Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

JONATAN MIRANDA GOMEZ

Ezagutza arloa
Elikadura eta Bromatologia
Saila
Farmazia eta Elikagaien Zientziak
Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Posta elektronikoa
jonatan.miranda@ehu.eus

Farmazian lizentziadun (2005) eta doktorea (2010) UPV /EHUn. Unibertsitate horretako irakasle atxikia 2012tik eta titularra 2017tik.



IKERTZAILE bezala, bi izan dira bere ikerketa-lerro nagusienak. Lehena, osagai funtzionalen (gantz azidoak eta polifenolak) erabilera pisuaren erregulazioan. Catherine Postic doktorearen zuzendaritzapean egindako egonaldia, goraipatzekoa da arlo honetan. Gaur egun, GLUTENS ikerketa talde egituratuaren partaide da, elikagaien gluten edukiaren determinazioan eta ezagutzaren transferentziarako zein elikadura-hezkuntzarako materialaren sorreran parte hartzen duelarik.

https://orcid.org/0000-0002-5484-2671



Beren IRAKASKUNTZA jarduerari dagokionez, Giza Elikadura eta Dietetika, Farmazia eta Elikagaien Zientzia eta Teknologia graduetan irakasten du. Era berean, bai UPV/EHUko “Elikadura eta Osasuna” eta “Zahartze Osasuntsua eta Bizi Kalitatea” masterretan, zein Valladolideko Unibertsitateko “Elikagaien Kalitate Garapena eta Berrikuntza” masterrean irakaslea da. Metodologiak aktiboak ezarri ditu bere irakasgaietan, eta “ZEHARGAITUZ” IKD irakasle talde egituratuaren osagaietako bat da .