XSLaren edukia

Gizarte eta Komunitate Animazioa25965

Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea. Arabako Atala
Titulazioa
Gizarte Langintzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25965

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4567.5
Gelako p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Animazio Soziokomunitarioa ikasgaia (aurrerantzean, ASK) 4. mailan kokatuta dagoen eta ikasturte osoa hartzen duen hautazko ikasgai bat da, Hautazkoen Modulukoa eta SUSTAPEN KOMUNITARIOA delako ikasgai-multzoaren barnekoa (30 krd.).



Sustapen Komunitarioaren ikasgai-multzoak komunitate deiturikoari erreparatzen dio, eta bertan eta bertatik egindako gizarte egintzari. Esku-hartze globalaren ikusmoldetik, lokarri sozialak indartzeari buruzko galderei eta erei ematen zaio garrantzia formazio ibilbide honetan, izan ere, jakina den bezala, lokarri sozialek berebiziko garrantzia dute elkarbizitzarako espazioak eratzeko eta ekintza kolektiborako aukerak sortzeko.



Ikasgai honen abiapuntuko balorazioa da ASK behar-beharrezko ubidea dela Gizarte Langintza egiteko. Eta premisa horretatik, ikasgai honek lagundu nahi du Gizarte Langintzarako trebetasunak eskuratzen jarraitzeko; eta baita, nahikoa ikuspegi kritikoarekin, identifikatzen eta errekonozitzen talde, entitate zein mugimendu sozialek piztu ditzaketen ekintza-moldeak beraien helburuetara hurbiltze aldera.



Harremana dauka ikasgai honek moduluko beste hauekin: Baztertze eta Gizarteratze Mekanismo eta Prozesuak, Gizarte Partaidetza eta Komunitate Garapena, Genero Berdintasuna, Babes Juridikoa eta Zaurgarritasun Egoeretan. Eta, bestalde, harreman estua dauka ere Komunitate Gizarte Langintza ikasgaiarekin.



Ikasgaiaren gai ardatzak dira: Aisia eta denbora librearen kontzeptua. Boluntariotza. Animazio soziokomunitarioaren ibilbide historikoa. Ekolurraldea. Metodologia. Bitartekoak eta teknikak sentsibilizazio, dinamizazio eta komunitatea inplikatzeko.



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Garatzeko gaitasunak:



- Ezagutzea, ulertzea eta aplikagarritasuna bilatzea ASKren inguruko enfoke, eredu eta metodologiei.

- Norbere esperientziak eta ezagutzak aintzat hartuz, langai diren arlo eta gaiak jorratzea eta elkarrekin integratzea, horretarako aurrez, informazio esanguratsua eskuratzeko, aztertzeko eta sintetizatzeko gai izanaz.

- Pertsonak, taldeak eta komunitateak suspertzeko, indartzeko eta garatzeko mesedegarri diren bitarteko teorikoak eta praktikoak errekonozitzeko gaitasuna.

- Arloan arituei, nahiz arlotik kanpokoei, informazioa, ideia, premia eta irtenbideak era argian eta koherentean adierazteko gaitasuna, ahoz gora zein idatziz, eta dagokion hizkuntza zuzen eta egokitasunez erabiliz.



Esanaz batera, garapen komunitariorako enfokearekin animazio soziokomunitarioa ahalduntze personal eta kolektiborako bitarteko gisa ulertuta, animazio soziokomunitarioan diharduten agente aniztasunaz ohartzea funtsezkoa da, eta baita esku-hartze komunitarioan sare lanaren garrantziaz konturatzea ere.



Hartara, ondorengoak dira jorratu nahi dituen gaitasun zehatzak:

- Animazio Soziokomunitarioa (aurrerantzean ASK) ingurune sozialetan esku hartzeko

bide eta gizarte langintza egiteko era bezala ulertzea.

- ASKren oinarri teorikoak eta orientazio ezberdinak ulertzeaz batera, arloaren barneko aniztasunaz ohartzea eta ASK bideratzeko bitarteko edo ekinbideak ezagutzea.

- Era eta espazio ezberdinetatik sortutako ekimen kultural-artistikoek (antzerkia, musika, bertsolaritza, etc) ASKrako duten balioaz ohartu eta bistaratu.

- Ikasgaian jorratuko diren irakurgai eta ariketen bidez eskuratutako ezagutzak lan teoriko-praktikoetan egituratzea, gaitasun erreflesibo eta sortzailea erakutsiz.



IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

Ikasgaiaren bukaeran ikaslea gai izan behar luke:



- ASKren oinarriak eta funtsezko ezaugarriak ezagutzeko eta komunitatearen garapenerako ekimenak eta dinamikak identifikatzeko lurralde batean.



- Irizpide teorikoak eta praktikoak aplikatzeko, eta baita aztertzeko eta hausnartzeko animazio soziokomunitariorako bitarteko inguruan.



- Ezagutzeko ASKrako ubide eta ekinbideak arakatzeko.



- Ekinbide zehatz bat miatzeko eta jorratutakoa idatziz zein jendaurrean egokitasunez azaltzeko.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Gaitegia bat dator ANECAk onartutakoarekin Gizarte Langintzaren titulazioaren Memoria egiaztatuan (2010)

1.gaia: Aisialdiaren eta denbora librearen kontzeptua beraien eragin soziokomunitariotik begiratuta.

2. gaia: ASKren bilakaera historikoa gizarte zerbitzua eratze bidean.

3. gaia: Ekolurraldea: eremu fisikoa, ekipamendua, herritarren soslai egokia animazioa eta komunitatearen garapenerako.

4. gaia: Metodologia: Prozesua. Bolondresak: ezaugarriak eta erakartzeko estrategiak.

5. gaia: Komunitatea sentsibilizatzeko, dinamizatzeko eta inplikatzeko komunikazio bitartekoak eta teknikak.

MetodologiaToggle Navigation

IKASKUNTZARAKO METODOLOGIA:



Ikasgaiaren edukiak eta gaitasunak jorratzeko, metodologia aktiboak baliatuz, ikaslearen lan autonomoarekin batera (informazio bilatzeko, lantzeko eta agertzeko), gelako saioak mintegi eta tailer eran antolatuko dira; aurrez hitzartutako gaien inguruan elkarri azalpenak eman eta ikuspuntuak trukatzen trebatzeaz gain, ebazteko kasuekin egingo da lan.



Norberak eta taldean egindako lana, biak dira beharrezkoak ikasgaiari lotutako gaiak eta gaitasunak jorratzeko. Saioak elkarren artean eta nork bere erantzukizunarekin antolatuko dira, eta irakasleak koordinatzaile eta laguntzaile eginkizunetan arituko da nagusiki.



Ikasgaiaren gaitegiak seinalatzen dituen gaiak eta adostutakoak kontuan hartuta, hainbat irakurgai eta iturri erabiliko dira hurbilpen kontzeptuala eta esperientziala egiteko. Horretarako bide izango dira ere egingo diren bisitak eta hitzaldiak.



Elkarri azalpenak emanaz, batzuek eta besteek esanak jasoaz eta harremanetan jarriaz norberarena osatzea posible egiten duten dinamiken bidez bideratuko dira saioak . Norberaren lan autonomoaz gain, taldean eraikitakoa jasoaz ezagutzak sortzea eta zabaltzea da tailer bidezko ikaskuntzarekin lortu nahi dena.



Helburu horiekin, gaitegiaren lanketarako ondorengo jarduerak ohikoak izango dira:

>> Gelakideei azalpenak (magistralak zein bestelakoak)



>> Gelako praktikak



>> Testuak irakurtzea, aztertzea eta sintesi lanak egitea. Testuen edukien gaineko azalpenak ematea (banaka nahiz taldeka) eta bateratze lana egitea.



>> ASKREN arloko dokumentu, proiektu eta esperientziak bilatzea, arakatzea eta elkarri azaltzea. Bisitak eta hitzaldiak ere egingo dira ikasturtean zehar.



>> ASKrako proiektuak eta bitartekoak diseinatzea.



>> Ikaslearen lan autonomoa



>> Diseinatzea eta garatzea azalpenezko dokumentua (bloga edo bestelakoa) bertan txertatuz iruzkinak testuenak, bideoenak edota bilatutako beste dokumentuenak.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Banakako lanak (%): 50
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 50

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO SISTEMA JARRAITUA eta AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA:



EBALUAZIO SISTEMA JARRAITUA



- Beharrezkoa da eskolorduetan izatea (saioen %80an) irakaskuntza kolaboratiboan oinarritutako irakaskuntza-bidea jarraituko baita, eta era horri jarraiki, garrantzia emango zaie gelako praktikei (testuen irakurketak partekatzea, hizketaldiak eta eztabaidak egitea, etc). Horrez gain, derrigorrezko saioak izango dira seinalatutako zenbait egun –lanak aurkezteko egunak, hitzaldi edota bisita egunak, norbere lan autonomoa ikaskideekin partekatzeko eguna, etc-

- Lan ezberdin guztiak aprobatu behar dira ikasgaia gainditzeko.



Ondorengoak dira egin beharreko lanak -Zehaztasun gehiago ikasgaiaren Egelan-:



-Banakako lanak: %50 (arlora hurbilpen teoriko-enpirikoa egiteko lan idatziak eta gelako praktiken txostena)



-Talde lanak: %50 (ariketak, kasuak edota erronkak prestatzea eta gauzatzea)



Ikasleak eskubidea du azken ebaluazio bidez ebaluatua izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Horretarako etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasleari kurtsoaren 18. astea baino lehenago, ikastegiko eskola egutegian ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita.



Lanok kalifikatzeko baloratuko dena da:

- Lanaren itxurari dagozkion baldintzan betetzea.

- Eskatutako atal guztiak garatzea, nahikoa eduki eta elkarloturarekin.

- Azalpenen eta iruzkinen aberastasun eta sakontasun maila

- Idazkuntzaren zuzentasuna, erregistro egokitasuna eta koherentzia.

- Txosten akademikoen idazkuntza baldintzak betetzea, nagusiki informazioaren iturrien aipamenari dagokionean.

Zuzentasun ortografikorik eta gramatikalik nahikorik gabe idazteak ikasgaia suspenditzea dakar.



AZKEN EBALUAZIO SISTEMA:

~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~



- AZTERKETA -%50- eGelan jarritako dokumentuak landu beharko dira amaierako ezagutzen frogarako. Egindako lan ezberdinen langaiak ere izan daitezke azterketako galdera.

- LANAk -%50-eGelan eta irakaslearekin tutoretzan zehaztutakoak-



Biak gainditu beharko dira ikasgaia gainditzeko.



Azterketara aurkeztu ezean ebaluatzeari uko egiten zaio.



Ohiko deialdian gainditu ezean, ez ohiko deialdirako gordeko dira gaindituta dauden lanen (edo azterketaren) notak, baina ez hurrengo ikasturtean.

COVID-19 dela-eta irakaskuntza eta ebaluaketa aurrez aurre ezin bada egin,eGela izango da hartuemanetarako gune nagusia, bideokonferentzia eta bestelako bitartekoak erabiliz ikasgaiari dagozkionak lantzeko, ebaluazio bide jarraia edo ez-jarraia izanda.

Ebaluaketarako lanak eta azterketak egiteko ere, eGela baliatuko da modu ez-presentzialean aritzea tokatzen bazaigu. Kasu honetan ebaluaketarako lanak eta azterketa-froga teoriko-praktikoak eGela bidez jarriko dira, ohiko zein ez-ohiko deialdirako aurreikusitako egun eta ordutan.





“Ebaluazio jarraituaren kasuan: “deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari” (12.2 art).



Azken ebaluazioaren kasuan: “azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea” (12.3 art).



"Normalean, eta besterik adierazi ezean, UPV/EHUko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. (3. puntua, 5. or.).

"UPV/EHUn honako hauek joko dira jokabide makur edo iruzurrezkotzat ebaluazio probetan edo ebaluatu beharreko lan adademikoak egitean eta aurkeztean: Lanak plagiatzea, hau da, inoren lanak kopiatzea jatorria edo iturria aipatu barik eta norberarenak balira bezala ematea ebaluazio akademikorako aurkezten diren testu edo lanetan" (2.a. puntua).

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdian Ebaluazio Jarraiko talde lanak gainditu ezean, ezohiko deialdirako lanak, irakaslearekin hitzartutakoaren arabera, bakarka egitekoak izango dira, eta ohiko deialdiko notaren errebisiorako hitzorduan zehaztuko da bakarkako lan horien nolakotasuna.



Gainerako baldintzak ohiko deialdiko berak dira, eta honetan aldaketarik balego, eGela bidez jakinaraziko da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

eGelan jarritako dokumentuak dira landu beharrekoak ikasgaiaren edukiak lantzeko.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Alonso, M.J., Alonso, I., Martinez, B., Rekalde, I. (2014). Propuestas metodológicas generales de intervención y en situaciones de exclusión. Open Course Ware de la UPV/EHU: Departamento de Didáctica y Organización Escolar, eskuragarri: https://ocw.ehu.eus/course/view.php?id=175.

- Ander-Egg, Ezequiel (1997): Metodología y práctica de la ASC. Buenos Aires. Humanitas.

- Barbero, Manel eta Cortés, Ferrán (2005): Trabajo comunitario, organización y desarrollo social. Madril. Alianza Editorial.

- Cerdá, R., Cerdá, P. eta Cerdá, M.R. (2005): Animación cultural: servicios socioculturales y a la comunidad. Barcelona. Altamar.

- Cuenca, Manuel (koord) (2012): Aisiazko ikaskuntzak hainbat ikuspegitatik. Bilbo. Deusto Unibertsitatea.

- Escarbajal, A. (1992). La animación sociocultural como instrumento para el desarrollo

comunitario. Anales depedagogía, 10, 87-106.

- Froufe, S. (1998). Técnicas de grupo en Animación Comunitaria. Salamanca. Amarú.

- Joxemi Zumalabe Fundazioa (2014): Dabilen harriari goroldiorik ez. Eskuragarri:http://joxemizumalabe.eus/liburuak/DHGE-1.pdf

- Lobato, Clemente (1991): El animador sociocultural: personalidad, creatividad y valor. Servicio Publicaciones Gobierno Vasco. Vitoria-Gasteiz.

- Marchioni, Marco (2004). La acción social en y con la comunidad. Zaragoza. Certeza.

- Martín, Teresa (2000): Economía Social y animación sociocultural. Sanz Torres Argitalpena.

- Peres, A. eta Cid, X. (2007): Educación social, animación sociocultural y desarrollo comunitario. Universidad de Vigo.

- Pérez, Cruz (koord) (2012): La acción educativa social: nuevos planteamientos. Desclée de Brouwer. Bilbo.

- Pérez Serrano, Gloria eta Pérez de Guzmán, Mª Victoria (2006): Qué es la animación sociocultural. Epistemología y valores. Madrid. Narcea .

- Placer, Félix (1991): Animación sociocultural y educación. Servicio Publicaciones Gobierno Vasco. Vitoria-Gasteiz.

- Sarrate Capdevila, María Luisa (2014): Programas de animación sociocultural. Universidad Nacional de Educación a Distancia, Madril. Eskuragarri: http://eduso.files.wordpress.com/2008/06/animacion-sociocultural.pdf

- Susmoa (2009): “Putzuak zapaltzen”. Bilbo: Baladre.

- Ucar, X. eta Llena, A. (2006): Miradas y diálogos en torno a la acción comunitaria. x

- Ventosa, Victor J. (2002): Fuentes de la animación sociocultural. Madril. CCS Editorial.

- Ventosa, Victor J. (2016): Didáctica de la participación. Madril. Narcea.

- Trilla, J. (Koord.) (1998): Animación Sociocultural. Teorías, programas y ámbitos. Barcelona. Ariel.

- ‘Aktibazio komunitarioa eta auzo-elkartasuna. Joerak eta jardunbide egokiak’ https://www.gipuzkoa.eus/documents/2074513/2160241/010_Txostena_Aktibazio_komunitarioa_eta_auzo_elkartasuna.pdf/eb0d3b54-7dab-e70c-cd99-d094c45a4832

Gehiago sakontzeko bibliografia

Federici, Silvia (2019). Mundua berriz liluratuz. Feminismoa eta komunen politika. Iruñea: Katakrak Liburuak.

Mitxeltorena, Jasone (2011). Auzolanaren kultura. Tafalla: Txalaparta.

Aldizkariak

Intereseko informazio-iturriak:

CEAC Iniciativas sociales en educación
Cuadernos de Acción Social
Cuadernos de realidades sociales
Cuadernos Técnicos de Estudios y Documentación
Documentación Social, zbk. 70
Dossiers Associatius. Barcelona
Educar , 13.zbk ,(105-116. or.)
Educadores
Educar en el tiempo libre
Fundación EDAE
EDE Fundazioa
ESTRIS
Intervención Socioeducativa
Monitor Educador
Pedagogia Social http://www.peretarres.org/revistaeducacionsocial/
Rev. Bonagent
Rev. Aula. Rev. de Enseñanza e Investigación Educativa, 6. zbk, 161-183 (1994)
Rev. Aula Abierta, 68. zbk, 38-48 or.
Rev. de Intervención Psicosocial
Rev. De Universidades Populares
Rev. Interuniversitaria de Tª de la Educación,6. zbk, 161-183 (1994)
Rev. de Serveis Educatius i per l’Animació Socio-cultural
Rev. Intervención Psicosocial

Web helbideak

CIMAS (2010): Manual de metodologías participativas (Eskuragarri: www.redcimas.org)

- ‘Aktibazio komunitarioa eta auzo-elkartasuna. Joerak eta jardunbide egokiak’ https://www.gipuzkoa.eus/documents/2074513/2160241/010_Txostena_Aktibazio_komunitarioa_eta_auzo_elkartasuna.pdf/eb0d3b54-7dab-e70c-cd99-d094c45a4832

- https://alea.eus/gasteiz/1619548648699-eragiteko-janzten-herritarrak-euskara-hizkuntza-aktibazioa-gakoak-prozesuak

- https://alea.eus/gasteiz/1617382851118-gasteizko-euskara-komunitatea

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-30

12:00-13:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 101 - ELURRETA ERAIKINA (1)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-30

13:30-14:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 101 - ELURRETA ERAIKINA (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-30

15:30-17:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • CONCEPCION ARENAL - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA FAKULTATEA (1)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-30

17:30-18:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • CONCEPCION ARENAL - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA FAKULTATEA (1)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-30

17:00-17:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • CONCEPCION ARENAL - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA FAKULTATEA (1)