XSLaren edukia

Irakasleak

HERIBERTO PEREZ ACEBO

Ezagutza arloa
Eraikuntzako Ingeniaritza
Saila
Ingeniaritza Mekanikoa
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
heriberto.perez@ehu.eus

Honako titulu hauek lortu ditu Burgoseko Unibertsitatean: Herri Lanen Ingeniari Teknikoa, Eraikuntza Zibilak espezialitatean (2001), Herri Lanen Ingeniari Teknikoa, Hiri Garraio eta Zerbitzuak espezialitatean (2002) eta Bide, Ubide eta Portuen Ingeniaria (2005). Gainera, Euskal Herriko Unibertsitatean titulu hauek lortu ditu: Industria Antolakuntzaren Ingeniaria (2008) eta Ingeniaritza Mekanikoan Nazioarteko Doktorea.

Obra-zuzendari eta produkzio-zuzendari lanetan eraikuntza enpresa batean Bizkaiko obra zibil garrantzitsuenetariko batzuetan lan egin eta gero (2005-2011), 2011/12 ikasturtetik aurrera Ingeniaritza Mekanika sailean lan egiten hasten da, Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko eta Ingeniaritza Zibileko Graduko titulazioetan irakatsi du, batez ere errepide eta trenbideei buruzko irakasgaietan. Akademia-antolakuntzako Zuzendariordea izan da Meatze eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan (2013-2015).

Errepideen bide-zoruei eta tunelei buruzko 15 JCR artikulu baino gehiago argitaratu du eta nazioarteko kongresuetan parte hartu du. 6 ikasliburuen egilea da.

Bere ikerkuntza errepideen bide-zoruetan zentratuta da: bide-zoruen hondatze-modeloak, errepide baten bide-zoruen geruzen portaera, hondakin-materialen erabilpena nahaste bituminosoetan eta bide-zoruen birziklapena. Tunelei eta sostenguei buruzko ikerkuntza ere egiten du.