I_renovables info general

Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua

Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduan, diziplina anitzeko profesionala izateko prestakuntza jasoko duzu, eta industria ingeniaritzaren oinarrizko irakasgai komunei eta energia berriztagarrien teknologia espezifikoei buruzko ezagutza sendoak eskuratuko dituzu. Era berean, prestakuntza teoriko eta praktiko sakona jasoko duzu arlo hauetan: energia hidraulikoa, eolikoa (lurrekoa eta itsasokoa), eguzkikoa (fotovoltaikoa, termikoa, termoelektrikoa), geotermikoa, itsasokoa, bionergia, ibilgailu elektrikoak, etab.

Horrez gainera, energia berriztagarrien teknologiei lotutako gailu elektrikoak, elektronikoak eta mekanikoak ezagutu, eta energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko neurriak barneratuko dituzu, baita haien aplikazioak ere garraioan, eraikuntzan eta, oro har, industrian. Energia sortzeari, garraiatzeari, banatzeari eta biltegiratzeari lotutako proiektuak aurrera eramateko beharrezkoak diren ezagutza teknikoak eskuratuko dituzu.

Zure prestakuntza osatzeari begira, borondatezko praktikak egin ahal izango dituzu enpresetan.

Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduaren PROGRAMA (matrikulaikasketa planairakasleakmasterretara sarbideaegiaztapena, jarraipena eta akreditazioa).