Gatazken Eraldaketarako Trebetasunak25957
- Ikastegia
- Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea. Arabako Atala
- Titulazioa
- Gizarte Langintzako Gradua
- Ikasturtea
- 2023/24
- Maila
- 3
- Kreditu kopurua
- 4.5
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Kodea
- 25957
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Gatazken Eraldaketarako Trebetasunak ikasgaia, Hautazkoak: Gatazken esku hartzea eta Gatazken eraldaketa (F-1) moduluan kokatuta dago. Modulu honetako beste 5 ikasgairekin batera, Gatazken teoría eta analisia, Bake Kultura, Gatazken eraldaketarako metodoak eta teknikak, Emakumeen kontrako biolentzia: Prebentzioa eta esku-hartzea eta Bitartekaritza eta Gizarte Langintza.
Hirugarren mailako ikasgaia da eta lehenengo lauhilabetean ematen da. Ikasgai hautazkoa da eta euskaraz, erderaz eta ingeleraz eskeintzen da. 4,5 Ects-eko ikasgaia da, presentziazko orduak eta ez presentziarazko. Irakasgaiaren dozentzia Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologiari dagokio.
Irakasgai honetan honakoa ikasten da: Pertsonen arteko komunikazioari eragiten dioten elementu emozionalen eta kognitiboen ezagutza. Komunikazio-prozesuko elementuen azterketa, baita komunikazioko estilo pertsonalen eta kulturalen azterketa ere pertsonen arteko gatazka-iturriak diagnostikatzen jakiteko. Komunikazio-gaitasunak ezagutu eta aplikatzea, gatazkak konpontzen jakitea eta lan arloko estres-egoerei aurre egitea; taldean lan egiteko gaitasun profesionalak izatea.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
1.Komunikazioari eta pertsonen arteko gatazkei eragiten dieten faktore psikologikoak, kognitiboak eta emozionalak ezagutu eta identifikatzea.(M05CM01).
2.Gatazken kudeaketan emozioak kontrolatzeko eta erregulatzeko moduak aplikatzen jakitea eta identifikatzea. (M05CM02).
3.Gatazka- eta negoziazio-prozesuetan parte hartzen duten faktore sozio-kognitiboak identifikatzen jakitea. (M05CM02).
4.Taldean komunikatzeko, taldean lan egiteko, gatazkak konpontzeko eta negoziatzeko, eta egoera emozionalei aurre egiteko gaitasun sozialak ezagutzea; horiek etorkizuneko praktika profesionalean komunikazio-estrategia eraginkorrak garatzeko aukera emango dute. (M05CM08).
5.Jarduera profesionalerako beharrezko gaitasunak garatzea, kritika eta gogoeta egiteko gaitasuna nabarmenduz, baita komunikatzeko, harremanetarako, taldean lan egiteko eta sarean lan egiteko gaitasuna ere, generoa, kulturartekotasuna, landatar mundua eta abarrekin lotutako ikuspegiak txertatuz, etab. (M05CM08).
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
1. gaia. -Emozioak gatazka- eta negoziazio-prozesuetan.
2. gaia. -Pertsonen arteko komunikazioa gizarte-lanean.
3. gaia. -Faktore sozio-kognitiboak gatazka- eta negoziazio-prozesuetan.
4. gaia. -Kulturala eta gatazken kudeaketa.
5. gaia. -Gaitasun sozialak gatazken kudeaketan.
6. gaia. -Komunikazio-gaitasuna eta egoera emozionalei aurre egitea.
MetodologiaToggle Navigation
Ebaluazio sistema jarraia izango da, beraz asistentzia derrigorrezkoa da.
Ikasgai honetan metodologia mota ezberdinak uztartzen dira:
Programa teorikoa: eskola magistralak.
Ikasgelako praktikak: Lanak egitea eta aurkeztea. Parte-hartzea, asistentzia, kasuen simulazioa eta rol playing ekintzak. Beharrezkoa asistentzia eta parte-hartzea ekintzetan.
Ezinbestekoa da irakasgaia gainditu ahal izateko idatzitako proba gainditzea.
Praktika ataleko nota gordeko da idatzitako proban huts egitean eta praktikak gaindituak dituztenen kasuan.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
- Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 40
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
"Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazoaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.
3.- Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea" (12.2 art.).
Ebaluazio ez-presentzialaren kasuan, ebaluazio jarraituaren aukerarako ehuneko berak mantenduko dira, baina ikasgaiaren lan, ebaluazio-proba edo aurkezpen guztiak modu birtualean egingo dira (Egela, BBC Collaborate, beste plataforma birtual batzuk).
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ezohiko deialdian ikasgaia gainditzeko baldintzak lehen deialdiko berak izango dira. Deialdietan azterketak osaera berekoak izango dira, eta ikasleek lauhilekoan zehar ebaluazio ''jarraitu''aren baitan irabaziriko puntuak aintzat hartuko dira ezohiko deialdian ere (ez, ordea, hurrengo deialdietan.
Ebaluazio ez-presentzialaren kasuan, ebaluazio jarraituaren aukerarako ehuneko berak mantenduko dira, baina ikasgaiaren lan, ebaluazio-proba edo aurkezpen guztiak modu birtualean egingo dira (Egela, BBC Collaborate, beste plataforma birtual batzuk).
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Egela plataforma birtualean ikasturtean zehar argitaratuko diren materialak ("power point"-ak, ariketak, testuak, etabar.)
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
Antons, K. (1990). Práctica de la dinámica de grupos. Barcelona, Herder.
Costa, M. & López, E.(1997). Los secretos de la dirección. Madrid, Pirámide.
Hogg, M. A. & Vaugham, G. M. (2010). Psicología social. Madrid, Panamericana.
Myers, D. G. (1995). Psicología social. Madrid, McGraw-Hill.
Munduate, L. & Medina, F.J. (coord.) (2005). Gestión del conflicto, negociación y mediación. Madrid, Pirámide.
Páez, D., Apodaca, P., Basabe, N., Ubillos, S. et al. (2008). Entrenamiento en Competencias de regulación emocional para profesionales del ámbito socio-comunitario de Guipúzcoa 2008. Donostia, Facultad de Psicología.
TaldeakToggle Navigation
01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 10:30-12:45 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eSEMINARIO Nº 3 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)
01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 12:45-13:30 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eSEMINARIO Nº 3 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 10:30-12:45 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- SEMINARIO Nº 4 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 12:45-13:30 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- SEMINARIO Nº 4 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)