Estatistika25110
- Ikastegia
- Farmazia Fakultatea
- Titulazioa
- Ingurumen Zientzietako Gradua (Plan berria)
- Ikasturtea
- 2022/23
- Maila
- 1
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Kodea
- 25110
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Irakasgai honetako eskoletan, Ingurumen Zientzietako eta Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Graduetako ikasleak elkarrekin jasotzen dira. Gainera, irakasgaiak ikasleei beharrezko baliabideak ematen dizkie datu-multzoak aztertu, emaitzak interpretatu eta ondorio zientifikoak atera ditzaten, non erabaki egokiak hartzera bideratuta dauden.
Irakasgaiaren izaera instrumentala zenbait irakasgaitan islatzen da, besteak beste: Kutsatzaileen Analisia, Biokimika, Elikagaien Kalitatearen eta Segurtasunaren Kudeaketa.
Arlo profesionalean, irakasgai honen edukiek zenbait fenomeno kimikoren azterketa kualitatiboa eta gutxi gorabeherako azterketa kuantitatiboa egitea ahalbidetzen dute, analisi estatistikoez baliatuta.
Estatistikaren inguruko eduki hauek landuko dira: Estatistika Deskribatzailea, Probabilitateak eta Inferentzia Estatistikoa.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
GAITASUN ESPEZIFIKOAK:
Behin eskola-lauhilekoa bukatuta, ikasle bakoitzak gaitasun hauek eskuratu izana espero da:
1. Beharrezko prestakuntza matematikoa izatea Zientzien arloko problemak identifikatu, planteatu eta ebazteko.
2. Problema horietako emaitzak interpretatu eta kasuan kasuko ondorioak ateratzen jakitea.
3. Problemen ebazpideetan erabilitako metodoak eta arrazoibideak deskribatzean, terminologia matematikoa, ahoz zein idatziz, zuzen erabiltzea.
4. Oinarrizko eragiketa matematikoak trebetasunez erabiltzea.
5. Software zientifiko bat trebetasunez erabiltzea, non ikasleak simulazioak egin ditzakeen, bai eta hipotesiak onartu edo errefusatzeko beharrezko estrategiak diseinatu ere.
IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK :
Behin eskola-lauhilekoa bukatuta, ikasle bakoitzak gaitasun hauek eskuratu izana espero da:
1. Metodo estatistiko egokia aukeratzen jakitea, kasuan kasuko ikerkuntza edo esperimentuan planteatutako galdera zientifikoei erantzuna emateko.
2. Irudikapen grafikoak eta datu estatistikoak interpretatzea.
3. Probabilitate-banaketa batzuk identifikatzea eta egoki erabiltzea.
4. Zenbatesle estatistikoen zenbatespenak eta populazioen inguruko hipotesi-testak egitea, ausazko laginketaren bidez.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
PROGRAMA TEORIKOA:
KAPITULUA I: ESTATISTIKA DESKRIBATZAILEA
1. gaia.- Estatistika deskribatzailea.
Dimentsiobakarreko eta bi dimentsioko aldagaien azterketetan erabil daitezkeen datu-prozesamendurako hainbat teknika aurkezten dira.
KAPITULUA II: PROBABILITATEA
2. gaia.- Probabilitatea.
Zorizko esperimentuetan, probabilitate eta baldintzazko probabilitate kontzeptuak definitzen dira; eta, gainera, probabilitateak kalkulatzeko metodoak, metodo konbinatorioa barne, azaltzen dira.
3. gaia.-Zorizko Aldagaiak.
Zorizko aldagaiak sailkatu eta dagozkien probabilitate-banaketa nagusiak aurkeztu egiten dira.
KAPITULUA III: INFERENTZIA ESTATISTIKOA
4. gaia.- Zenbatespen parametrikoa.
Banaketa ezaguneko populazioen parametroak puntu-estimazioen eta konfiantza-tarteen bidez zenbatesten dira, behar diren zenbatesleak erabiliz.
5. gaia.- Hipotesi-testak.
Banaketa ezaguneko populazioei loturiko estatistikoak erabiltzen dira, populazioen inguruko hipotesiak kontrastatzeko.
6. gaia.- Parametrikoak ez diren testak.
Hipotesi-testak burutzen dira, zorizko aldagaien banaketak ezezagunak izanik.
7. gaia.- Bariantza-analisia.
Normalak eta askeak diren hainbat populazioren batezbestekoen arteko aldibereko berdintasuna kontrastatzen da, aldakortasuna aztertuz.
8. gaia.- Erregresio-analisia.
Erlazio linealaren trinkotasuna ebaluatu eta erregresio lineala estimatzen da konfiantza-tarteen bidez.
PROGRAMA PRAKTIKOA:
Gai bakoitzaren azalpen teorikoak bukatuta, ariketak planteatu eta ebatziko dira; horretarako, ikasitako eredu matematiko eta estatistikoak erabiliko dira eta, ondoren, lortutako emaitzak interpretatu eta aztertuko dira.
MetodologiaToggle Navigation
ESKOLA MAGISTRALAK:
Eduki teorikoak azalduko dira derrigorrezko materialean eta bibliografian dauden oinarrizko erreferentziei jarraituz; kontzeptuak ikuspuntu praktiko batetik azaltzen saiatuko da. Gai bakoitzerako material lagungarria -teoria eta ariketak- eGela plataforman izango dute eskura ikasleek. Komeni da ikasleek eskola bakoitzeko edukia aurrez irakurrita izatea.
Halaber, software informatiko bat erabiliko da, irakasgaiaren gaitasunak lortzeari begira.
GELAKO PRAKTIKAK:
Eskola magistraletan ikasitako edukien aplikazio gisa, ariketak ebatzi eta zuzenduko dira ariketa-eskola bakoitzean. Ikasleei eskatuko zaie ariketak aurrez ebatzi eta gelako praktiketan horiek azaltzeko.
TUTORETZAK:
Ikasleak banaka edo taldeka hartuko dira, horien zalantzak argitzeko xedez. Ordutegia Fakultateko web-orrian argitaratuko da; dena dela, ikasleek irakasleekin beste ordutegi bat adostu ahalko dute.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 100
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ikasturtean zehar, bi edo hiru azterketa partzial egingo dira, non ebaluazioa jorratutako gai-zerrendaren proportzionala izango den. Azterketa partzial horietan lortutako kalifikazioak, irakasgaiko azken azterketan hobetu ahalko dira.
Azterketa ofizialera aurkezten ez diren ikasleek ¿ez aurkeztua¿ (¿aurkezteke¿) kalifikazioa jasoko dute.
Baldin eta aurrez aurreko ebaluazioa egiterik ez badago, ikasleei jakinaraziko zaie nola egingo den ebaluazioa modalitate ez-presentzialean.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ikasturtean zehar, bi edo hiru azterketa partzial egingo dira, non ebaluazioa jorratutako gai-zerrendaren proportzionala izango den. Azterketa partzial horietan lortutako kalifikazioak, irakasgaiko azken azterketan hobetu ahalko dira.
Azterketa ofizialera aurkezten ez diren ikasleek ¿ez aurkeztua¿ (¿aurkezteke¿) kalifikazioa jasoko dute.
Baldin eta aurrez aurreko ebaluazioa egiterik ez badago, ikasleei jakinaraziko zaie nola egingo den ebaluazioa modalitate ez-presentzialean.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
https://egela.ehu.es/ helbidean, argitaratutako zenbait apunte eta ariketa.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
-S. J. ¿lvarez, "Estad¿ica aplicada. Teor¿y problemas", CLAG, Madrid, 2000.
-A. Urkaregi, "Bioestatistika", Udako Euskal Unibertsitatea, Bilbo, 1991.
-E. Agirre, "Estatistikaren oinarriak", Udako Euskal Unibertsitatea, Bilbo, 2010.
-J. S. Milton, "Estad¿ica para Biolog¿y Ciencias de la Salud", McGraw-Hill, Madrid, 2007.
-A. M. Lara, "Estad¿ica para ciencias biol¿as y ciencias ambientales", Proyecto Sur de Ediciones, Granada, 2002.
-V. Quesada, A. Isidoro, L. A. L¿, "Curso y ejercicios de estad¿ica: aplicación a las ciencias biológicas, médicas y sociales", Alhambra, Madrid, 2000.
-K. Fdez. Agirre, M. Barrenetxea eta M. I. Orueta, "Estatistika-ariketak", UEU, Bilbo, 1991.
-K. Fernández Agirre, J. Orbe, M. Zubia, "Estatistika I eta estatistika II: ariketak", Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea, 1997.
Gehiago sakontzeko bibliografia
-A. R. Hoshmand, "Statistical methods for Environmental and Agricultural Sciences", CRC Press, New York, 1998. -J. de la Horra, "Estad¿ica Aplicada", D¿ de Santos, Madrid, 2003. -R. ¿lvarez, "Estad¿ica aplicada a las ciencias de la salud", D¿ de Santos, Madrid, 2007. -B. Visauta, "An¿sis estad¿ico con SPSS 14", McGraw-Hill, Madrid, 2007. -G. C. Canavos, "Probabilidad y estad¿ica: Aplicaciones y m¿dos", McGraw-Hill, M¿co, 1988. -J. Etxeberria, "Estatistika eta SPSS", Elhuyar, Donostia, 2003.
Web helbideak
Bar¿¿, F. J. (2013). Apuntes y v¿os de Bioestad¿ica. Dokumentuaren web helbidea: http://www.bioestadistica.uma.es/baron/apuntes/ Urkaregi Etxepare, A. (1991). Bioestatistika 2. argitalpena. Dokumentuaren web helbidea: http://www.buruxkak.eus/liburua/bioestatistika-2-argitalpena/2034 Agirre Basurko, E. (2010). Estatistikaren Oinarriak. Ariketak (2. argitalpena). Dokumentuaren web helbidea: http://www.buruxkak.eus/liburua/estatistikaren-oinarriak-ariketak-2-argitalpena/1899 Arostegui Madariaga, I., Urkaregi Etxepare, A. (2014). Bioestatistika: Oinarrizko Ikastaroa. Dokumentuaren web helbidea: https://ikasmaterialak.ehu.eus/matematika/bioestatistika-oinarrizko-ikastaroa
TaldeakToggle Navigation
16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
19-19 | 18:00-19:00 (1) | ||||
19-34 | 18:00-19:00 (2) | 18:00-19:00 (3) | |||
20-34 | 18:00-19:00 (4) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Gela 1.5. - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
- Gela 1.5. - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
- Gela 1.5. - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
- Gela 1.5. - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
19-34 | 18:00-19:00 (1) | ||||
27-27 | 16:00-17:00 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Gela 1.5. - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
- Gela 1.5. - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
16 Gelako p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
19-34 | 17:00-18:00 (1) | ||||
27-27 | 15:00-16:00 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Gela 1.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
- Gela 1.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
19-32 | 17:00-18:00 (1) | ||||
19-34 | 17:00-18:00 (2) | ||||
20-34 | 17:00-18:00 (3) | ||||
28-28 | 18:00-19:00 (4) | ||||
32-32 | 16:30-17:30 (5) | ||||
33-34 | 17:00-18:00 (6) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
- Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
- Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
- Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
- Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
- Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
19-34 | 17:00-18:00 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
46 Gelako p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
19-34 | 18:00-19:00 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Gela 1.3. - FARMAZIA FAKULTATEA (1)