XSLaren edukia

Irakasleak

OIHANA GARCIA ALONSO

Ezagutza arloa
Ekonomia Aplikatua
Saila
Ekonomia Aplikatua
Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Posta elektronikoa
oihana.garcia@ehu.eus

Ekonomia Aplikatu I Saileko Unibertsitateko irakasle titularra (EHU/UPV) da. Ekonomia eta Enpresa Zientzietako Doktorea.

Gaur egun Graduan dihardu irakaskuntzan, ADEn hain zuzen ere (Arabako atala). Lehenago Bizkaiko ataleko Enpresa Zientzien Fakultatean irakatsi zuen; horrez gain, atzerrian zenbait egonalditan izan da, adibidez Argentinan (Universidad de La Pampa), Erresuma Batuan (Urban and Regional Planning,Degree, Cardiff) edo Estatu Batuetan (University of Idaho). Gradu Amaierako Lanen zuzendaria da eta hainbat urtetan graduko praktika-tutore eta koordinatzaile aritu izan da ADEn. Hezkuntza berrikuntza proiektu batzuetan eta irakaskuntzarekin lotutako ikastaro eta mintegi zenbaitetan ere parte hartu du.

Hamarkada batean unibertsitate-kudeaketa karguetan aritua da, besteak beste Erasmus programaren koordinatzailea eta Gasteizko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako Idazkari Akademikoa izan da.

Hainbat erakunderekiko (Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritza…) lankidetza proiektuak eta hitzarmenak garatu ditu, landa garapenarekin eta tokiko garapenarekin lotutako lanak burututa. Ingurugiroaren babesarekin, landa garapenarekin eta gune babestuekin lotutako ikerketa proiektu batzuetan ere jardun izan du.

Ikerketa ildo nagusia garapen sozioekonomikoaren eta ingurugiroaren babesaren arteko bateragarritasunean datza, ikerketa lan gehienak esparru horretan kokatuta baitaude. Lan horiek estatuko nahiz nazioarte esparruko jardunaldietan, mintegietan eta aldizkari akadem