XSLaren edukia

Instalazioak I26558

Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Arkitektura Teknikoko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26558

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4567.5
Laborategiko p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

"Instalazioak I" Arkitektura Teknikoko graduko lehenengo mailako oinarrizko irakasgaietako bat da. Adarreko oinarrizko irakasgaien artean kokatzen da eta Oinarrizko Instalazioen Moduluaren (M02) parte da. Bere oinarrizko izaera dela eta, ikasgai hau graduko beste zenbait irakasgairen oinarria kontsideratu daiteke.



Irakasgaia egoki burutzeko beharrezkoa da ikasleak fluidoen fisikari buruzko oinarrizko kontzeptuak zein eta oinarrizko kalkulu matematikoari buruzkoak ezagutzea.



Irakasgai honek ikasleari eraikinetako instalazio hidraulikoen inguruko oinarria emango dio. Instalazio horien artean daude eraikinetako iturgintza, ur bero sanitario eta saneamenduko instalazioak, eta baita aireztapen instalazioak ere. Irakasgaian mota horietako instalazioen diseinu, kalkulu eta dimentsionamendu faseak lantzen dira; ikasleak graduan zehar eta etorkizun profesionalean erabiliko dituen gaitasun eta ezagutzak eskuratuko dituelarik.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgaiarekin lotutako graduko gaitasun orokorrak hauek dira:



G001 - Eraikuntza lanen eta hauen instalazio eta elementu desberdinen eraikitze lanen exekuzioa zuzentzea; horretarako eraikitakoen kontrol kualitatibo eta kuantitatiboa gauzatzeko material, sistema eta exekuzio desberdinen kontrolerako planak ezarri eta gestionatuaz, azkenik horiek guztien erregistroak prestatuaz Eraikineko liburuari gehitzeko. Eraikitze lanen kontrol ekonomikoa garatzea horretarako beharrezko diren zertifikazio eta kitapenak eginez.



G004 - Gaikuntza legalen esparruan, proiektu teknikoak garatu eta eraikuntza-lanen zuzentzea gauzatzea.



G005 - Eraikuntzako teknologia berriak kudeatzea eta eraikuntzako kalitate kontroleko prozesuetan parte hartzea; eraikinen jasangarritasun eta efizientzia energetikoaren azterketak, ebaluazioak eta zertifikazioak garatu eta gauzatzea.



G006 - Eraikinen erabilera, kontserbazioa eta mantenu lanak garatzea horretarako beharrezko diren dokumentu teknikoak idatziaz. Materialen, eraikuntza sistemen eta eraikinen bizi zikloen azterketak garatzea. Eraikuntza eta eraiste prozesuetan sortutako hondakinen gestioa.



Irakasgaiarekin lotutako gaitasunak berriz beste hauek dira (erlazionatutako graduko gaitasunak adierazten dira batera):



1 - Jariakinen mekanikaren eta hidraulikaren oinarri teorikoen eta funtsezko printzipioen eta horien eraikuntzetarako aplikazioen ezagutza. (G001, G004, G005)



2 - Eraikuntza prozesuari instalazioei buruzko araudi espezifikoa aplikatzeko trebezia. (G001, G004, G006)



3 - Eraikinetako instalazioak konstruktiboki garatzeko gaitasuna, exekuzioa planifikatu eta gauzatzeko gaitasuna, zerbitzu eta errezepzio frogak egiaztatzeko gaitasuna eta mantenua lanetarako gaitasuna.





Ikaste emaitzak:



-Eraikuntza baten parte diren instalazio desberdinak, eta hauek osatzen dituzten osagaiak, ezagutu eta identifikatzea.



-Instalazioen funtzionamendua zuzentzen duten fenomeno fisikoen ulermena.



-Instalazioen parte diren osagai desberdinen ezaugarri garrantzitsuenen ezagutza.



-Instalazio horien kontrola eta mantenua aztertzea; instalazio horien diseinua, kalkulua, exekuzioa eta kontrola zuzentzen dituzten arautegiak ezagutzearekin batera.



-Instalazioen funtzionamenduari lotutako kontrol eta egiaztapen lanetan erabilitako tresneria eta erreminten erabilera.



-Muntaia fasean edo dagoeneko egikarituta dauden instalazioen behaketa eta analisirako gaitasuna garatzea, garatze profesional egoki baterako zentzu kritikoa eta trebakuntza jarraitua handiagotzeko.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Irakasgaiak eraikuntzetako iturgintza instalazioei buruzko lehenengo zati bat dauka, ur hotzaren instalazioak aztertzeaz gain, fluidoan fisika eta hidraulikari buruzko hainbat kontzepturen sarrera egiteko balio duena. Gai hau testuinguru honetan aplikagarri diren araudien sarrera egiteko, zein instalazioen diseinu, kalkulu eta dimentsionamenduarekin lehen harreman bat izateko ere baliatzen da. Behin kontzeptu horiek egoki ulertu eta praktikan jarri direnean jarraian datozen ur bero sanitarioaren eta eraikinetako saneamendu instalazioen gaiak aztertzen dira aurretik jasotako kontzeptuak berriz ere aplikatuaz. Azkenik eraikinetako aireztapen instalazioak aztertzen dira.



Irakasgaiaren programa:



1. Iturgintza instalazio hidraulikoak eraikuntzan.

2. Ur bero instalazioak eraikuntzan.

3. Barne saneamendu instalazioak eraikuntzan.

4. Aireztapen instalazioak eraikuntzan.

5. Suteen aurkako instalazio babesleak.

MetodologiaToggle Navigation

Modalitate magistraleko klaseak irakasleak oinarrizko printzipioak aztertzeko eta printzipio horiek eraikinetako kasu praktikoetan aplikatzeko erabiliko dira. Nork bere kabuz egindako lana bultzako da ikasleari irakasgaia ulertu eta bertan sakondu ahal izateko apunte eta material desberdinak eskuragarri jarriaz. Horrela kasu errealetatik eratorritako eta klasean landuko diren apunte, material eta planoak jarriko dira ikasleen eskura. Eztabaida irekia eta Ikasleen partea bultzatuz eztabaida irekien gauzatzea bultzako da, eta baita ahoz defendatu beharreko lanen garatzea. Guzti honen bidez ikasleak etorkizun profesionalean baliagarri izango zaizkion komunikaziorako gaitasuna hartzea bultzen da. Laborategian klasean aztertutako eraikinetako instalazioak baina kasu konpleaxuagoak aztertuko dira, berriz ere kasu praktiko errealetan oinarriturik, eta hauetan ikasleak klasean jasotako ideia eta oinarrizko printzipioak aplikatu, garatu eta extrapolatu beharko ditu. Honek klasean ikusitako kontzeptuen ulermen sakonago bat eta edukian asimilazio sakonago bat ahalbideratuko ditu. Laborategiko praktiken helburu gehigarri bat klasean aztertutako instalazioen bertsio sinplifikatuekin esperimentatu eta hauen osagarri eta materialak identifikatu ahal izatea da. Honetarako laborategian eskuragarri dauden froga bankuak erabiliko dira.



Irakasgaiak 6 kredituz osaturik dago, 4,5 kreditu teoriko (teoria eta ariketak) eta 1,5 kreditu praktikotan banatuak. Irakasgaian astean ordu eta erdiko bi klasetan irakasten da, eta klase horiek batez ere teoria lantzeko erabiltzen dira, nahiz eta kasu errealetan oinarritutako eraikinen instalazioak ere aztertzen diren horretarako beharrezkoak diren kontzeptuak ikusi ahala.





Lauhilekoan zehar ikasle bakoitzak 15 ordu inguru egingo ditu laborategian, bi orduko 7-8 saiotan bananduak. Praktika hauetan ikasleak klasean landutako adibide sinpleagoetatik abiaturik eraikinetako instalazioen diseinu, kalkulu eta dimentsionamendurako gaitasunak garatuko ditu. Ikaslea bere soluzio eta irten bide propioetara iristera animatuko da, eta hauek laborategian bertan egiaztatu eta kontrastatu ahalko ditu irakaslearekin. Praktikak ikasle bakoitzak modu indibidualean garatuko dituen arren, ikasleen arteko eta irakaslearekiko hartu emana bultzatuko dira. Laborategiko praktiketan lista pasako da asistentziaren kontrola eramateko.



Praktiken bidez beraz ikasleak honako hauek egingo ditu:



- Klasean ikusitako kontzeptu teorikoak errepasatu, horietan sakondu eta kasu praktikoetan aplikatu.

- Eraikinetako planoekin eta instalazioen diseinuan esperientzia praktikoa irabazi, horretarako eraikin errealetako planoak erabiliz.

- Planoekin lan egin eta bertan neurriak hartzeko metodologian esperientzia hartu, eraikinetako instalazioak diseinatzeko garatu beharreko kalkuluekin ohitu eta hauen diseinuan, eta aplikatu beharreko legeriari jarraiki, erabakiak hartzen ikasi.



Irakasgaiari buruzko ezagutza sakon bat lortu nahi duen ikasleak kurtsoan zeharreko lan jarraitu bat egin beharko du, kontzeptuak ulertu eta menperatzeko pausuz-pausuko lana eginaz.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 85
    • Test motatako proba (%): 10
    • Ahozko defentsa (%): 5

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasleak bi ebaluazio aukera desberdindu ditu eskuragarri: ebaluazio jarraia eta ebaluazio finala. Besterik adierazi ezean, ebaluazio jarraia izango da ebaluazio sistema ohiko deialdian (Maiatza), eta ebaluazio finala berriz ezohiko deialdian (Ekaina). Hala ere ikasleak ohiko deialdian ebaluazio finala jarraitzeko aukera izango du jarraian adierazten diren baldintzak zorrotz bete ezkero.



Graduko titulazio ofizialetako ikasleen ebaluaziorako arautegiaren 8. artikuluak honela dio: "Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Irakasgaiaren irakaskuntza gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango da". "INSTALAZIOAK I" irakasgaian EZ da epe hori luzatzeko aukerarik izango. Beraz, irakasgaia lauhilekoa denez, lauhilekoaren hasieratik kontatzen hasita 9 ASTEKO GEHIENEKO EPEA izango du ikasleak uko eskaera behar bezala aurkezteko, eta ez da eszepziorik onartuko.



AURKEZTEKE kalifikazioaren inguruan, " Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia"-ren 12.artikuluko 2.atalak honako hau adierazten du deialdiari uko egiteari buruz:

Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazoaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.



Irakasgaian eskainitako bi ebaluazio modalitateen zehaztasunak ematen dira jarraian. Ebaluazio froga guztiak berdinak izango dira irakasgaiko talde guztientzat.



Ebaluazio jarraia:

- Azterketa partzial bat egingo da (nota finalaren %45).

- Azterketa partzial bat egingo da, Maiatzeko ohiko deialdiaren datan (nota finalaren %40).

- eGela bitartez eginiko 10 minutuko testak, hiru astero gutxi gora behera (nota finalaren %10)

- Irakasleak proposatutako talde lan bat eta lan honen jendaurreko ahozko aurkezpena eta defentsa (nota finalaren %5).

OHARRA: Bi partzialak konpentsatu litezke 3,0 nota minimoa lortu ez gero.



Ebaluazio finala (Maiatzeko deialdia):

- Ikasgai osoari buruzko proba idatzia (nota finalaren %100). Irakasgaian ikusitako eduki guztiei buruz galdera teoriko zein praktikoak izango dira.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio finala (Ekaineko deialdia):

- Ikasgai osoari buruzko proba idatzia (nota finalaren %100). Irakasgaian ikusitako eduki guztiei buruz galdera teoriko zein praktikoak izango dira.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ebaluazio probetako materialen, baliabideen eta haien erabilerari dagokionez, ikasgai honetan liburuak, apunteak,telefonoak, ordenagailuak edo bestelako gailuak erabiltzea guztiz debekatuta dago TEORIA ZATIARI dagokionean, eta ariketa zatian, ikasleei aurrerapen nahikoarekin esandako materialak erabil daitezke soilik.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

-Arizmendi Barnes, Luis Jesús: Cálculo y Normativa básica de las instalaciones en los edificios. Tomo 1. EUNSA ISBN 84-313-1818-X



- Franco Martin Sanchez: Manual de Instalaciones de Calefacción por agua caliente..2008.Amv ediciones ISBN 9788496709157



-Gilberto Enriquez Harper: Manual de instalaciones electromecánicas en casas y edificios. Noriega Editores



- Franco Martín Sánchez: Instalaciones de fontanería, saneamiento y

calefacción. Escuela Universitaria de Arquitectura técnica, Madrid,1997.

I.S.B.N. : 84-920926-0-2.



- Javier Vázquez Moreno : Manual práctico de instalaciones en

edificación, I Instalaciones hidráulicas : Fontanería, saneamiento, protección

contra incendios. Ediciones Liteam, Madrid , 2001. I.S.B.N.84-95596-04-0.

Web helbideak

www.codigotecnico.org

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ESNAOLA ALDANONDO, GANIX
  • GARMENDIA ANTIN, MADDI
  • PELLEJERO SALABERRIA, IDOYA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:30-14:00 (1)

08:30-10:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 3.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eAULA 3.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-17

08:30-10:30 (1)

19-19

08:30-10:30 (2)

21-21

08:30-10:30 (3)

23-23

08:30-10:30 (4)

25-25

08:30-10:30 (5)

27-27

08:30-10:30 (6)

29-29

08:30-10:30 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO INSTALACIONES HIDRAúLICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eLABORATORIO INSTALACIONES HIDRAúLICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
  • eLABORATORIO INSTALACIONES HIDRAúLICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
  • eLABORATORIO INSTALACIONES HIDRAúLICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
  • eLABORATORIO INSTALACIONES HIDRAúLICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (5)
  • eLABORATORIO INSTALACIONES HIDRAúLICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (6)
  • eLABORATORIO INSTALACIONES HIDRAúLICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (7)

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-17

12:30-14:30 (1)

19-19

12:30-14:30 (2)

21-21

12:30-14:30 (3)

23-23

12:30-14:30 (4)

25-25

12:30-14:30 (5)

27-27

12:30-14:30 (6)

29-29

12:30-14:30 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO INSTALACIONES HIDRAúLICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eLABORATORIO INSTALACIONES HIDRAúLICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
  • eLABORATORIO INSTALACIONES HIDRAúLICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
  • eLABORATORIO INSTALACIONES HIDRAúLICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
  • eLABORATORIO INSTALACIONES HIDRAúLICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (5)
  • eLABORATORIO INSTALACIONES HIDRAúLICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (6)
  • eLABORATORIO INSTALACIONES HIDRAúLICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (7)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:30-14:00 (1)

11:30-13:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 4.6 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eAULA 4.6 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

10:30-12:30 (1)

18-18

10:30-12:30 (2)

20-20

10:30-12:30 (3)

22-22

10:30-12:30 (4)

24-24

10:30-12:30 (5)

26-26

10:30-12:30 (6)

28-28

10:30-12:30 (7)

30-30

10:30-12:30 (8)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO INSTALACIONES HIDRAúLICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eLABORATORIO INSTALACIONES HIDRAúLICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
  • eLABORATORIO INSTALACIONES HIDRAúLICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
  • eLABORATORIO INSTALACIONES HIDRAúLICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
  • eLABORATORIO INSTALACIONES HIDRAúLICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (5)
  • eLABORATORIO INSTALACIONES HIDRAúLICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (6)
  • eLABORATORIO INSTALACIONES HIDRAúLICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (7)
  • eLABORATORIO INSTALACIONES HIDRAúLICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (8)

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-17

10:30-12:30 (1)

19-19

10:30-12:30 (2)

21-21

10:30-12:30 (3)

23-23

10:30-12:30 (4)

25-25

10:30-12:30 (5)

27-27

10:30-12:30 (6)

29-29

10:30-12:30 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO INSTALACIONES HIDRAúLICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eLABORATORIO INSTALACIONES HIDRAúLICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
  • eLABORATORIO INSTALACIONES HIDRAúLICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
  • eLABORATORIO INSTALACIONES HIDRAúLICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
  • eLABORATORIO INSTALACIONES HIDRAúLICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (5)
  • eLABORATORIO INSTALACIONES HIDRAúLICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (6)
  • eLABORATORIO INSTALACIONES HIDRAúLICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (7)