XSLaren edukia

Emakumeen Aurkako Indarkeria: Prebentzioa eta Esku-hartzea25959

Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea. Arabako Atala
Titulazioa
Gizarte Langintzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
4.5
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25959

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala33.7550.5
Gelako p.11.2517

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai hau UPV/EHUko Gizarte Langintza graduaren F moduluan kokatzen da, hautazkoak, gatazketan esku-hartze eta eraldaketa lerrotan.

Irakasgaiak emakumeen kontrako indarkeria genero desberdintasunean egituratutako gizarte sisteman testuinguratzea du helburua. Adierazpen anitza duen gertaera konplexu hau kritikoki aztertuko da, orain arte erantzun penala izan duena erakundeengandik erantzun nagusia. Instrumentu penalak dituen aukera eta mugak eztabaidatu dira, baina batez ere gizarte ekintzatik bultzatu diren eta beharrezkoak diren beste esku-hartze eta prebentzio programak aztertuko dira.

Genero ikuspegia graduaren zeharkako konpetentzia bezala planteatzen da. Irakasgai honetan zehatzki emakume eta gizonen arteko ezberdintasun sozialak eta emakumeen kontrako indarkeria analisirako kategoria gisa erabiliko da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

MODULUKOA



CM03. Genero desberdintasunaren eta emakumeen kontrako bortizkeriaren egiturazko izaera ulertzea eta, arazo honekiko prebentzio eta esku-hartze aukerak kritikoki analizatzea, arazo sozial eta gatazka interpertsonal dimentsioak bereiziz.



ESPEZIFIKOAK



1. Ezagutzen eta aplikatzen ditu Teoria feministaren ekarpenak.

2. Emakume eta gizonen arteko desberdintasunaren egiturazko izaera ulertzen du eta genero diskriminazio gisa aztertzen du emakumeen kontrako bortizkeria.

3. Eremu publiko eta pribatuan genero desberdintasunak identifikatzen ditu, genero indarkeriaren adierazpen anitzak hain zuzen ere, eta honek sortzen dituen ondoriekiko sentsibilitatea garatzen du.

4. Genero indarkeriaren kontrako babes neurrien legezko erregulazioa ezagutzen du, prebentzio eta esku-hartze esparruak bereiziz eta bi esparrutarako esku-hartze proposamenak diseinatuz.

5. Genero bortizkeriak barnebiltzen dituen arazo soziala eta gatazka interpertsonalezko dimentsioak bereizten ditu, eta horiekiko gatazken eraldaketarako ezagutzak eta bitartekaritza aukerak kritikoki aztertzen ditu.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

ANECAk baieztatutako titulazioaren memorian zehazten denari jarraituz, irakasgaiak honako eduki teoriko-praktikoak lantzen ditu:



Sexu-genero sistema eta genero ezberdintasunaren eraikuntza soziala.

Genero diskriminazioa eta emakumeen kontrako indarkeria giza eskubide urraketaren adierazpen gisa.

Genero bortizkeriaren inguruko kontzeptuak, adierazpenak, aurreikustea etabar.

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurren aurreikuste eta esku-hartze estrategiak.

Bortizkeria sexistaren aurrean tutela penalarekiko analisi kritikoa.

Genero bortizkeria kasutan eta bikote gatazketan bitartekaritza aukerak.



OHARRA: Irakasgaiaren programa eGelan egongo da eskuragarri.

MetodologiaToggle Navigation

Eskola magistralak izateaz gain, hausnarketa auto referentzial ikasketa aktiboa bultzatuko da, ikasleen aldetik azterketa, analisi eta eztabaida bultzaturik. Honako ekimen pedagokikoak eramango dira aurrera:



- Kanpoko agenteekin hitzaldiak.

- Bideo eztabaida-leku.

- Ariketa praktikoak.

- Ikasleen lanen aurkezpenak eta eztabaidak.

- Banakako eta taldeko tutoretzak.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Bi ebaluazio-sistema begiesten dira: jarraitua, klasera asistentzia eta parte-hartze aktibo eskatzen duena, eta, joan ezin diren pertsonentzat, ebaluazio osoa.

"Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko eba¬luazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, 9 asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikastur¬tea hasten denetik kontatzen hasita"(8.3. art.).





EBALUAZIO JARRAIA:

-Proba idatzia (azterketa edota idatziko lanak): %60.

-Praktikak (ariketak, kasuak): %40.

Irakasgaia gainditzeko, bi atalak gainditu beharko dira.



Ebaluazio modu hau jarraitu ahal izateko, ikasleak gutxienez eskolen %70ean parte hartu beharko du.



AZKEN EBALUAZIOA

-Proba idatzia %80.

-Banakako lana %20.





Proben eta praktiken ezaugarriak eGelan eskuragarri daude.



Aipatutako ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere.



DEIALDIARI UKO EGITEA



ETENGABEKO ebaluazioaren kasuan "Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazoaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari"

(Ebaluaziorako arautegia, 12.2 art).



AMAIERAKO ebaluazioaren kasuan: "azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea" (Ebaluaziorako Arautegia, 12.3 art).



EBALUAZIO EZ-PRESENTZIALA:



Egoerak irakasgaiaren aurrez aurreko ebaluazioa ahalbidetzen ez badu, bi sistemetan aurreikusitako ebaluazio irizpideak mantenduko dira. Beharrezkoa izanez gero, proba batzuk online modalitatera egokituko dira.



KONTUAN HARTZEKO:



Ebaluazio proba batean kopiatu egin dela egiaztatuz gero, tartean sartuta dauden ikasle guztiei «suspentso» kalifikazioa jarriko zaie, bakoitzaren erantzukizuna gorabehera (11.3. art.). Jokabide makur eta iruzurrezkotzat joko dira UPV-EHUko Etika Akademikoari buruzko protokoloan adierazitakoak (protokoloaren 2. puntuan zehaztutakoak)

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian ohiko deialdirako aurreikusitako ebaluazio baldintzak jarraituko dira (ebaluazio jarraia eta amaierako ebaluazioa). Ebaluazio jarraian, ariketa praktikoen nota gainditu bada bakarrik gordeko da. bestela, amaierako ebaluazioan aurreikusitako ebaluazio sistemaren bidez berreskuratuko da.



Ez ohiko deialdiari uko egiteko nahikoa izango da bertara ez aurkeztearekin eta eskatutako lanak ez entregatzearekin.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Beharreko materialak eGelan zehazten dira.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

148/2007 Dekretua, irailaren 11koa, etxeko eremuan tratu txarren biktimak diren emakumeen harrerarako baliabideak arautzen dituena. EHAA, 187. zk., 2007ko irailaren 27a.

BARRENETXEA, Eider (2010). Genero-indarkeria eta babes-aginduari buruzko hausnarketa. Gaiak. Bilbo.

BONINO, Luis (2004). Los micromachismos. Revista La Cibeles 2 zk. Madrilgo Udaletxea.

ELIZALDE, Irati (2011ko uztailak 22). "Bitartekotza egokia izan liteke genero indarkeria kasuetan ere". Berria.

EMAKUNDE (2006). Emakumeen kontrako Tratu txarren eta sexu indarkeriaren aurrean jarduteko gizarte zerbitzuetako profesionalentzako gida. Emakunde. Vitoria-Gasteiz.

EUDEL (2006). Etxeko tratu txarrak eta sexu erasoak jasaten dituzten emakumeei laguntza hobea emateko tokiko protokoloak eta neurriak hartzeko jarraibide-gida. Euskadiko Udalen Elkartea.

EUSKO JAURLARITZA (2010). Jaurlaritzaren Jarduteko I.Plana, genero.indarkeriaren kontra. Genero-indareriraren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza.

FRA-European Union agency for Fundamental Right (2014.). Violencia de género contra las mujeres: una encuesta a escala de la UE. Europa Batasuna. Luxemburgo.

GFA (2014). Indarkeria matxistari, GFAan erabilikitako TERMINOLOGIAri eta horren oinarria den azterketari buruzko agiria. Gipuzkoako Foru Aldundia. Gizarte Politikako Departamentua.

IRAZU, Ainhoa et al. (2011). "Emakume etorkina eta genero-indarkeria EAEko testuinguruan: arrisku-faktoreak eta babes soziala". Uztaro, 78, 77-101. Bilbo.

Lege organikoa 1/2004, abenduak 28, Babes Integraleko Genero Bortizkeriaren kontrako Neurriak. Espainako Gobernua. BOE 313. Zk., 2004ko abenduaren 29a.

MUJICA, Rosa María (2007). Genero-berdinatasuna sustatzea. Helburu bat baino, garapen eskubide bat. Hezkuntza baliabideak 3. Alboan.

NAFARRATE, Julen (2009ko abenduak 18). "Bi aldeen hitza da bitarkeritzaren ahultasuna eta indar nagusia". Berria, 13. Or.

NAZIO BATUAK (1979). Convención sobre la eliminación de todas las formas de discriminación contra la mujer, CEDAW.

ORTUBAY, Miren (2015). "Diez años de la Ley integral contra la violencia de género: Luces y sombras". Sistema penal y violencia de género. Monográfico, San Salvador, El Salvador, 127- 168. Disponbible en: http://www.pensamientocritico.org/mirort0315.pdf

SILVESTRE, María (2012). "Emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasuna". Euskal AEko Txosten Sozioekonomikoa 2012. Eustat.

Gehiago sakontzeko bibliografia

AGUILAR REDO, L. (2005) La persuasión coercitiva, modelo explicativo del mantenimiento de las mujeres en una situación de violencia de género: I. Las estrategias de violencia. Revista de la Asociación Española de Neuropsiquiatría. Vol. 25, nº 95: 85-117. Vol. 25, nº 96: 59-92.
AMURRIO, Mila eta al. (2008). Genero indarkeria bilboko nerabe eta gazteen bikote harremanetan. UPV/EHU. BOE. Lege 4/2005, otsailaren 18a, Emakume eta Gizonen berdintasunerako. Espainako Gobernua.
ARAGONESES,Sara et al. (2006) Tutela penal frente a la violencia de genero. Eitorial Colex. S.A. Madril.
JACOBSON, N. y GOTTMAN, J.: Hombres que agreden a sus mujeres. Barcelona: Ed. Paidós, 2001.
NAREDO,María (Koor.) Argituz. Necesidades, obstáculos y buenas prácticas en los itineraries de salida de la violencia de género, desde la experiencia de mujeres del area rural de Araba. Argituz.
LABRADOR, F.J., RINCÓN, P.P., LUIS, P. (2004). Mujeres victimas de la violencia doméstica. Madrid: Ed. Pirámide.
OION, Rakel (2014). Centro de Acogida Inmediata Victimas Violencia Genero: marco teórico. ADDI. UPV/EHU.
ORTUBAY, Miren (2015). "Cuando la respuesta penal a la violencia sexista se vuelve contra las mujeres: Las contradenuncias". Oñati Socio-Legal Series, [online], 5 (2), orr. 1-24.
SILVAN, Eva (2012). Genero indarkerian ez dago biktima bat soilik. Euskadiko Txostena. Save the Children.
SIMON, Marta (2016). "Cómo valorar las secuelas y lesiones sociales a víctimas de violencia de género: dimensiones e indicadores". In Carbonero, D.; Raya, E.; Caparros, N.; y Gimeno, C. (Coords). Respuestas transdisciplinares en una sociedad global. Aportaciones desde el Trabajo Social. Logroño: Universidad de La Rioja.
VAZQUEZ, Norma (2012). Desigualdad de género y violencia sexista: un problema ineludible. Documentos 22. zk. Manu Robles-Arangiz Institutua. Bilbo.

Aldizkariak

Revista Digital Violencia Doméstica y de Género
https://www.sepin.es/revistas-digitales/violencia-domestica-y-de-genero/info-revista.asp?cde=60
Revista Feminista Independiente
http://www.laotrapagina.com/articulo-105.html

Web helbideak

Bizkaiko Genero Indarkeriaren Behatokia
http://www.bizkaia.eus/Gizartekintza/Genero_Indarkeria/eu_index.htmlFeminicidio.net
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Etxeko eta Genero Indarkeriaren aurkako Behatokia 2002. Poder Judicial España
http://www.poderjudicial.es/portal/site/cgpj/menuitem.87fc234e64fd592b3305d5a7dc432ea0/?vgnextoid=5ce6dd47358eb210VgnVCM100000cb34e20aRCRD&vgnextlocale=eu&vgnextfmt=default&lang_choosen=eu
Feminicidio.net
http://feminicidio.net/
EMAKUNDE
http://www.emakunde.euskadi.eus/indarkeria/-/indarkeria/
Hegoa. Diccionario de Acción Humanitaria y Cooperación al Desarrollo. Violencia contra las mujeres
http://www.dicc.hegoa.ehu.es/listar/entradas/M
Instituto de la Mujer y para la Igualdad de Oportunidades. Ministerio de Sanidad, Servicios Sociales e Igualdad. Gobierno de España.
Emakumeen osasunerako Behatokia
http://www.msc.es/organizacion/sns/planCalidadSNS/e02.htm
Genero Indarkeriaren Estatu Behatokia
http://www.violenciagenero.msssi.gob.es/eu/home.htm
Observatorio de la Imagen de las Mujeres
http://www.inmujer.gob.es/eu/observatorios/observImg/home.htm
Observatorio Transnacional de Investigación Aplicada a Nuevas Estrategias para la Prevención de la Mutilación Genital Femenina 2008. Fundación WASSU UAB
http://www.mgf.uab.cat/esp/observatorio_transnacional.html
Observatorio de Igualdad de Género de América Latina y Caribe. CEPAL
http://oig.cepal.org/es/autonomias/autonomia-fisica
Observatorio de Trata de Personas
http://www.observatoriotrata.org/
ObservatorioViolencia.org.
http://observatorioviolencia.org/

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

11:00-13:15 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eSEMINARIO Nº 3 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA FAKULTATEA (1)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

13:15-14:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eSEMINARIO Nº 3 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA FAKULTATEA (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

11:00-13:15 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • SEMINARIO Nº 4 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA FAKULTATEA (1)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

13:15-14:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • SEMINARIO Nº 4 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA FAKULTATEA (1)