2022/06/14-2022/06/29
UPV/EHUko ikasleen V.Biltzarra izango da honako gaiaz: “Gure gradu amaierako lanek (GrAL) mundua aldatzeko balio dute “ IZENA EMATEKO EPEA ZABALDU DA

Aurreko edizioen arrakastaren ondotik, datorren azaroaren 3an UPV/EHUko Ikasleen V. Biltzarra izango da honako gaiaz: “Gure gradu amaierako lanek (GrAL) mundua aldatzeko balio dute”.  Biltzar hori UPV/EHUko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordetzak bultzatutako ekimena dugu.

Bertan aurkeztuko dira 2021/22 ikasturteko gradu amaierako lan (GrAL) hoberenak, ikasleek Agenda 2030eko Garapen Iraunkorrerako Helburuak izeneko markoan egindako ponentzia eta posterren bidez.

V. biltzar hau baliatu nahi dugu zuek bezala ikasleak direnen  ikerlan eta etorkizuneko erronka horien partaide izan zaitezen, ziur baikaude zeuk ere izango duzula zer eskaini.

Saioak urrian egingo dira, hiru Campusetan, eta amaiera ekitaldian, azaroan, banatuko dira Kongresuko 9 sariak.

Komunikazioak bidaltzeko epea irailaren 22an itxiko da.

Zeren zain zaude zeurea bidaltzeko?

Proposamenen bidalketaren inguruko informazio gehiago hemen:

go.ehu.eus/ikasleen-biltzarra