XSLaren edukia

Bake Kultura25955

Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea. Arabako Atala
Titulazioa
Gizarte Langintzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
4.5
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25955

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala33.7550.5
Gelako p.11.2517

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Bake kultura ikasgaia gizarte langintza graduko "Gatazketan Esku Hartzea eta Gatazken Eraldaketa" moduluaren parte da, 4,5 kredituko hirugarren mailako ikasgai hautazkoa izanik. Minor barruan izaera teoriko eta filosofiko handienetariko ikasgai bat da. Trebetasun abstraktuak, kritiko-analitikoak, eta sormena garatzen dutenak lantzen dira ikasgaian. Ikasleek gizarte langintzako egoera konplexuei aurre egiteko ahalmena eskuratzea bilatzen da, baita ikasleek ohiko esparruetatik kanpo pentsatzeko eta egoera berriei aurre egiteko trebetasun kontzeptualak garatzea.



Bake Kultura, ikerketa eta ikasketa gai moduan, kulturan oinarri duten bortizkeri eta gerrateen kausei aurre egiteko sortu zen; Nazio Batuen konstituzioak dioenez: “gerrateak gizakien gogoan hazten dira eta gizakien gogoan eraiki behar dira bakearen gotorlekuak”. Ikasgai honek bake eta bortizkeriaren kontzeptuen hausnarketa sakon eta kritiko bat garatzen du, gizadiaren naturarekiko erlazioa, bakea/bortizkeria eta kultura zein gizarte egituraren arteko harremana landuko dira, betiere ikuspegi filosofikoa oinarritzat hartuz eta gizarte langitzara bideratuta. Kurtsoan zehar hurrengo gaiak aztertu egingo dira: giza agresibitatea eta bere garapen soziala, bakearen definizio zehatz batetarako kriterioak, bortizkeria mota ezberdinak, bakea, justizia eta bidezkotasunaren arteko erlazioak, bakearen, ezbortizkeriaren eta armagabetzearen aldeko giza mugimenduak, bake kulturan oinarritzen diren kudeaketa eta gizarte antolaketa motak.



Ikasgaiaren ebaluazioaren gehiengoa (%60) saiakera labur baten garapenean oinarritzen da, ikasleak aukeran izango ditu saiakera egiteko 30 gai inguru. Ikaslearen ahalmen kritiko eta gogoetatsua, argumentaziorako eta testuinguratzeko gaitasuna, sormen erlazionala, kontzeptuala eta teorikoa zein idazkera formalerako trebetasuna hartuko dira kontutan ebaluaziorako. Aldi berean klaseko partehartzea eta elkar kooperaziorako trebetasuna ere kontutan hartuko dira elkar-ebaluaziorako eta bestelako ebaluzaio jarraiko dinamiketan (%40).



Klaseko metodologiari begira, ikasgai honetan irakaslearen aurkezpenak, talde dinamikekin (puzzlea, role-playing-a, ideia ekaitza, talde hausnarketa, etabar) zein testuen eta bideoen hausnarketa kritikoarekin osatzen dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

K08: Ahalmen kritiko-erreflexibo, komunikatibo, erlazional, sare eta lantaldekoen garapena, baita lanbide-etika, oinarrizkoak guztiak gizarte eta hiritar partehartze prozesuen inguruko sustapen, antolaketa, jarraipen eta inplikazio konpromezua bereganatzeko. [M05CM08: G004, G007, G010]

K09: Gizarte langintzako edozein arlo profesionalaren inguruko txosten garepena eta ideien transmititzea, argitasun eta koherentziaz, publiko espezializatu zein ez-espezializatuari begira, kasuan kasu beharbesteko hizkuntz konpetentzia erabiliz. [M05CM09: G010]

K07: Gizarte marginalizazio eta baztertze egoera ezberdinen inguruko azterketa eta interpretazio kritikoa egitea, non inplikaturiko pertsona zein kolektiboen definizio, balorazio eta argudiaketak kontutan hartzen diren. [M05CM07: G001, G002]

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Bake kultura ikasgaiko gaiak hurrengoak dira (eta hurrengo unitate didaktikoetan izango dira banatuak), Kalitatearen eta Akreditazioaren Ebaluaziorako Agentzia Nazioalak (ANECA) adostu gisa:

Gaiak:

1. Gaia: Sarrera antropologikoa: gizakiak animali sinboliko eta linguistiko moduan [2. eta 3. UD]

2. Gaia: Bake kontzeptuaren historia [4. UD]

3. Gaia: Bakearen hiru dimentsionak: gizartea, ekologia, norberakoa [3. UD]

4. Gaia: Gatazkak eta bortizkeria kulturala [4., 5. eta 8. UD]

5. Gaia: Interpretazioaren problema: elkarrizketa eta tolerantzia [4. eta 5. UD]

6. Gaia: Generoa, bakea, diskurtsoa [4. eta 6. UD]

7. Gaia: Erlijioen arteko elkarrizketa [4. UD]

8. Gaia: Bakearen eraikuntza prozesua (denbora eta infraestruktura dimentsioak). [3., 5., 7. eta 9. UD]





Unitate didaktikoak:



1. Bake kulturarako sarrera

2. Bakerako Heziketa

3. Bakerako oinarri sistemikoak, autonomia eta oreka dinamikoa biologian, gogoan eta gizarte-ingurunean

4. Bortizkeria eta Bakea definitzen: bake kulturak, sinboloak eta historia

5. Modernitatea eta postmodernitatea: bakea eta bortizkeria estrukturala eta kulturala

6. Desobedientzia zibila, antimilitarismoa, bake mugimenduak, desarmea eta ezbortizkeria aktiboa

7. Mikropolitika, asamblearismoa eta erabaki hartze horizontala, jabekuntza kolektiboa

8. Bakerako ziberkultura

9. Bakeratze prozesuak, adiskidetzea eta gatazken biktimak

MetodologiaToggle Navigation

Klaseko metodologiari begira, ikasgai honetan irakaslearen aurkezpenak, talde dinamikekin (puzzlea, role-playing-a, ideia ekaitza, talde hausnarketa, etabar) zein testuen eta bideoen hausnarketa kritikoarekin osatzen dira.



Ikasleek klasean landutako edukien ikerketa, irakurketa, gogoeta eta sistematizazio ariketa egin beharko dute, klasean proposatutako testuen analisi kritikoarekin eta haiek haien ikerketa lana egiteko aukeratutako materialen analisi kritikoarekin batera.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ahozko defentsa (%): 10
    • Banakako lanak (%): 60
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasgaiaren ebaluazioaren gehiengoa (%60) saiakera labur baten garapenean oinarritzen da, ikasleak aukeran izango ditu saiakera egiteko 30 gai inguru. Ikaslearen ahalmen kritiko eta gogoetatsua, argumentaziorako eta testuinguratzeko gaitasuna, sormen erlazionala, kontzeptuala eta teorikoa zein idazkera formalerako trebetasuna hartuko dira kontutan ebaluaziorako. Aldi berean klaseko partehartzea eta elkar kooperaziorako trebetasuna ere kontutan hartuko dira elkar-ebaluaziorako eta bestelako ebaluzaio jarraiko dinamiketan (%40).





EBALUAZIO IRIZPIDEAK:



Saiakera: K07, K08, K09 konpetentziak ebaluatuko dira, ikaslearen ahalmen kritiko eta erreflexiboa, zein bere gaitasun argumentatiboa eta testuinguratzeko ahalmena, aldi berean testuen aukezpena, sormen erlazionala, kontzeptuala eta teorikoa kontutan izango dira.



Saiakeren elkar-berrikusterako: K08 eta K09 konpetentziak kontutan izango dira, arrazoiketa egitura eta txostenen ulermen eta ebaluazio ahalmena oinarritzat hartuz.



Klasera etortzeko gaitasuna duten ikasleek ikerketan eta gogoeta kritikoan oinarritutako formakuntza nahiz ikasketa prozesua aurrera eramateko aukera izango dute. Haien ebaluazioa saiakera filosofiko labur baten idazketan eta bi klasekideen saiakeren berrikustean oinarrituko da. Nahi izan ezkero, ikasle hauek nota igotzeko lan gehigarri bat egiteko aukera izango dute baita ere. Gauzak horrela, saiakerak gehienez ikasgaiaren azkeneko notaren 8 puntu balioko ditu (10 puntutatik), saiakera gainditzea (hau da, 8 puntuetatik gutxienez 4 ateratzea) ikasgaia gainditzeko ezinbesteko baldintza izanik. Azkeneko notaren beste bi puntuak klasekideen saiakeren berrikuspenen bidez eskuratu ahal izango dira (puntu bat berrikuspen bakoitzeko gehienez).



Hortaz, azkeneko nota maximoa, 10a, hurrengo bi moduetan lortu ahal izango da:

Azterketa edo lana = %100

Saiakera (%60) + Klasekideen saiakeren berrikuspenak, aurkezpenak eta bestelako dinamikak (%40) = %100



Ebaluazio jarraiaren prozesua hasi duen ikasleak, ebaluazio jarraiari uko egiteko eta azkeneko ebaluaziora aurkezteko aukera izango du. Horretarako, irakasleari esan beharko dio ikasgaia hasi eta, gutxienez, 9 aste pasa ondoren.



Ebaluzioa jarraia hasi duten ikasleek prozesu horri uko egin eta amaierako ebaluaziora aurkeztu ahal izango dira. Horretarako, irakasgaia hasi eta gutxienez 9 asteko epean jakinarazi beharko dio irakasleari.



Ikasleek ebaluazio-deialdi arruntari uko egiteko eskubidea izango dute. Horretarako, nahikoa izango da amaierako saiakera ez aurkeztea edo ebaluazio jarraiaren ordezko probara ez aurkeztea.



EBALUAZIO EZ-PRESENTZIALA



Eskolak, edozein arrazoirengatik, ez-presentzialak izatera pasatzen badira, ebaluazio sistema ez da aldatuko; besterik gabe, etengabeko ebaluazioko proba eta ariketak ez-presentzialak izanen dira.



Ezinbesteko arrazoiak direla-eta (pandemiak, etab.) edo zenbait arrazoi direla-eta azterketa egin ezin bada edo egitea komeni ez bada, irakasleak erabaki ahal izango du ebaluazio ez-jarraia lanak entregatuz egitea (adibidez, saikera).



KALIFIKAZIO IRIZPIDEAK:



Saiakeraren nota hurrengo irizpideak jarraituz jarriko da:

a. Bake kulturako oinarrizko kontzeptuen ulermena zein bere erlazioa gaztazka ebazpen eta gizarte langintzarekin.

b. Ahalmen kritiko, erreflexibo eta erlazionala ikasgaiko beste edukiekin

d. Eduki eta kontzeptuen aurkezpen egoki eta egituratua, arrazoiketa argia funtsezkoa izanik.

e. Saiakeraren egokitasun formala: txantiloia, bibliografia, erreferentziak, zitak, laburpena, etabar.



Idatziko proba edo azterketaren kalifikazio irizpideak hurrengoak dira:

a. Bake kulturako oinarrizko kontzeptuen ulermena zein bere erlazioa gaztazka ebazpen eta gizarte langintzarekin.

b. Ahalmen kritiko, erreflexibo eta erlazionala ikasgaiko beste edukiekin.

d. Eduki eta kontzeptuen aurkezpen egoki eta egituratua, arrazoiketa argia funtsezkoa izanik.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Aparteko deialdietarako, ikasleek aukeran izango dute saiakera entregatzeko edo azterketara aurkeztea.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

UNESCO. (1999). Declaración y Programa de Acción sobre una Cultura de Paz. Tomado de: http://www.unesco.org/pv_obj_cache/pv_obj_id_6F70A33601FBEEF2A4518892FC55656D69850000/filename/sun-cofp.pdf
Galtung, J. (2004). Violencia, guerra y su impacto. Sobre los efectos visibles e invisibles de la violencia. Polylog: Foro para filosofía intercultural, 5. Tomado de:
http://them.polylog.org/5/fgj-es.htm
Muñoz, F. A. (2004). La Paz. En M. R. Beatriz & F. A. Muñoz (Eds.), Manual de paz y conflictos (pp. 23–41). Universidad de Granada. Tomado de: http://www.ugr.es/~eirene/publicaciones/manual/La%20Paz.pdf
Muñoz, F. A., & Molina Rueda, B. (2010). Una Cultura de Paz compleja y conflictiva. La búsqueda de equilibrios dinámicos. Revista de Paz y Conflictos, (3), 44–61.
Tuvilla, J. (2004). Cultura de Paz y Educación. En M. R. Beatriz & F. A. Muñoz (Eds.), Manual de paz y conflictos (pp. 389–425). Universidad de Granada. Tomado de: http://wdb.ugr.es/~eirene/wpcontent/
files/publicaciones/ColeccionEirene/eirene_manual/Cultura_de_Paz_y_Educacion.pdf

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Beatriz, M. R., & A, M. M., Francisco (Eds.). (2004). Manual de paz y conflictos. Universidad de Granada. http://www.ugr.es/~eirene/publicaciones/eirene_manual.html

Bourdieu, P. (1997). Razones Prácticas: Sobre la Teoría de la Acción. Anagrama. http://epistemh.pbworks.com/f/9.%2BBourdieu%2BRazones%2BPr%C3%A1cticas.pdf

Buey, F. F., Mir García, J., & Prat Carvajal, E. (Eds.). (2010). Filosofía de la PAZ. Icaria.

Clastres, P. (1978). La sociedad contra el estado. Monte Avila Editores. Retrieved from http://www.kclibertaria.comyr.com/lpdf/l214.pdf

Fernández, A. (1994) Educando para la paz. Nuevas propuestas. Granada: Universidad de Granada,

Fisas, V., & Armengol, V. F. (1998). Cultura de Paz y Gestión de Conflictos. Icaria Editorial.

Galtung, J. (1999). Tras la Violencia, 3R: Reconstrucción, Reconciliación, Resolución: Afrontando Los Efectos Visibles e Invisibles de la Guerra y la Violencia. Bakeaz.

Galtung, J. (2003). Paz por medios pacíficos: Paz y conflicto, desarrollo y civilización. Bakeaz.

Gandhi, M. (2008). Autobiografía: Historia de mis experiencias con la verdad. Grupal Logistica y Distribucion. Tomado de http://www.pensarenvozalta.org/documentos/gandhi_autobiografia.pdf

Guzmán, V. M. (2001). Filosofía para hacer las paces. Icaria.

Lederach, J. P. (2000). El Abece de la Paz y Los Conflictos: Educacion Para la Paz. Los Libros de la Catarata.

Lederach, J.P. (1998). Construyendo la paz. Reconciliación sostenible en sociedades divididas. Bilbao: Bakeaz/Gernika Gogoratuz.

Lessig, L. (2005). Por una cultura libre: Cómo los grandes grupos de comunicación utilizan la tecnología y la ley para clausurar la cultura y controlar la creatividad. Traficantes de Sueños.

López Martínez, M. (2004). Enciclopedia de paz y conflictos (Vols. 1-2). Universidad de Granada.

Movimiento Objeción de Conciencia. (2002). En legítima desobediencia: tres décadas de objeción, insumisión y antimilitarismo. Traficantes de Sueños: http://www.antimilitaristas.org/IMG/pdf/LIBRO.pdf

Muller, Jean Marie. (1995) Gandhi: la sabiduría de la no violencia. Desclée de Brouver.

Muñoz, F. A. M., & Carmona, J. B. (2011). Los habitus de la paz: Teorías y prácticas de la paz imperfecta. Editorial Universidad de Granada.

Padilla, M. (2012). El Kit de la Lucha en Internet. Madrid: Traficantes de Sueños. Tomado de http://www.traficantes.net/index.php/content/download/31164/291295/file/lem05_kit_de_internet_web.pdf

Panikkar, R. (1993). Paz y Desarme Cultural. Editorial SAL TERRAE.

UNESCO. (1999). Declaración y Programa de Acción sobre una Cultura de Paz.

Žižek, S. (2009). Sobre la violencia: Seis reflexiones marginales. Editorial Paidós.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Bourdieu, P. (1997). Razones Prácticas: Sobre la Teoría de la Acción. Anagrama. http://epistemh.pbworks.com/f/9.%2BBourdieu%2BRazones%2BPr%C3%A1cticas.pdf
Clastres, P. (1978). La sociedad contra el estado. Monte Avila Editores. Retrieved from http://www.kclibertaria.comyr.com/lpdf/l214.pdf
Gandhi, M. (2008). Autobiografía: Historia de mis experiencias con la verdad. Grupal Logistica y Distribucion. Tomado de http://www.pensarenvozalta.org/documentos/gandhi_autobiografia.pdf
Movimiento Objeción de Conciencia. (2002). En legítima desobediencia: tres décadas de objeción, insumisión y antimilitarismo. Traficantes de Sueños: http://www.antimilitaristas.org/IMG/pdf/LIBRO.pdf
Muller, Jean Marie. (1995) Gandhi: la sabiduría de la no violencia. Desclée de Brouver.
Padilla, M. (2012). El Kit de la Lucha en Internet. Madrid: Traficantes de Sueños. Tomado de http://www.traficantes.net/index.php/content/download/31164/291295/file/lem05_kit_de_internet_web.pdf
Panikkar, R. (1993). Paz y Desarme Cultural. Editorial SAL TERRAE.
¿i¿ek, S. (2009). Sobre la violencia: Seis reflexiones marginales. Editorial Paidós.

Aldizkariak

Revista de Paz y Conflictos: http://revistaseug.ugr.es/index.php/revpaz
Journal of Peace Research: http://jpr.sagepub.com/
Journal for the Study of Peace and Conflict: http://www.uwsp.edu/cols-ap/WIPCS/Pages/journal.aspx
Peace Conflict Development. An interdisciplinary Journal. http://www.bradford.ac.uk/ssis/peace-conflict-and-development/
Cultura de Paz: http://www.revistasnicaragua.net.ni/index.php/culturadepaz

Web helbideak

http://www.fund-culturadepaz.org/
http://www.bakeaz.org/
http://unescopau.pangea.org/
http://www3.unesco.org/manifesto2000/default.asp
http://www.culture-of-peace.info/
www.creatingacultureofpeace.org

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-14:15 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eSEMINARIO Nº 3 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:15-15:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eSEMINARIO Nº 3 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:30-12:45 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • SEMINARIO Nº 4 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:45-13:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • SEMINARIO Nº 4 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)