XSLaren edukia

Irakasleak

MIREN ITSASO MARTINEZ AGUIRRE

Ezagutza arloa
Sistemen Ingeniaritza eta Automatika
Saila
Sistemen Ingeniaritza eta Automatika
Ikastegia
Gizpuzkoako Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
mirenitsaso.martinez@ehu.eus

Industria Ingeniaritza Teknikoan, Elektronika Industriala espezialitatean, diplomatua (2005) da Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)-ren bidez, Automatika eta Elektronika Industriala Ingeniaritzan lizentziatua (2007) ere, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa (UPC)-ren eskutik, eta doktorea (2012) (doktoretza sari bereziarekin) UPV/EHU-ren bitartez.



Egun, Sistemen Ingeniaritza eta Automatika saileko irakasle atxikia da Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan (Donostia) non gradu eta graduondoko irakasgaiak ematen dituen. Zehazki, “Erregulazio Automatikoa” eta “Sistema Elektroniko Digitalak” irakasgaiak ematen ditu graduan eta “Turbina Eolikoz Eragindako Sorgailuen Kontrol Aurreratura” deritzon irakasgaia graduondoan.



“Sistema Adimentsuak eta Energia (SI+E)” ikerketa taldearen kidea da ere. Bere ikerkuntza lerro nagusien artean daude makina elektriko zein sare elektriko ez-idealetara (sare ahulak, desorekatuak, distortsionatuak, eta abar) konektaturiko potentzia bihurgailuen kontrol algoritmo aurreratuen diseinu eta garapena.