Kimika Organikoa25114
- Ikastegia
- Farmazia Fakultatea
- Titulazioa
- Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Gradua
- Ikasturtea
- 2022/23
- Maila
- 2
- Kreditu kopurua
- 9
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Kodea
- 25114
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Irakasgai hau Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Graduko bigarren mailakoa da. Kimika organikoa, adarraren oinarrizkoa da eta bertan, Kimika Organiko oinarrizko kontzeptuak aurkezten dira, hala nola, konposatu organiko sinpleen nomenklatura, funtzio-taldeen araberako sailkapena, egitura (isomeria, estereokimika), propietateak eta erreaktibitatea.
gainera, talde-lan bat egingo da, IKDi3 loratu berrikuntza-proiektuen deialdiko "Elikagaien zientzia- eta teknologia-mailan garapen jasangarria lortzeko hezkuntza-berrikuntza" proiektuaren barruan. Lan horren helburua da, alde batetik, 12. GJHri buruzko (“Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak”) ezagutza areagotzea, bai ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren ikuspegitik, bai bidezko merkataritzaren ikuspegitik, eta, bestetik, ikasleei Kimika Berdea ezagutaraztea iraunkortasunari dagokionez, eta haren oinarrizko printzipioak azpimarratzea.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
Gaitasunak
G1.-Konposatu organikoen egituraren eta errektibitatearen oinarrizko terminologia eta kontzeptuak ezagutzea eta aplikatzea.
G2.- Funtzio-talde bakoitza sakon aztertzea eta funtzio-taldeen arteko elkarrekintzak ezagutzea. Konposatu organikoen erreaktibitatea aurresatea eta interpretatzea.
G3.- Konposatu heteroziklikoak zuzen identifikatzea eta konposatu heteroziklikoen funtzionalizazioa diseinatzea erreakzio kimiko organiko ezberdinak erabiliz, Kimika berdearen printzipioak kontutan izanda.
G4.- Konposatu organiko bakunen egitura argitzeko teknika espektroskopiko ezberdinak ezagutzea.
G5.- Sintesi Organikoko laboratorioaren metodologiak erabiltzea, sintesirako material egokia erabiliz, konposatu organiko bakunen sintesi eta karakterizazioa burutzea.
G6 (T).- Informazioa laburtzea eta ondorioak adierazteko gai izatea, idatzizko lan baten bidez.
Irakasgaia ikastearen emaitzak
IIE1.- Kimika organikoan erabiltzen den terminología erabiltzen du, nomenklaturari, egitura eta errreaktibitateari dagokionez.
IIE2.- Lotura kimiko motak bereizten ditu eta konposatu organikoen erreaktibotasuna ondorioztatzen du.
IIE3.- Funtzio-talde bakoitzean sakontzen du, funtzio-talde batzuen eta besteen arteko bihurketak ezagutzen ditu eta konposatu organikoen erreaktibotasuna ondorioztatzen du.
IIE4.- Konposatu heterozikliko motak argi identifikatzen ditu, eta gai da Kimika Organikoak konposatu heteroziklikoen funtzionalizazioan dituen erreakzioak egoki aplikatzeko.
IIE5.- Konposatu organiko sinpleen egitura saihesteko erabiltzen diren teknika espektroskopikoak ezagutzen ditu.
IIE6.- Laborategiko oinarrizko prozedurak egiteko eta konposatu organiko sinpleak sintetizatu, aztertu eta karakterizatzeko material egokia erabiltzeko gai da, Kimika Berdearen printzipioak kontuan hartuta.
IIE7.- Konposatu organikoak erauzteko eta garbitzeko teknikak erabiltzen ditu.
IIE8.- Laborategian sortutako erreaktiboak eta hondakinak behar bezala maneiatzen ditu, kimika-laborategiko segurtasun-arauei jarraiki.
IIE9.- Informazioa sintetizatzeko eta ondorioak adierazteko gai da, kimikaren esparruko nomenklatura eta terminologia zientifikoa erabiliz, idatzizko lan bat eginez.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
Eduki Teoriko-praktikoak
EGITARAU TEORIKOA
1. GAIA. ALKANOAK ETA ZIKLOALKANOAK.
Alkano linealak eta adarkatuak. Alkanoen propietate fisikoak. Egitura aseen analisi konformazionala. Alkanoen erreakzioak. Zikloalkanoak.
2. GAIA. ESTEREOISOMERIA.
Sarrera. Kiralitate kontzeptua. CIP arauak. Bi karbono atomo asimetrikodun molekulak. Fischer-en proiekzioak. Enantiomero nahaste baten banaketa. Erreakzio kimikoen estereokimika.
3. GAIA. ALKENOAK: LOTURA BIKOITZA DUTEN HIDROKARBURUAK.
Egitura eta propietate fisikoak. Lotura bikoitzen egonkortasun erlatiboa. Alkenoen prestaketa. Alkenoen erreakzioak. Alkenoak naturan. Dienoak. Alkinoen erreakzioak. Alkino interesgarriak.
4. GAIA. BENTZENOA ETA BERE ERREAKZIOAK
Hidrokarburo aromatikoak. Bentzenoaren egitura. Bentzenoaren erreakzoak : Ordezkapen Elektroizalea Aromatikoa ( SEAr). Halogenazioa, nitrazioa, sulfonazioa, alkilazioa eta azilazioa.
Ordezkapen Elektroizalea Aromatikoa bentzeno ordezkatuetan. Erreakzioen orientazioa eta abiadura. Bentzeno eta deribatuen oxidazioa.
5. GAIA. HALOGENODUN DERIBATUAK.
Egitura eta propietate fisikoak. Hidrokarburo halogenatuen erreakzioak. Ordezkapen nukleozalezko erreakzioak. Eliminazio erreakzioak. Konposatu organometalikoak.
6. GAIA. ALKOHOLAK ETA ETERRAK.
Alkoholen egitura eta propietate fisikoak. Alkoholen erreakzioak. Fenolak. Eterren egitura eta propietate fisikoak. Eterren erreakzioak.
7. GAIA. ALDEHIDOAK ETA ZETONAK.
Egitura eta propietate fisikoak. Karbonilo taldearen erreaktibitatea, Adizioa, Erredukzioa, Oxidazioa.
8. GAIA. AZIDO KARBOXILIKOAK ETA BERE DERIBATUAK.
Egitura eta propietate fisikoak. Erreaktibitate orokorra. Adizio-eliminaziozko mekanismoa.
Azil haluroak. Anhidridoak. Esterrak. Amidak. Nitriloak. Propietate fisikoak eta sintesi metodoak. Erreaktibitatearen azterketa konparatiboa. Talde funtzional bakoitzaren erreakzioak.
9. GAIA. AMINAK.
Egitura eta propietate fisikoak. Lorbidea. Aminen portaera kimikoa.
10. GAIA: AMINOAZIDOAK.
Egitura eta azido-base propietateak. Erreakzio ezaugarrienak. Erresoluzioa. Peptidoak: Egitura.
11. GAIA: KARBONO-HIDRATOAK.
Sarrera. Egitura. Fischer proiekzioak, D/L serieak. Egitura ziklikoa. Hemiazetalen eraketa. Karbono anomerikoa eta mutarrotazioa. Disakaridoak.
12. GAIA: KIMIKA HETEROZIKLIKOAREN SARRERA.
Konposatu heteroziklikoen nomenklaturari buruzko arau orokorrak. Heterozikloen sailkapena. Heteroziklo aromatiko eta ez-aromatikoak.
13. KONPOSATU HETEROZIKLO NAGUSIAK.
Ezaugarri orokorrak. Erreaktibitatea. Heteroatomo bat duten hiru eta lau kidetako konposatu heteroziklikoen hedadura naturan eta garrantzia. Bost kidetako konposatu heteroziklikoen ezaugarri orokorrak. Pirrolak. Furanoak. Tiofenoak. Sei kidetako konposatu heteroziklikoen ezaugarri orokorrak. Piridinak. Piridinen deribatuak. Kinolina eta Isokinolina. Sei kidetako konposatu heteroziklikoak. Pirimidinak eta purinak.
14. METODO ESPEKTROSKOPIKOAK KONPOSATU ORGANIKOEN ANALISIAN
Sarrera: Ultrabioleta, Masa-espektrometria, Infragorria, Erresonantzia magnetiko-nuklearra. Espektroen ebazpena.
EGITARAU PRAKTIKOA: LABORATEGIKO PRAKTIKAK
-A) Konposatuen identifikazioa fusio puntuaren bidez. B) Kristalizazioa. C) Sublimazioa.
- Erauzketa.
- Destilazio sinplea.
- Geruza meheko kromatografia. Elikagai koloratzaileen identifikazioa.
- Iltze olioaren eugenolaren erauzketa.
- Esne deshidratatuaren lactosa eta kaseinaren isolamendua.
- Tearen kafeinaren erauzketa.
MetodologiaToggle Navigation
Metodologia
Ikasturte osoan zehar eskola magistralen (M) bidez irakasgaiaren oinarriak azaldu eta adibideekin ilustratuko dira, gaiak sistema biologikoetan duen aplikazioa eta garrantzia nabarmenduz.
Klase magistraletan azaldutako kontzeptuak finkatze aldera, gelako praktiketan (GA) ikasgaiaren edukiekin zerikusia duten ariketak planteatu eta taldeka zein banaka ebaten dira, modu honetan, kontzeptuak kasu praktiko bihurtuta, edukien ulermen sakonagoa ahalbidetzen da eta parte hartzea eta eztabaida sustatzen da.
Laborategiko praktiketan (GL), berriz, lan esperimentalak eginez teknika esperimentaletan trebetasunak eta sintesi kimikoaren metodologian ezaguerak lortuko dira eta talde-lana bultzatuko da ere.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 65
- Test motatako proba (%): 20
- Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
- alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 5
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
KALIFIKAZIO TRESNAK ETA EHUNEKOAK
OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA
- Bukaerako ohiko azterketa idatzia (%55). Irakasgaiaren zati bakoitzeko %40a gainditua izan beharko da praktiken nota, frogen notak eta lanaren nota gehitu ahal izateko.
- Test motatako 4 froga (%30)
- Laborategian derrigorrezko praktikak eta praktiken inguruko fitxak eta azterketa(%10)
- Matrikulatutako ikasle guztientzako derrigorrezkoa den talde lana (%5)
Lan hau "hezkuntza-berrikuntza garapen iraunkorreko helburuetan (GJH), elikagaien zientzia eta teknologiako graduan" proiektuan sartzen da eta IKDi3 Loratu berrikuntza proiektuaren barnean kokatuta dago.
Ebaluazio sistema etengabekoa da.
Osasun egoerak ebaluazio presentziala egiteko aukerarik ematen ez badu, proba horiek online eginen dira.
EHUko Arautegiaren arabera, ohiko deialdira aurkezten ez diren ikasleak beraien kalifikazioa aurkezteke izango da.
Azken ebaluazioa:
Ikasle batek uko egin ahalko dio etengabeko ebaluazioari. Azken ebaluazio sistema hautatzen badu, irakasgaiaren irakasle arduradunari jakinarazi beharko dio idatziz, bederatzi asteko epean lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita. Ebaluazio sistema honetan ondokoa egin beharko da:
- Laborategiko praktikak eta praktiken inguruko fitxak eta azterketa (%10).
- Matrikulatutako ikasle guztientzako derrigorrezkoa den talde lana(%5)
Lan hau "hezkuntza-berrikuntza garapen iraunkorreko helburuetan (GJH), elikagaien zientzia eta teknologiako graduan" proiektuan sartzen da eta IKDi3 Laborategia berrikuntza proiektuaren barnean kokatuta dago.
- Bukaerako azterketa idatzia (%85). Praktikak batu ahal izateko, azken azterketan gutxienez %40 lortu behar da, irakasgaiaren ezagutza orokorra erakutsiz.
Osasun egoerak ebaluazio presentziala egiteko aukerarik ematen ez badu, proba horiek online eginen dira.
Aipatu Araudia kontuan harturik, ikaslea ez bada bukaerako probara aurkezten deialdiari uko egin diola ulertuko da eta “Aurkezteke" jarriko zaio.
Edozein kasutan, EHUko Gestio Akademikorako Araudiaren arabera, ikasleak ebaluazio mistoa ala bukaerako proba bakarra egin, GAITASUN TEORIKO ZEIN PRAKTIKOAK BEREGANATU eta emaitzak lortu dituela frogatu beharko du.
Praktikak egin dituzten ikasleei praktiketako nota urtebetez gordeko zaie (0,5 baino hobeagoa bada), honen ostean praktikak errepikatu beharko direlarik. Matrikulatutako ikasle guztiek, berdin ebaluazio jarraitua zein ebaluazio proba bakarra hautatuta, eskubidea dute praktikak errepikatzeko dagokien txandan. Praktika orduko %100era joan beharko da (egoki justifikatutako arrazoiak salbu).
Etika akademikoari buruzko protokoloa
Irakasgaiko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. [Bakarrik baimentzen da kalkulagailua eramatea]. Jokabide makur eta iruzurrezkoren bat gertatzekotan, UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloan zehazten dena aplikatuko da. Ahozko azterketak egin daitezke.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA
Ikasleak irakasgaia gainditzen ez badu, bukaerako froga bakarrera aurkeztu ahal izango da ez hoiko deialdian, eta ebaluazio sistema ebaluazio bakarra hautatu duten ikasleen berdina izango da:
- Laborategiko praktikak eta praktiken inguruko fitxak eta azterketa (%10).
- Matrikulatutako ikasle guztientzako derrigorrezkoa den talde lana(%5)
Lan hau "hezkuntza-berrikuntza garapen iraunkorreko helburuetan (GJH), elikagaien zientzia eta teknologiako graduan" proiektuan sartzen da eta IKDi3 Loratu berrikuntza proiektuaren barnean kokatuta dago.
- Bukaerako azterketa idatzia (%85). Praktikak batu ahal izateko, azken azterketan gutxienez %40 lortu behar da, irakasgaiaren ezagutza orokorra erakutsiz.
Osasun egoerak ebaluazio presentziala egiteko aukerarik ematen ez badu, proba horiek online eginen dira.
Aipatu Araudia kontuan harturik, ikaslea ez bada bukaerako probara aurkezten, ohiko ala ez hoikoa izan, deialdiari uko egin diola ulertuko da eta “Aurkezteke" jarriko zaio.
Edozein kasutan, EHUko Gestio Akademikorako Araudiaren arabera, ikasleak ebaluazio mistoa ala bukaerako proba bakarra egin, GAITASUN TEORIKO ZEIN PRAKTIKOAK BEREGANATU eta emaitzak lortu dituela frogatu beharko du.
Etika akademikoari buruzko protokoloa
Irakasgaiko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. [Bakarrik baimentzen da kalkulagailua eramatea]. Jokabide makur eta iruzurrezkoren bat gertatzekotan, UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloan zehazten dena aplikatuko da. Ahozko azterketak egin daitezke.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Ikasle bakoitzak laborategiko praktiketara hurrengo banakako eta besterenezina den materiala ekarri behar du: plastikozko poltsa bat laborategiko mantala eta segurtasun betaurrekoekin. Poltsa horretan gordeko dira elementu pertsonal guztiak erabiltzen ez diren bitartean.
Gaur egungo osasun krisiak jarraitzen badu, nahitaezkoa izanen da maskararen erabilera eta indarra duen araudiak ezartzen dituen norbera babesteko ekipo guztiak (NBE).
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
Oinarrizko bibliografia:
- Wade, L.G.: Química Orgánica, vol 1 y 2. Pearson Education, Mexico. 7ª ed.2012
- Yurkanis B., P.: Fundamentos de Química Orgánica. Pearson Education S.A., Madrid, 3ª ed.2015
- Streitwieser, A. ; Heathcock, C. H., Química Orgánica, 3ª ed. Interamericana. Madrid, 1986
- Vollhardt,K. P. C. ; Schore, N.E. ; Quimica Orgánica,. 3ª Edición. Ediciones Omega, 2000
- Hart H.; Craine, L.E.; Hart, D.J.; Hadad C.M. Química Orgánica. 12ª Ed., McGraw-Hill 2007.
Gehiago sakontzeko bibliografia
- Carey, F. A.; Sundberg, R.J.; "Advanced Organic Chemistry. Part B. Reactions and Synthesis" 4. Plenum Press. 2001.
- Carey, F. A.; "Organic Chemistry", 3. ed., McGraw-Hill, New York, 1996.
- Joule, J.A.; Mills, K.; "Heterocyclic Chemistry at a glance", Wiley-Blackwell, 2007.
- Mann, J.; Davidson, R.S.; Hobbs, J.B.; Banthorpe, D.V.; Harbone, J. B.; "Natural Products". 1. ed. Longman Scientific and Technical. 1994
Aldizkariak
The Journal of Organic Chemistry: http://pubs.acs.org/journal/joceah
Chemical Reviews: http://pubs.acs.org/journal/chreay
Journal of the American Chemical Society: http://pubs.acs.org/journal/jacsat
Organic Letters: http://pubs.acs.org/journal/orlef7
Tetrahedron: http://www.sciencedirect.com/science/journal/00404020
Tetrahedron Letters: http://www.sciencedirect.com/science/journal/00404039
Journal of Heterocyclic Chemistry: http://onlinelibrary.wiley.com/journal/10.1002/(ISSN)1943-5193
Heterocycles: http://www.heterocycles.jp/index.php
Food Chemistry: https://www.journals.elsevier.com/food-chemistry
Web helbideak
- Kimika orokorra eta organikoa euskaraz (sarrera) -http://www.hiru.com/kimika 2021/06/29 kontsulta egina
- Kimika organikoaren sarrera -http://www.chem.ox.ac.uk/vrchemistry/OrgCompounds/HTML/page01.htm 2021/06/29 kontsulta egina
- Tutorialak: kimika organikoa, erreaktibitatea -http://www.chem.uiuc.edu/weborganic organictutorials.htm 2021/06/29 kontsulta egina
- Baliabide ugari: bibliografia, sintesia, erreaktibitatea, espektroskopia, tutorialak -http://www.organicworldwide.net/ 2021/06/29 kontsulta egina
- Molekulak irudikatzeko ChemSketch doako programa -http://www.acdlabs.com/download/chemsk.html
2021/06/29 kontsulta egina
- Taula periodiko interaktiboa -http://www.webelements.com/index.html 2021/06/29 kontsulta egina
animazioak (orbitalak, estereokimika, erreakzioak, -http://www.colby.edu/chemistry/OChem/demoindex.html 2021/06/29 kontsulta egina
- Kimika Organikoa, sintesia, erreaktibitatea, espektroskopia - https://guest.portaportal.com/mrchemistry 2021/06/29 kontsulta egina
- Green Chemistry -https://www.epa.gov/greenchemistry 2021/06/29 kontsulta egina
- Kontsumo Ministerioa. Elikagaien Segurtasunerako eta Nutriziorako Espainiako Agentzia. -https://www.aesan.gob.es/AECOSAN/web/seguridad_alimentaria/subseccion/seguridad_quimica.htm 2021/06/29 kontsulta egina
- Munduko Osasun Erakundea. -https://www.who.int/activities/assessing-chemical-risks-in-food 2021/06/29 kontsulta egina
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation
- DE LOS SANTOS RUIZ, JESUS MANUEL
- FUERTES SANCHEZ, MARIA
- LECEA ARANA, MARIA BEGOÑA
TaldeakToggle Navigation
16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-1 | 14:00-15:00 (1) | 14:00-15:00 (2) | |||
2-5 | 14:00-15:00 (3) | 14:00-15:30 (4) | |||
2-8 | 14:00-15:00 (5) | 14:00-15:00 (6) | |||
4-13 | 15:00-16:00 (7) | ||||
6-8 | 14:00-15:00 (8) | ||||
9-12 | 14:00-15:00 (9) | ||||
9-15 | 14:00-15:00 (10) | ||||
10-13 | 14:00-15:00 (11) | ||||
13-13 | 14:00-15:00 (12) | ||||
15-15 | 14:00-15:00 (13) | 14:00-15:00 (14) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
- Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
- Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
- Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
- Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
- Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
- Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (7)
- Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (8)
- Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (9)
- Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (10)
- Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (11)
- Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (12)
- Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (13)
- Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (14)
16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-7 | 14:00-15:00 (1) | ||||
8-16 | 14:00-15:00 (2) | ||||
16-16 | 14:00-15:00 (3) | 14:00-15:00 (4) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
- Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
- Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
- Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-2 | 09:00-12:30 (1) | ||||
3-3 | 09:00-12:30 (2) | 09:00-12:30 (3) | 09:00-12:30 (4) | 09:00-12:30 (5) | 09:00-12:30 (6) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
16 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-2 | 09:00-12:30 (1) | ||||
3-3 | 09:00-12:30 (2) | 09:00-12:30 (3) | 09:00-12:30 (4) | 09:00-12:30 (5) | 09:00-12:30 (6) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-1 | 15:00-16:00 (1) | 15:00-16:00 (2) | |||
2-2 | 15:30-17:00 (3) | ||||
2-8 | 15:00-16:00 (4) | ||||
2-15 | 15:00-16:00 (5) | 15:00-16:00 (6) | |||
4-5 | 15:30-17:00 (7) | ||||
4-12 | 16:00-17:00 (8) | ||||
6-6 | 16:00-17:30 (9) | ||||
10-13 | 15:00-16:00 (10) | ||||
15-15 | 15:00-16:00 (11) | 17:00-18:00 (12) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
- Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
- Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
- Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
- Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
- Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
- Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (7)
- Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (8)
- Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (9)
- Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (10)
- Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (11)
- Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (12)
46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-16 | 15:00-16:00 (1) | ||||
16-16 | 15:00-16:00 (2) | 15:00-16:00 (3) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
- Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
- Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
4-4 | 09:00-12:30 (1) | 09:00-12:30 (2) | 09:00-12:30 (3) | 09:00-12:30 (4) | 09:00-12:30 (5) |
5-5 | 09:00-12:30 (6) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (6)