XSLaren edukia

Irakasleak

ARAITZ ITURREGI AIO

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Elektrikoa
Saila
Ingeniaritza Elektrikoa
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
araitz.iturregi@ehu.eus

Araitz Iturregik Industria Ingeniaritza titulua lortu zuen 2006an Euskal Herriko Unibertsitatean UPV/EHU.

Incoesa eta SEW Eurodrive enpresetan hasi zuen bere lan-ibilbidea, transformadoreen eta eragingailuen diseinuan, hurrenez hurren. 2007an Bilboko Ingeniaritza Eskolako (Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU) Ingeniaritza Elektrikoa sailean irakasle bezala hasi zen lanean eta bertan jarraitzen du gaur egun ere jardunaldi osora. Bere ikerketa-ildo nagusia korronte elektrikoaren mozketaren modelizazio bidezko analisia da. 2013an Euskal Herriko Unibertsitateko UPV/EHU Industria Ingeniaritzan Doktore titulua lortu zuen, nazioarteko aipuarekin.



Gaur egun GISEL ikerketa-taldeko kide da eta ikertzaile gisa parte hartu du hainbat ikerketa-proiektutan, deialdi publiko zein kontratu pribatuekin. Nazioarteko kongresuetan eta aldizkari indexatuetan hainbat argitarapen zientifikoren koautore da. Irakasle bisitari izan da Alemaniako Technische Universität Ilmenaun hainbat egonalditan, doktoretza aurrekoak eta ostekoak. Oraindik ere eurekin hasitako ikerketa lerroan lankidetza mantentze dutelarik.