Tresneria I26631
- Ikastegia
- Zientzia eta Teknologia Fakultatea
- Titulazioa
- Gradu Bikoitza: Fisika + Ingeniaritza Elektronikoa
- Ikasturtea
- 2022/23
- Maila
- 3
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Kodea
- 26631
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Deskribapena: Irakasgai honen helburua tresneria sistema elektronikoen kontzeptu orokorrak aurkeztea da, aplikazio-eremua edozein delarik ere. Magnitude fisikoen karakterizazio esperimentalaren funtsak lantzen dira, sentsore, zarata eta interferentzia elektromagnetiko, eta seinaleen eskuratze eta egokitzapen funtsezko tekniketarako sarrerak barne. Gainera seinaleen sorrera eta modulazioa ikusten dira eta baita eskuratze sistemen hastapenak ere.
Testuingurua: Tresneria I irakasgaia Ingeniaritza Elektronikoko Graduko eta Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoko Gradu bikoitzeko 3. ikasturteko derrigorrezko irakasgaia da. Irakasgaia burutzean, ikasleek zirkuitu elektronikoen inguruko oinarrizko ezagutzak izango dituzte, aipatu graduetako 2. mailako Elektronika eta Teknika Esperimentalak II irakasgaietan eskuratutakoak. Era berean, gradu horietako 4. mailan hautazkoa den Tresneria II irakasgaia eskaintzen da. Bertan, Tresneria I irakasgaian eskuratutako oinarrietatik abiatuta, tresneria birtualean sakonduko da. Beste alde batetik, Tresneria I irakasgaia Fisikako Graduko hautazko irakasgaia ere bada (3. edo 4. ikasturtean). Fisikaren arlo esperimentaletarako bereziki gomendagarria da. Izan ere, sentsore eta transduktoreetatik datozen seinale fisikoen egokitzapen analogikoa burutzeko oinarriak ezartzen baititu.
Tresneria I irakasgaian lortutako ezagutza eta gaitasunak tresneria elektronikoaren erabilera barne duen edozein jardun profesionaletarako baliagarri dira. Adibidez ingurune industrialetako neurketa edota kontrol aplikaziotan, edo esperimentazioa eta neurketak hartzen dituen ikerkuntza ingurune zientifiko/teknologikoetan
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
Irakasgai honetan lantzen diren gaitasunak honako hauek dira:
-Neurketa sistemen oinarrizko printzipioak deskribatu, kalibrazioa eta errorea barne.
-Magnitude fisiko ezberdinen neurketarako erabil daitezkeen sentsore ezberdinen funtzionamendu printzipioak eta berauen arazo praktikoak ezagutu.
-Zaratak eta interferentzia elektromagnetikoek tresneria elektronikoko sistemetan duten efektua identifikatu, eratorritako mugak ezagutu eta muga hauek minimizatzeko estrategiak aplikatzeko gai izan.
-Seinaleen sintesirako, datuen eskuratzerako eta seinaleen egokitzapenerako oinarrizko zirkuitu elektronikoak aztertu eta diseinatu.
-Tresneriako zirkuitu eta sistema elektronikoen analisi eta diseinurako tresna informatikoak trebeziaz erabili, baita tresneria birtuala eta neurketa tresnen kontrolerakoak ere.
-Oinarrizko tresneria elektronikoarekin erlazionatutako ezagutzak, emaitzak eta ideiak idatziz zein ahoz adierazteko gai izan.
Gaitasun hauek Ingeniaritza Elektronikoko Graduko eta Fisikako Graduko ikasketa planetan modulu edota irakasgai mailan definitutako eskumenetan lantzen diren gaitasunen zehaztapena dira.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
1. Sarrera
1.1 Tresneria elektronikora sarrera
Definizioak eta oinarrizko kontzeptuak. Neurketa sistema elektroniko baten oinarrizko funtzio eta blokeak. Aldagaiak eta seinaleak
1.2 Neurketa sistema baten ezaugarriak
Ezaugarri estatikoak: kalibrazio kurba. Ezaugarri dinamikoak. Erroreak eta kalibrazioa
1.3 Funtsezko kontzeptuak
Anplifikazioa. Potentzia. Anplifikadore operazionala. Diodoak
2. Sentsoreak
2.1 Sarrera
Transduktoreak eta sentsoreak. Oinarrizko transdukzio fenomenoak. Adimendun sentsoreak eta MEMSak
2.2 Sentsoreen sailkapena
Sailkapen irizpideak. Ohiko magnitudeak neurtzeko sentsoreak
2.3 Oinarrizko sentsoreen adibideak
Sentsore erresistiboak: Potentziometroak, RTDak, galga estentsiometrikoak, termistoreak. Sentsore kapazitibo eta induktiboak. Termopareak. Sentsore optoelektronikoak: Fotodiodo eta fototransistoreak
2.4 Magnitude elektrikoen neurketarako sentsoreak
Diodo bidezko potentzia detektorea
3. Seinale-egokitzapena
3.1 Sarrera
3.2 Anplifikazioa
Anplifikadore diferentziala. Transinpedantzia anplifikadorea. Anplifikadore logaritmikoa
Instrumentazio anplifikadorea. Transduktore zubi anplifikadorea.
3.3 Iragazketa
Sarrera. RC iragazki pasiboak. Iragazki aktiboak
3.4 OPAMPen mugapen praktikoak
Mugapen estatikoak (Asetasuna, Sarrera eta irteerako inpedantziak, Sarrerako polarizazio korronteak, Desbiderapen tentsioa, Modu komunaren baztertzea...). Mugapen dinamikoak (Banda zabalera, Slew-rate-a...)
4. Zarata eta interferentzia elektromagnetikoak
4.1 Sarrera
4.2 Zarata
Funts matematikoak. Zarata termikoa. 1/f Zarata. Zarata OPAMPean. Zarataren eragina zirkuitu eta sistemetan. Zarata figura. Fase zarata
4.3 Interferentzia elektromagnetikoak
Testuingurua eta definizioak. Kondukzio bidezko akoplamendua. Akoplamendu kapazitibo eta induktiboa. Erradiazio bidezko akoplamendua
4.4 Neurketak zarataren presentzian
Lock-in anplifikadorea. Espektro analizadorea
5. Seinaleen sorrera eta sintesia
5.1 Zirkuitu multibibratzaileak
Multibibratzaile astableak eta monoegonkorrak. 555 tenporizadore integratua. Astablea 555 zirkuitu integratuarekin. Monoengokorra 555 zirkuitu integratuaarekin
5.2 Osziladore harmonikoak
Oszilazio baldintzak. RC sareak eta OPAMP-arekin eraikitako osziladoreak. LC osziladoreak. VCO: Voltage Controlled Oscillators. Osziladoreen ezaugarri bereizgarriak. Kristaletan oinarritutako osziladoreak
5.3 Phase-locked-loops (PLL)
6. Datuen eskuratzea eta tresneriaren kontrola
6.1 Datu-eskuratze sistemak
6.2 Tresneriarako softwarea
MetodologiaToggle Navigation
Irakasgaia eskola magistral, eskola praktiko eta mintegietan oinarritzen da. Eskola praktikoei dagokienez, gelako praktikez gain, laborategi zein ordenagailu praktikak ditu irakasgai honek.
Eskola magistraletan gai ezberdinen eduki teorikoak azalduko dira, adibide sinpleen laguntzaz. Gelako praktiketan, adibide praktikoak garatu eta ariketak zuzendu eta eztabaidatuko dira, ikasleen parte hartze zuzena bultzatuz. Ikusitako zenbait gaietan sakontzeko eta ikaskuntza kooperatiboa bultzatzeko, mintegi teoriko/praktikoak ere burutuko dira. Metodologia aktibo bezala, problemetan oinarritutako ikaskuntza, talde lana eta zenbait kasutan berdinen arteko ebaluazioa erabiliko dira.
Ordenagailu praktiketan eta bereziki laborategikoetan, irakasgaiaren alde praktikoa jorratuko da. Praktika hauek kontzeptu teorikoen osagarri dira eta interesezko kasu praktikoak lantzen dituzte, zeintzuei ikasleek neurketa sistema egokien diseinu, muntaia eta egiaztapenarekin erantzun eman behar dieten.
Bestalde, irakasgaiaren gela birtuala erabiliko da ikasleekin komunikazioa bultzatu eta errazteko, irakaskuntzarako material eta baliabideen zabaltzea errazteko eta irakaskuntza jarduerak burutzeko.
Azkenik, tutoretzen garrantzia azpimarratu nahi da. Irakasleen tutoretzen ordutegiak GAURen daude eskuragarri.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 80
- Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
- Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
EBALUAZIO JARRAITU SISTEMA
Prestakuntza aldian zehar ikasleek zenbait proba eta zeregin burutuko dituzte beren hobekuntza baloratzeko. Proba eta zeregin horiek honako pisua izango dute:
- Klaseko proba (notaren %15a)
- Entregatzeko lan eta ariketak edota aurkezpen publikoak (notaren %10a)
- Praktikak eta txostenak (notaren %10a)*
- Amaierako azterketa idatzia (notaren %65a)**
* Praktikak era egokian egitea ere ezinbestekoa da irakasgaia ebaluazio jarraituaren sistema bidez gainditzeko.
** Irakasgaia gainditzeko azterketa idatzian gutxienez 4ko nota eduki beharko da 10etik.
Kurtsoan zehar ikasleari bere emaitzen hobekuntzarako argibideak emango zaizkio.
EBALUAZIO JARRAITUARI UKO EGITEA
Ikasleak ebaluazio jarraituari uko egin ahalko dio ebaluazioaren erregulazio araudiak adierazitako epean: 9 aste lauhilekoaren hasieratik kontatuta, zentroaren eskola egutegiaren arabera. Uko idatziz egingo da, modu egokian bete eta sinaturiko dokumentua irakasleari entregatuz.
Kasu honetan, ikaslea AZKEN EBALUAZIO SISTEMA bidez ebaluatuko da, honela kalifikatuko dena:
- Idatzizko azterketa (notaren %90), azterketa aldirako ezarritako data ofizialean.Proba honek ez du zertan ebaluazio jarraitua egin duten ikasleek azterketa garaian egingo duten probaren berdina izan behar.
- Praktiketako berariazko proba (notaren %10). Idatzizko azterketan gutxienez 4.5 atera bada 10etik, praktiketako berariazko proba egin eta modu egokian gainditu beharko da.
OHIKO DEIALDIARI UKO EGITEA:
Ohiko deialdiari uko egiteko aski izango da azterketa aldirako ezarritako idatzizko probara ez aurkeztea, ebaluazio sistema edozein delarik ere.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ezohiko deialdia AZKEN EBALUAZIO SISTEMA bidez ebaluatuko da, ondoko eran:
- Idatzizko azterketa (notaren %90), horretarako ezarritako data ofizialean. Ohiko deialdian ebaluazio jarraitu bidez ebaluatuak izan diren ikasleek ebaluazioaren parte gorde ahalko dute, idatzizko azterketatik dagokion portzentajea kenduz, beren onurarako denean: klaseko proba (%15), entregatzeko lan eta aurkezpenak (%10).
Irakasgaia gainditzeko azterketa idatzian gutxienez 4ko nota eduki beharko da 10etik.
- Praktiketako berariazko proba (nota osoaren %10). Idatzizko azterketan gutxienez 4.5 atera bada 10etik, praktiketako berariazko proba egin eta modu egokian gainditu beharko da. Praktiketako proba derrigorrezkoa da atal hori ohiko deialdian modu egokian gainditu ez dutenentzat. Ohiko deialdian ebaluazio jarraitu bidez ebaluatuak izan diren ikasleek, edo ohiko deialdiko praktiketako berariazko proba gainditu duten ikasleek, beroien emaitza positiboak gorde ahalko dituzte azken ebaluazio honetarako.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
- Irakasgaiaren web orria eGELAn
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
- M. A. Pérez eta beste, "Instrumentación Electrónica". Thomson, 2004.
Gehiago sakontzeko bibliografia
- D. Christiansen, Electronics Engineers¿ Handbook, McGraw-Hill, 1989.
- G. Meijer, Smart Sensor Systems, John Wiley & Sons, 2008.
- C. R. Paul, Introduction to Electromagnetic Compatibility, John Wiley & Sons, 1992.
- A.S. Sedra, K.C. Smith, Microelectronic Circuits, Oxford University Press, New York, 2010.
- S. Franco, Diseño con amplificadores operacionales y circuitos integrados analógicos, McGraw-Hill, 2005.
- M. Sierra et al., Electrónica de Comunicaciones, Pearson Educación, 2003.
- W.F. Egan, Phase-Lock Basics, John Wiley & Sons, 1998.
- G. Nash, Phase Locked Loops Design Fundamentals, AN 535, Motorola Semiconductor Application Note, 1994.
Web helbideak
- http://www.egr.msu.edu/em/research/goali/notes/
- http://www.design-reuse.com/
- http://www.national.com/analog
- http://www.educypedia.be/electronics/
- http://www.ni.com/labview/
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation
- DEL CAMPO HAGELSTROM, INES JULIANA
- SAGASTABEITIA BURUAGA, IBON
- VARONA FERNANDEZ, MARIA AMPARO
TaldeakToggle Navigation
01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-19 | 09:30-10:30 (1) | ||||
16-28 | 09:30-10:30 (2) | 09:30-10:30 (3) |
Irakasleak
01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-29 | 09:30-10:30 (1) |
01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-29 | 09:30-10:30 (1) |
01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
22-22 | 15:00-18:00 (1) | ||||
27-27 | 15:00-19:00 (2) | ||||
29-29 | 16:00-19:00 (3) |
01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
22-22 | 15:00-18:00 (1) | ||||
27-27 | 15:00-19:00 (2) | ||||
29-29 | 15:00-18:00 (3) |
01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-20 | 15:00-19:00 (1) | ||||
26-26 | 15:00-19:00 (2) | ||||
29-29 | 09:30-10:30 (3) 15:00-16:00 (4) |
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-19 | 09:30-10:30 (1) | ||||
16-27 | 09:30-10:30 (2) | ||||
16-29 | 09:30-10:30 (3) |
31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-29 | 09:30-10:30 (1) |
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-29 | 09:30-10:30 (1) |
31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
21-21 | 15:00-18:00 (1) | ||||
26-26 | 15:00-19:00 (2) | ||||
29-29 | 16:00-19:00 (3) |
31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
21-21 | 16:00-18:00 (1) | ||||
27-27 | 16:00-19:00 (2) | ||||
29-29 | 18:00-19:00 (3) |
31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
19-19 | 15:00-19:00 (1) | ||||
24-24 | 15:00-19:00 (2) | ||||
28-28 | 09:30-10:30 (3) | ||||
29-29 | 15:00-16:00 (4) |
Irakasleak
31 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
19-19 | 15:00-19:00 (1) | ||||
24-24 | 15:00-19:00 (2) | ||||
28-28 | 08:30-09:30 (3) | ||||
29-29 | 15:00-16:00 (4) |