XSLaren edukia

Irakasleak

MAITE GOIRIENA GOIKOETXEA

Ezagutza arloa
Fisika Aplikatua
Saila
Fisika Aplikatua
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
maite.goiriena@ehu.eus

Maite Goiriena Materialen Zientzia eta Teknologian doktorea da. Tesia Basque Center for Materials, Applications and Nanostructures zentruan garatu zuen (2013-2017). University of California Berkeley-n (Estatu Batuak) doktoratu-ondoko egonaldi bat egin ostean (2017-2020), Euskal Herriko Unibertsitatean sartu zen, Bilboko Ingeniaritza Eskolako Fisika Aplikatua I Sailean, irakasle atxiki bezala.

Bere ikerketa nano- eta mikro-egitura magnetikoen fabrikazioan eta karakterizazioan oinarritzen da, hauek biomedikuntzan eta energetikoki efizienteak diren gailuen garapenean izan ditzaketen aplikazioetarako. Gaur egun sentsore magnetikoak garatzen dihardu bakteria magnetotaktikoak aztertzeko.