XSLaren edukia

Irakasleak

NERE ZORROZUA GAMBOA

Ezagutza arloa
Zoologia
Saila
Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
nere.zorrozua@ehu.eus

Ingurumen Zientzietan lizentziatua (2013) eta Doktorea (2020) UPV/EHUn. Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Saileko irakasle atxikia 2022az geroztik. Bertan batez ere Biologia (Kimika eta Ingeniaritza Kimikoa graduetan) eta Ornodunak (Biologia graduan) irakasgaien irakaslea da.



Bere ikerketa hegaztietan eta bereziki kaioetan oinarritu da, eta ekologia trofikoa eta espaziala landu ditu gehienbat. Horretarako, besteak beste, hegaztien eraztuntze zientifikoa, isotopo egonkorren analisia eta GPS gailuak erabili ditu.