XSLaren edukia

Estrategia Zuzendaritza: Enpresa Hazkundea eta Garapena25848

Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Gipuzkoako Atala
Titulazioa
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Frantsesa
Kodea
25848

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4567.5
Gelako p.913.5
Ordenagailuko p.69

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

A.- DESKRIBAPENA, TESTUINGURUA ETA IRAKASGAIAREN HELBURUAK



"Zuzendaritza estrategikoa: enpresa hazkundea eta garapena” Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduko nahitaezko ikasgaien moduluaren barne dago (M03: Enpresen administrazioaren eta zuzendaritzaren aurrerapena). Irakasgai hau hirugarren ikasturteko bigarren lauhilekoan lantzen da, eta enpresaren hazkundearen aukera desberdinak aurkezten dira. “Estrategia zuzendaritza: enpresa politika” irakasgaiarekin estuki loturik dago, berau osatu eta jarraitzen duelarik. Horregatik, oso gomendagarria da aldez aurretik ikasi izana, marko kontzeptual beretik hasten baita, sakonduz eta osatuz.

Irakasgaiaren izaera aurreratua dela eta, eta edukien konplexutasuna kontuan harturik, oso garrantzitsua da ikasleak aurreko ikasturtetako irakasgai desberdinetan (antolakuntza, finantza, merkaturatze edo kontabilitatearekin loturikoak) ikasitako edukiak bertan lantzen direnekin lotu ahal izatea.

Eremu profesionalari dagokionean, irakasgai honen ekarpenik garrantzitsuena enpresa hazkunde eta garapenarekin lotura duten plangintza eta erabaki-hartzearekin zerikusia duten tresnak ikasleei eskaintzea da.

Beraz, irakasgai honen helburu nagusia ikasleei enpresa garapenarekin zerikusia duen erabaki-hartzerako beharrezkoak diren baliabide, gaitasun eta tresnak erraztea da. Horretarako, ondorengo azpi-helburuak proposatzen dira:

- Hazkundearekin zerikusia duten oinarrizko kontzeptuak ezagutu, enpresak burutu ditzakeen garapen prozesu mota desberdinak kontuan hartuta.

- Bere garapena kudeatzerako orduan enpresa batek erabil ditzakeen aliantza eta elkarlan aukerak aztertu.

- Nazioartekotze estrategia ezagutu eta baloratu, dakartzan zailtasun eta berezitasunekin, bereziki enpresa txiki eta ertainentzat.

- Berrikuntza kontzeptua enpresaren hazkunde eta garapen prozesuan barneratu, bere rola enpresa eta sektore desberdinetan ulertuz.



Gaur egungo ziurgabetasun- eta konplexutasun-egoeran, ezinbestekoa da enpresa-hazkundea planetaren hazkunde eta garapen iraunkorraren parte gisa ulertzea. Zehazkiago, irakasgai honen helburuek lotura zuzena dute Garapen Jasangarrirako 8. Helburuarekin (GJH), 8.2 eta 8.3 azpihelburuen bidez:

8.2 azpihelburua: produktibitate ekonomikoaren maila altuagoak lortzea dibertsifikazioaren, modernizazio teknologikoaren eta berrikuntzaren bidez.

8.3 azpihelburua: garapen-politikak sustatzea, produkzio-jarduerak, lanpostu txukunen sorrera, ekintzailetza, sormena eta berrikuntza bultzatzeko, eta mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen formalizazioa eta hazkundea sustatzea.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

B.- IRAKASGAIAREN GAITASUN ESPEZIFIKOAK

Irakasgai honekin ondorengo gaitasunak garatu nahi dira ikasleengan:

GE1.- Enpresa hazkundearen dinamikarekin loturiko kontzeptuak ulertu eta landu, enpresaren errealitate konplexu eta nahasia egoki interpretatu ahal izateko, enpresa ekonomiaren ikuspegi zientifikotik.

GE2.- Enpresa hazkundearen estrategia eta modalitateen analisiaren garrantzia ulertu.

GE3: Aliantzak, berrikuntza eta nazioartekotzea bezalako aspektuen garrantzia ulertu, lehia-gaitasunaren hobekuntzarentzat faktore estrategiko bezala, eta enpresen garapen (nazional eta internazional) bide moduan.

GE4: Benetako enpresarentzat hazkunde-estrategia zehatzak formulatzea. Irakasgaiak enpresaren kudeaketarekin zerikusia duen marko kontzeptuala errazten du, eta ikasleek, berau erabiliz, benetako enpresa baten egoera eta kudeaketa aztertzeko gaitasuna landu eta garatu beharko dute, egoerak identifikatuz, azterketa hau enpresa hazkunde eta garapeneko arloan erabaki zehatzak hartzera zuzenduz.



C.- TITULAZIOAREN ZEHARKAKO GAITASUNAK ETA OROKORRAK



Irakasgai honetan titulazioko memoriak azaltzen dituen ondorengo zeharkako gaitasunak eta gaitasun orokorrak landuko dira:



ZG1: Autonomia maila handia lortu ahal izateko ikasteko gaitasunak garatzea, bai ondorengo ikasketei ekin ahal izateko, bai etengabeko aldaketa eta berrikuntzen mende dagoen arlo batean autoikaskuntzarako ahalmena izateko.

ZG2: Ikasleek gaitasuna izatea pentsamendu analitikorako eta hausnarketa kritikorako.

ZG3: Ikasleak gai izatea idatziz nahiz ahoz erraztasunez komunikatzeko.

GO1: Ikasleak gai izatea lortutako datuetan oinarriturik iritzi arrazoituak emateko.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

D.- EDUKIA



1. Gaia: ENPRESAREN HAZKUNDEA



1.1. Sarrera: kontzentrazioa, hazkundea eta tamaina

1.2. Enpresaren hazkundea: arrazoiak eta teoriak

1.3. Hazkunde motak: barne hazkundea eta kanpo hazkundea

1.4. Hazkundearen dinamika

1.5. Hazkunde orekatua, hazkunde iraunkorra eta hazkunde kontrolagarria

1.6. Hazkundearen diagnosia



2. gaia: ENPRESAREN HAZKUNDE-MODU EZBERDINEN AZTERKETA

2.1. Sarrera

2.2. Barne-hazkundea

2.3. Kanpo hazkundea

2.4. Lankidetza akordioak

2.5 Erabali-erizpideak



3. gaia: NAZIOARTEKOTZE ESTRATEGIA

3.1.- SARRERA: ENPRESA MULTINAZIONALA

3.2.- NOLA GARATZEN DA NAZIOARTEKOTZE-PROZESUA?

3.3.- NAZIOARTEKOTZEKO ARRAZOIAK ETA OZTOPOAK

3.4.- LEHIA GLOBALA ETA GLOBALIZAZIO-FAKTOREAK

3.5.- NAZIOARTEKOTZE-ESTRATEGIAREN FORMULAZIOA



4. gaia: BERRIKUNTZA ETA ESTRATEGIA TEKNOLOGIKOA

4.1. Sarrera

4.2. Estrategia teknologikoa

4.3. Teknologiaren bizitza-zikloa

4.4. Estrategia teknologikoaren formulazioa

MetodologiaToggle Navigation

F.- METODOLOGÍA Y CRONOGRAMA



Ikasgaian garatu beharreko metodologiak proposatutako helburuei eta gaitasunei lotuta egon behar du. Horretarako, honako irakaskuntza metodologia hau ezartzen da:

• Eskola magistrala: proposaturiko helburuak lor ditzan ikasleak ezagutu behar dituen oinarrizko kontzeptuak eta teknikak eta tresnak aurkeztuko dira.

• Ariketen eta kasuen ebazpena. Ikasleak ariketa eta kasu batzuk izango ditu bere eskura: batzuk irakasleak klasean ebatziko ditu; beste batzuk garatu eta eztabaidatu egingo dituzte ikasleek taldeka klase orduetan, eta azkenean ikasleek eurek aurkeztuko dute ebazpena; azkenik, ariketa eta kasu zehatz batzuk ikasleek bakarka eskola orduetatik kanpo landuko dituzte.

• Egoera gatazkatsuen analisia eta eztabaida. Ikasturtean zehar hainbat enpresa-arazo eztabaidatuko eta landuko dira. Ikuspegia praktikoa izango da, horrela ikasturtean zehar garatutako kontzeptuak aplikatzeko gaitasuna erakutsiko da. Zeregin hori irakasleak tutorizatuko du.

Metodologia aktiboak erabiliko dira baita ere, besteak beste Gela iraulia (Flipped Classroom).



Irakaskuntza modu presentzialean egingo da osasun-baldintzek hala baimentzen duten bitartean. Taldearen tamainaren arabera ikasle guztiek ezin badute gelara bertaratu, irakaskuntza bimodala erabiliko da. Edozein kasutan, osasun-baldintzek hala eskatzen badute, irakaskuntza online moduan garatuko da.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 30
    • Test motatako proba (%): 30
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 15
    • Banakako lanak (%): 10
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 10
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 5

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

G.- EBALUAZIO SISTEMA

G1.- Erabilitako irizpide orokorrak

• Ebaluazio sistema jarraia

• Azken froga: 6 puntu

• Talde-lan eta gelako praktikak: 4 puntu



I. Azken froga edo azterketa (6 puntura arte)

Azken azterketaren bitartez ikasleek lortutako ezagutza teoriko zein praktikoak baloratuko dira. Azterketa mistoa izango da, non test moduko zatia (penalizazioa barneratu lezake) eta ariketa praktikoak edo/eta garapenekoak barneratzen dituen zatiaz osatua dagoen. Azterketa eliminatorioa izango da, eta irakasgaia gainditu ahal izateko edozein kasutan gehiengo puntuazioaren %50a lortzea eskatzen da. Gainera, zati bakoitzean gutxieneko ezagutzak lortu behar dira, hau da, kanporatzaile izaera dute eta ikasgaia gainditzeko zati bakoitzean gutxienez bere balioaren herena lortu behar da.

Edozein kasutan, osasun-baldintzek hala eskatzen badute, ebaluazioa online moduan garatuko da.



II. Praktikak (4 puntura arte)

Praktiken bidez (lan presentziala eta ez presentziala), ikasleek, taldeka edo/eta banaka, eskola magistraletan landutako materialekin loturiko arazoak landuko dituzte.

Praktika bakoitzaren nondik norakoak, azken kalifikazioaren gaineko pisua, planteamendua, landutako gaitasunak, ahozko aurkezpenaren beharra etab., ikasturtean zehar ezagutzera emango du irakasleak.





2: Lege-aginduz (Art. 8.3. de la Normativa Reguladora de la Evaluación del Alumnado de las Titulaciones de Grado –BOPV nº50, 13 de marzo de 2017), edozein ikaslek etengabeko ebaluazioari uko egin diezaioke eta azken ebaluazioa eskatu. Kasu honetan, 10ekiko baloratuko den azken froga bat egin dezakete, non irakasleak praktiken bidez landu diren gaitasunak ebaluatu ahal izateko proba gehigarriak erantsi diezaiokeen.

PROZEDURA:

Bide hau gauzatu nahi duten ikasleek idatziz adierazi beharko dute posta elektronikoaren bitartez, lauhilekoaren 9. astea baino lehen. Inongo kasutan ez dira epez kanpoko edo beste bide batez entregatutako eskaerak onartuko. Eskaerak, etengabeko ebaluazioari uko egiten diola adierazteaz gain, eskatzailearen datu osoak jaso behar ditu, kontaktuzko posta elektronikoaz gain, non azken frogari buruzko informazioa helarazteko erabili daitekeen.

3: Azken frogaren data, bai etengabeko ebaluazioaren kasuan eta baita azken frogaren kasuan, eta bai lehenengo deialdian eta baita ezohiko deialdian, zentroak erabakitakoa da. Beraz, inongo kasutan ez da data aldatuko bakarkakoen egoeretara egokitzeko.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

G2.- Ezohiko deialdia

Ebaluazio sistemaren egitura lehenengo deialdiko berdina da, hau da, 6 puntutan baloratutako azterketa eta 4tan baloratutako talde lana.

Praktika eta borondatezko aktibitateen bitartez lorturiko puntuak ikasturteko bi deialditarako izango dira baliagarriak, ikasleak idatziz aurkakorik adierazten ez duen bitartean. Kasu horretan, azken froga 10 punturen gainean baloratuko da (ikus G3-2 atala).

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

H.- KONTSULTARAKO MATERIALA
H1.- Oinarrizko materiala
Irakasgaia jarraitu ahal izateko oinarrizko materiala eGela eta erreprografia zentroaren bitartez lortu ahal izango dira. Izenak beraz azaltzen duenez, oinarrizko materiala zera da, oinarrizkoa. Beraz, ikasleriaren ardura esklusiboa da osatzea eta bere ikaskuntza beharretara moldatzea. Klasean lantzen den edozein material, kasu, praktika, aktibitate, kontzeptu etab. Irakasgaia baloratzeko erabiltzen den edukien artean sar daiteke.
Ikasgaiaren garapenean erabiliko den material osagarria ikasleei eGela bitartez, erreprografia zentroaren bitartez edo eskuz erraztuko zaie, momentu bakoitzean aproposena suertatzen dena.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

H2.- Oinarrizko bibliografia

ALBIZU, E. eta LANDETA, J. (2014): Zuzendaritza estrategikoa, teoria eta praktika, UPV/EHU Argitalpen Zerbitzua, Leioa.

BUENO CAMPOS, E.; SALMADOR SÁNCHEZ, M.P.; MERINO MORENO, C. y MARTÍN CASTILLA, J.I. (2006): Dirección estratégica. Desarrollo de la estrategia y análisis de casos, Pirámide, Madrid.

GRANT, R.M. (2014): Dirección Estratégica Conceptos, Técnicas y Aplicaciones (dúo), Edit. Civitas, 8ª Edición.

GUERRAS, L. A. y NAVAS, J.E. (2015): La Dirección Estratégica de la Empresa: Teoría y Aplicaciones. Thomson Reuters- Civitas (5ª edición).

VILLARREAL, O. (2011): Estudios Temáticos de Casos Innobasque “La Cooperación en la Internacionalización”. Edit. Innobasque, Zamudio.

Gehiago sakontzeko bibliografia

H3.- Bibliografia osagarria
BUENO, E., MORCILLO, P., SALMADOR, M. P. y MARTÍN J. I. (2006): Dirección estratégica. Desarrollo de la estrategia y análisis de casos, Pirámide, Madrid.
DESS, G. G. y LUMPKIN, G.T. (2003): Dirección Estratégica, Edit. McGraw-Hill.
FERNÁNDEZ SÁNCHEZ, E. (2005): Estrategia de Innovación, Edit.Thomson.
GUERRAS, L. A. y NAVAS, J.E. (2014): Casos de Dirección Estratégica de la Empresa. Thomson Reuters-Civitas, (5ª edición).
JARILLO, J.C. (2002): La lógica estratégica: evite los errores, Ediciones Deusto.
JOHNSON, G., SCHOLES, K. y WHITTINGTON, R. (2006): Dirección Estratégica, 7ª edición, Pearson Educación, Madrid.
SALLENAVE, J.P. (2004), La gerencia integral, Edit. Norma, Barcelona
VENTURA, J. (2008): Análisis estratégico de la empresa. Paraninfo- Cengage Learning, Madrid.
VILLARREAL, O. (2007): La Estrategia de Internacionalización de la Empresa. Un Estudio de Casos de Multinacionales Vascas, Tesis Doctoral, UPV-EHU, Bilbao.

Aldizkariak

H4.- Aldizkariak
Actualidad Económica
Capital
Cuadernos de gestión. www.ehu.es/cuadernosdegestion/revista
Ekonomiaz. http://www1.euskadi.net/ekonomiaz
Emprendedores: http://www.emprendedores.es
Harvard Deusto Business Review: www.harvard-deusto.com
Universia Business Review: http://ubr.universia.net
Estrategia Empresarial: www.estrategia.net
Prentsa ekonomikoa: Cinco Días, Expansión, El Economista, The Economist, Financial Times

Web helbideak

H5.- Webguneak
Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial (Grupo SPRI). www.spri.eus
www.adegi.es
www.confebask.es
Cámara de Comercio. www.camara.es
Casos Innobasque. http://91.121.77.230/e_casos/cast/pages/temas/temas.asp
Enpresabidea www.enpresabidea.eus
EUROSTAT. http://ec.europa.eu/eurostat/web/main/home
EUSTAT. www.eustat.eus
Fundación COTEC para la innovación. www.cotec.es
www.gaindegia.eus
Guerras y Navas. www.guerrasynavas.com
ICEX. www.icex.es
Red de Entidades Representativas de la Economía Social Vasca. www.eges.eus/es-eges

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • IZAGUIRRE OLAIZOLA, JULEN
  • LAZKANO DE ANTA, LARRAITZ
  • MITXEO GRAJIRENA, JONE

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:00-11:30 (1)

10:00-11:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 1.7 - . (1)
  • Aula 1.7 - . (2)

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-24

11:30-12:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 1.4 - . (1)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-24

12:30-13:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 1.7 - . (1)

01 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
25-30

11:30-12:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 1.4 - . (1)

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
25-30

12:30-13:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 1.7 - . (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:30-14:30 (1)

12:30-13:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.3 - . (1)
  • Aula 2.3 - . (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-24

13:30-14:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.3 - . (1)

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
25-30

13:30-14:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.3 - . (1)

32-46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

17:00-19:00 (1)

17:00-18:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.3 - . (1)
  • Aula 2.3 - . (2)

32-46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-24

18:00-19:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.3 - . (1)

32-46 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
25-30

18:00-19:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.3 - . (1)

86 Teoriakoa (Frantsesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:30-14:30 (1)

12:30-13:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 0.1 - . (1)
  • Aula 0.1 - . (2)

86 Gelako p.-1 (Frantsesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-24

13:30-14:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 0.1 - . (1)

86 Ordenagailuko p.-1 (Frantsesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
25-30

13:30-14:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 0.1 - . (1)