Neurketak eta Aurrekontuak26549
- Ikastegia
- Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
- Titulazioa
- Arkitektura Teknikoko Gradua
- Ikasturtea
- 2022/23
- Maila
- 3
- Kreditu kopurua
- 9
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Kodea
- 26549
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
NEURKETAK ETA AURREKONTUAK ikasgaian ikasleak, graduan lehenengo aldiz, eraikuntza proiektuen balorazio ekonomikoa landuko du. Urte osoko ikasgaia da eta, Eraikuntza III-rekin batera, 3. mailan ordu kopuru gehien dituen ikasgaia da.
Aurreko bi ikasturteetan ikasleak eraikuntzako oinarrizko kontzeptuak ezagutu ditu eta ikasturte honetan zehar egitura sistemen ezagueran sakonduko du, besteak beste. Eraikuntza I eta II ikasgaietan aurreikusitako konpetentziak bereganatuak izatea beharrezkoa izango da ikasgai honen helburuak gauzatu ahal izateko.
Landuko den materia bi zatitan banatzen da: lehenik, gai teoriko orokorrak aztertuko dira, hala nola, irizpide metodologikoak eta aurrekontuak duen garrantzia proiektuaren fase bakoitzean, eta baita prezioen kalkulu eta idazkerarako eta neurketak burutzeko oinarrizko kontzeptuak ere.
Bigarren zatian, eraikuntza proiektu arrunt batean dauden kapituluak aztertuko dira banan bana. Tamaina txikiko proiektuekin hasiko da, etxebizitza baten osoko erreformarekin, hain zuzen ere, ikasleak teorian ikusitakoa aplikatzeko aukera izan dezan. Ondoren, bigarren lauhilekoan zehar, eraikin berri baten exekuzio proiektuen ohiko egituran oinarrituz, lur mugimenduak, egitura sistemak eta itxiturak aztertuko dira.
Ikasgaiaren egituraketak gaia era logiko eta osoan jasotzea du helburu. Gainera beste ikasgaitako gaitegiekin bat etor dadin bilatu da, batez ere Eraikuntza III eta Proiektu teknikoak ikasgaiekin, zeharkako elkarlana ahalbidetzeko asmotan.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
MODULUA: M12-HIRIGINTZAREN KUDEAKETA ETA EKONOMIA APLIKATUA
GAITASUNAK:
M12CM01 Obra unitateetako prezio oinarrizko, osagarri, unitario eta xehatuak prestatu eta kalkulatzeko gaitasuna: eraikuntza prozesuan kostuak aztertu eta kontrolatzeko gaitasuna: aurrekontuak egiteko gaitasuna.
HELBURUAK:
Ikasgaiaren helburua ikasleak eraikuntza proiektu bateko partiden neurketak eta balorazioak egin eta kostua kalkulatzeko beharrezko ezaguerak bereganatzea da. Izatez, gaia oso zabala da, baina ikasgaia eraikuntza sistema ohikoenetara mugatzen da.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
IRAKASGAI TEORIKOAK
- Kontzeptu orokorrak
- Aurrekontua eraikuntza obran
- Kostuen kalkulua oinarrizko proiektu arte
- Aurrekontua, exekuzio proiektuan
- Prezioen kalkulu eta deskribapena
- Neurketak
- Proiektuko beste dokumentu batzuk
- Aurrekontua obra fasean
IRAKASGAI PRAKTIKOAK
Birgaitze integral baten proiektua
- Eraispenak
- Igeltserotza
- Instalazioak
- Akaberak eta arotziak
Eraikin berri baten proiektua
- Lur mugimenduak
- Zimentazioa
- Hormigoizko egiturak
- Altzairuzko egiturak
- Zurezko egiturak
- Itxiturak
MetodologiaToggle Navigation
Ikasgaian, klase magistralak gelan nahiz eskolaz kanpo egin beharreko praktikekin konbinatzen dira. Teoria klaseak ordubeteko iraupena izango dute gehienik, eta proiekzio edo arbeleko eskemen bidez lagunduak egongo dira. Erabilitako irakaskuntza materiala egela plataformara igoko da klasean azaldu ahala.
Eskola-ordutan egiten diren praktikak aste bakoitzeko teoriarekin zuzenki lotuak egongo dira. Gehienetan taldean garatuko dira, ikaskuntzako metodologia aktiboak erabiliz, talde lan kooperatiboa eta autonomia bultzatzeko asmoz.
Eskolaz kanpo egin beharreko praktikak, luzeagoak izango dira eta bakarka egingo dira. Irakasleak jarraipena egingo du, bi astero dauden praktika orduetan nahiz tutoretzatan.
Ekintza guztiek ebaluazioa jarrai bat izango dute; ikasleek praktika bakoitzaren zuzenketak eta kalifikazioak jasoko dituzte arrazoizko epe batean egela plataforma bidez.
OHAR GARRANTZITSUA 1:
Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 35
- Banakako lanak (%): 40
- alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20
- Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 5
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Neurketak eta aurrekontuak ikasgaia EBALUAZIO JARRAITUKOA da, NORMATIVA REGULADORA DE LA EVALUACIÓN DEL ALUMNADO EN LAS TITULACIONES DE GRADO, (BOPV nº 50, 13 de marzo de 2017) araudiak 8. artikuluan diona jarraiki.
Ebaluazio jarraian proposatzen diren ekintzak bi multzotan bereiz daitezke: gelako praktikak, eskola orduetan bertan egingo dira eta gehienetan taldeka; eta praktika nagusiak, bakarka burutuko dira eta eskolako orduz kanpo. Lehenengo egunean irakaskuntza gidarekin batera praktiken planteamendua eta entregen egutegia emango zaie ikasleei. Ebaluazio jarraitua gainditu ahal izateko, praktika guztiak garaiz entregatu eta guztien arteko batez besteko kalifikazioa gainditua egotea behar-beharrezkoa da.
EBALUAZIO JARRAITUARI UKO EGITEA
Ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiteko eskubidea du, beti ere, ikasturte akademikoko 18. astea baino lehen irakasleari idatziz jakinarazten badio. Horrela, ikasleak azken proba bakar baten bidez ebaluatua izateko aukera izango du.
• EBALUAZIO JARRAITUAREN BALDINTZAK
Ohiko deialdiko azterketa egin ahal izateko ebaluazio jarraitua gainditua egon beharko da.
Ebaluazio jarraitua gainditua izanik, ohiko deialdiko azterketa gainditzen duten ikasleek ikasgaia GAINDITUA izango dute, kalifikazioa ondorengo portzentailekin kalkulatuko delarik:
65% IKASTURTEAN ZEHAR EGINIKO EKINTZA ETA PROBAK
35% IDATZIZKO PROBA (OHIKO DEIALDIAN)
Ebaluazio jarraitua gainditua izanik, ohiko deialdiko azterketa gainditzen ez duten ikasleek ikasgaia EZ GAINDITUA izango dute, azterketan lortutako kalifikazioarekin.
Ebaluazio jarraitua gainditua izanik, ohiko deialdiko azterketara aurkezten ez direnek, ikasgaia EZ GAINDITUA izango dute.
EBALUAKETA JARRAIAren prozesua behar den moduan betetzen ez duen ikasleak, bai praktika guztiak DENBORAZ ENTREGATU EZ DITUELAKO edota NOTA MEDIA 5 EDO GUTXIAGOKOA (10 puntutik) delako, EZINGO DA AURKEZTU ohiko deialdiko azterketara, EZ GAINDITUA bezala kalifikatuta izanik ebaluaketa jarraiko notarekin, eta EZOHIKO DEIALDIRA AZKEN EBALUAKETA modura joanez.
Azken egoera horretan dauden ikasleek zein ebaluazio jarraitua gainditua izanik deialdiari uko egin nahi izanez gero, azterketa baino 30 egun lehenago idatzi bat aurkeztu behar diote irakasleari zentroaren bidez eta erregistro datarekin. Hori horrela, EZ AURKEZTUAK bezala agertuko dira.
• AZKEN PROBA BIDEZKO EBALUAZIOAREN BALDINTZAK
Ikasleak ebaluazio jarraituari garaiz uko egin badio, proba bakar batez ebaluatua izateko eskubidea izango du, beti ere uko egitea garaiz eta idatziz Ikasketa Gida honetan azaltzen diren baldintzetan irakasleari jakinarazten badio.
Ikasle hauen AZKEN EBALUAKETA moduko OHIKO DEIALDIKO kalifikazioa azterketa edo AZKEN PROBAREN bitartez egingo da, ikasgaiko notaren %50 izanik, eta LAN PRAKTIKO ezberdinen entrega bitartez osatua, %50 ko pisua izango dutenak, ikasgaiko notaren %100a betez.
OHAR GARRANTZITSUA: IKASLEGOAK PROPOSATUTAKO LAUHILEKO LANEN EGOKITASUNA IRAKASLEAREKIN ADOSTU BEHARKO DA, DAGOKION LAUHILEKOAREN LAUGARREN ASTEA BAINO LEHEN.
AZKEN PROBAK eta entregatutako lan PRAKTIKOEk 5 EDO GEHIAGOKO (10 puntutik) nota izan beharko dute bakoitzak, NOTA MEDIOA lortu ahal izateko eta beraz ikasgaia gainditu ahal izateko. Hau da, AZKEN PROBA metodologia honen bitartez ikasgaia gainditu ahal izateko, ikasleak AZKEN PROBA idatzia eta LAN PRAKTIKO guztiak gainditu beharko ditu.
Modu honetara hedatutako ikasleek DERRIGORREZ ENTREGATU beharko dituzten lanen enuntziatuak eta entrega datak gida honen OBSERVACIONES puntuan azaltzen dira.
Azken Proba bidezko OHIKO DEIALDIKO azterketara aurkezten EZ direne ikasleek, EZ AURKEZTUA izango dute deialdiari uko eginez.
OHAR GARRANTZITSUA 1:
Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
• AZKEN PROBA BIDEZKO EBALUAZIOAREN BALDINTZAK
EZHOIKO DEIALDIKO ikasle guztiak AZKEN PROBA sistema bidez ebaluatuko dira, edozein dela ere ohiko deialdian eginiko aukera.
EBALUAKETA JARRAIAN ukatze gabe parte hartu duten ikasleek, atal hori gainditu badute baina OHIKO DEIALDIKO idatzizko proba ez baldin badute gainditu, EZOHIKO DEIALDIRAKO ez gainditutako edukiari buruzko AZKEN PROBA bat egingo dute kurtsoan zehar lortutako emaitza positiboak mantenduko zaizkielarik.
Ikasgaiaren kalifikazioa gainditutako EBALUAKETA JARRAIA eta AZKEN PROBAREN noten arteko media izango da.
Aurreko puntuan barne ez dauden beste ikasleak EZOHIKO DEIALDIKO ikasgaiaren notaren %100 balioa izango duen AZKEN EBALUAKETA batera aurkeztuko dira.
Edozein kasutan, EZOHIKO DEIALDIKO AZKEN EBALUAKETAra ez aukezteak EZOHIKO DEIALDI horretara uko egitea esan nahiko du EZ AURKEZTUA bezala kalifikatuz.
OHAR GARRANTZITSUA 1:
Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
- Egela plataforman zintzilikatutako dokumentu guztiak: aurkezpen, artikulu, txosten, adibide, etab.
- Oinarrizko bibliografia
- Presto programa informatikoa
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
RAMIREZ DE ARELLANO, A. Presupuestación de obras, Sevilla: Universidad de Sevilla, 2003
VALDERRAMA, F. Mediciones y presupuestos. Para arquitectos e ingenieros de edificación. Manuales Universitarios de Edificación 1. Barcelona: Editorial Reverte, 2010
Gehiago sakontzeko bibliografia
CANOSA DE LOS CUETOS, C. Y ROMERO NIETO, C. Manual de mediciones, presupuestos y valoraciones. Madrid: Autores, 2010.
PILO DE AMUEDO, R. Mediciones, valoraciones y presupuestos. Libro de prácticas. Santa Cruz de Tenerife: Arte Comunicación Visual, 2001
Web helbideak
BASE DE PRECIOS DE EDIFICACIÓN Y URBANIZACIÓN del Departamento de Ordenación del Territorio, Vivienda y Medio Ambiente del Gobierno Vasco.
http://www.euskadieuprecios.com/
Colegio Oficial de Arquitectos Técnicos de Guadalajara. Precio Centro de la Construcción 2013.
http://www.preciocentro.com/
Base de precios de costes de construcción Pedro Pina Ruiz:
http://www.precioscostesconstruccion.com
Cype Ingenieros, S.A. Arquímedes y Control de obra, (presupuestos, mediciones y generador de precios).
http://controldeobra.cype.es/
Instituto Valenciano de la Edificación (IVE). Base de Datos 2013 (presupuestar y prescribir las obras de edificación, urbanización y rehabilitación).
http://www.five.es/component/content/article/670- base-datos-2013.html
Pedro Pina. Presupuestos online de obras completas.
http://www.precioscostesconstruccion.com/
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation
- ITURBE MARTIN, ZIGOR
- MORA MARTIN, FERNANDO
- SAGARNA ARANBURU, MAIALEN
TaldeakToggle Navigation
01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 08:30-10:30 (1) | ||||
16-30 | 11:30-13:30 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eAULA 5.6 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
- eAULA 5.6 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 10:30-11:00 (1) | ||||
16-30 | 13:30-14:00 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eAULA 5.6 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
- eAULA 5.6 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-16 | 12:00-14:00 (1) | ||||
18-18 | 12:00-14:00 (2) | ||||
20-20 | 12:00-14:00 (3) | ||||
22-22 | 12:00-14:00 (4) | ||||
24-24 | 12:00-14:00 (5) | ||||
26-26 | 12:00-14:00 (6) | ||||
28-28 | 12:00-14:00 (7) | ||||
30-30 | 12:00-14:00 (8) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eLABORATORIO ORGANIZACIÓN INDUSTRIAL - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
- eLABORATORIO ORGANIZACIÓN INDUSTRIAL - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
- eLABORATORIO ORGANIZACIÓN INDUSTRIAL - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
- eLABORATORIO ORGANIZACIÓN INDUSTRIAL - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
- eLABORATORIO ORGANIZACIÓN INDUSTRIAL - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (5)
- eLABORATORIO ORGANIZACIÓN INDUSTRIAL - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (6)
- eLABORATORIO ORGANIZACIÓN INDUSTRIAL - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (7)
- eLABORATORIO ORGANIZACIÓN INDUSTRIAL - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (8)
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 08:30-10:30 (1) | ||||
16-30 | 08:30-10:30 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eAULA 2.6 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
- eAULA 2.6 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 10:30-11:00 (1) | ||||
16-30 | 10:30-11:00 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eAULA 2.6 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
- eAULA 2.6 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-16 | 11:00-13:00 (1) | ||||
18-18 | 11:00-13:00 (2) | ||||
20-20 | 11:00-13:00 (3) | ||||
22-22 | 11:00-13:00 (4) | ||||
24-24 | 11:00-13:00 (5) | ||||
26-26 | 11:00-13:00 (6) | ||||
28-28 | 11:00-13:00 (7) | ||||
30-30 | 11:00-13:00 (8) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
- eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
- eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
- eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
- eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (5)
- eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (6)
- eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (7)
- eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (8)