2022/06/17-2022/09/20
Fecha Celebracion: 12/09/2022
UPV/EHUko barne ebaluatzaileen prestakuntza tailerra. On line saioa 2022/09/12an eta aurrez aurreko saioa Leioan, 2022/09/20an

 

Kalitate eta Ebaluazio Instituzionaleko Zerbitzuak tailer bat emango du laster ikastegietako kalitatea ebaluatzeko barne sistemen (KBBS) ebaluatzaile izan nahi duten ikasle, IRI eta AZPkoentzat.

Tailerrean KBBS baten atal baten ebaluazio osoa egingo dugu praktikan. Gakoak emango ditugu kudeaketa sistema baten ezarpen maila aztertzeko, ikastegi baterako bisitaren gidoia egiteko eta barne ebaluazioaren amaierako txostena idazteko. Erantsita doa ikastaroaren programa.

Hona datak eta orduak:

. On line saioa: 2022ko irailaren 12an, 09:00etatik 11:00etara.

. Aurrez aurreko saioa Leioan: 2022ko irailaren 20an, 09:00etatik 14:00etara, Bibliotekako Batzar Aretoan (1. solairua).

Irakasleak: Bego Blanco eta KEIZeko teknikariak. Sakatu esteka honetan izena emateko.

Izena emateko epea: ekainaren 6tik 24ra (biak barne)

Plaza kopuru mugatua. IRIek eta AZPkoek ezagutu beharko dituzte ikastegietako kalitatea bermatzeko barne sistemak. Jendeak izena eman ahala esleituko ditugu plazak.