Unibertsitate Masterra: Azpiegitura eta Eraikuntza Jasangarrien Ingeniaritza*
* 2025-26 ikasturterako izen-ematea maiatzaren 26an hasiko da.
Itun Berdearen estrategiek eta jarduerek Europa neutraltasun klimatikora eraman nahi dute 2050ean. Horretarako, langile tekniko prestatuak eta eraikuntzaren eta azpiegituren sektorean berrikuntza bultzatzeko gaitasuna dutenak behar dira. Unibertsitate Master honen programa akademikoak honako trebetasun eta ezagutzak eskaintzen dizkizu:
- Ingeniaritzako baliabideen erabilerari buruzko ikuspegi zirkularra izatea, materialak eta horien birziklapena bereziki azpimarratuz (bizi-zikloaren analisia, ingeniaritza zirkularra, urban mining-a).
- Iraunkortasun-irizpideak txertatzea, bai proiektuen kudeaketan, bai enpresa-kudeaketan, ikuspegi integrala eta arduratsua ziurtatuz.
- Energia-baliabideen kudeaketa optimizatzea, energia-aurrezpenaren kudeaketa, energia berriztagarrien integrazioa eraikuntzan, birgaitze energetikoa eta eraikinen kalifikazio eta ziurtapen energetikorako tresnak ezagutzea eta inplementatzea kontuan hartuta.
- Azpiegituren iraunkortasuna hobetzea, haien diseinuan edo bizitza baliagarrian esku hartuz, zoladura jasangarriak erabiliz, uraren zikloaren kudeaketa optimizatuz, sentsoreak sartuz eta azpiegiturak digitalizatuz, IAren bidez.
Zergatik ikasi Master hau?
- Graduko ikasketak osatzeko eta sakontzeko, hainbat irteera profesional dituen arlo batean espezializatuz.
- Klima-aldaketaren aurka lagunduko diguten ezagutzak eta tresna teknikoak eskuratzeko.
- EAEn pisu handia duen industria- eta ekoizpen-sektore baterako trantsizioa lagundu eta bultzatu ahal izateko.
- Doktoretza egiteko aukera izateko.
Ikasketa plana
Berezitasunak
- Masterra ibilbide DUALean ikas daiteke.
- Masterraren iraupena ikasturte batekoa da.
- Masterra Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan (Donostian) ikasten da.
Lehentasunez sartzeko titulazioak
- Arkitektura Teknikoko Gradua.
- Arkitekturaren Oinarrietako Gradua.
- Ingeniaritza Zibileko Gradua.
- Ingeniaritza Elektrikoko Gradua.
- Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua.
- Ingeniaritza Mekanikoko Gradua.
- Esparru zientifiko-teknologikoko beste gradu edo titulazioak (batzorde akademikoaren irizpidearen arabera).
Sarbidea eta onarpena
>> Kontsultatu erantsitako dokumentua.