XSLaren edukia

Irakasleak

MADDALEN EPELDE JUARISTI

Ezagutza arloa
Gizarte Langintza eta Gizarte Zerbitzuak
Saila
Soziologia eta Gizarte Langintza
Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
Posta elektronikoa
maddalen.epelde@ehu.eus

Maddalen Epelde Juaristi Gizarte Langintzan diplomatua (2008, Sari Berezia) eta Gizarte eta Kultur Antropologian lizentziatua da, Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) eskutik. Soziologian doktorea da (2016, Cum Laude), bere doktorego tesia gazte migratzaileen gizarteratze prozesuetan erdiratu zelarik.



Gaur egun, UPV/EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza saileko irakasle atxikia da. Ikuspegin (Immigrazioaren Euskal Behatokia) ikerlari kolaboratzailea eta gizarte zientzien arloko Parte Hartuz ikerketa talde kontsolidatuko kidea ere bada. Bere ikerketa ildoak oro har immigrazioaren gaia eta berrikiago Gizarte Langintza dira.