Breadcrumb

Sarrera-nombregrado

Geologiako Gradua

Aplikazio habiaratuak

Geologiako Gradua - Aurkezpena

Geologia Lurra osorik hartuta aztertzen duen zientzia da; hau da, haren konposizioa, egitura, jatorria eta eboluzioa. Informazio geologikoaren ezagutza eta erabilera egokia lagungarria izan daiteke bizitzak salbatzeko eta natura hondamendiek eragindako galera ekonomikoak murrizteko, hondamendi gehienek jatorri geologikoa baitute (lurrikarak, tsunamiak, sumendien erupzioak, uholdeak, luiziak…).

Geologiako Graduak emango dizun prestakuntzaren bidez, lurrazaleko eta lurrazpiko informazioa biltzeko eta interpretatzeko gai izango zara, gure planetaren iragana eta oraina finkatzeko eta haren etorkizuna iragartzeko. Horrez gain, kartografia geologikoak egiteko beharrezkoak diren ezagutzak eskuratuko dituzu, horrelakoak ezinbestekoak baitira lurralde plangintzarako eta garapen jasangarriko estrategiak proposatzeko.

Gradua praktikoa da gehienbat; izan ere, kredituen % 49 landa irteeretan eta laborategiko praktiketan egiten da. Era berean, aipamen hauetakoren bat aukeratu ahal izango duzu espezializatzeko: Oinarrizko Geologia eta Geologia Aplikatua.

XSLaren edukia

botoia-liburuxka-Zientzia-eta-Teknologia-Fakultatea

Geologia-Arrazoiak

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Izen handiko ibilbide zientifiko eta akademikoa duten irakasleak.
  • Kanpoko praktika ugari. Egonaldiak egin ahal izango dituzu beste unibertsitate batzuetan.
  • Gero eta handiagoa da geologiako profesionalen eskaria.
  • Askotariko lan irteerak: natur baliabideak, obra publikoak, ingurumena, arrisku geologikoak, aldaketa klimatikoak, planetako ustiapena, ikerkuntza, irakaskuntza eta dibulgazioa edo ondare geologiko eta paleontologikoa.

nombreGrado-Perfil

Sarrera-profila

Natura atsegin baduzu, paisaia geologikoek erakartzen bazaituzte, landa lanak motibatzen bazaitu, geologiako, matematikako, fisikako, kimikako eta biologiako oinarrizko ezagutzak badituzu, Geologiako Gradua da titulu egokiena zuretzat.

Irteera profesionalak

Lan egiteko aukera izango duzu arlo hauetan:

  • Meatzaritza: mineralen eta energia baliabideen esplorazioa eta ustiapena
  • Harrobiak
  • Eraikuntza
  • Geoteknia, obra zibilaren esparruan
  • Baliabide hidrikoen garapena: akuiferoen prospekzioa eta esplorazioa
  • Natura arriskuen aurkako prebentzio-neurriak
  • Ordezko energiak
  • Ingurumenaren eta ondareen analisia eta kudeaketa
  • Administrazio publikoak
  • Ikerketa eta irakaskuntza
  • Zientzia-dibulgazioa