XSLaren edukia

Irakasleak

ANDONI ZABALA LEKUONA

Ezagutza arloa
Kimika Ez-organikoa
Saila
Kimika Aplikatua
Ikastegia
Kimika Fakultatea
Posta elektronikoa
andoni.zabala@ehu.eus

Kimikako gradua (2015, EHU) eta Kimika Aplikatua eta Material Polimerikoak masterra (2016, EHU) amaitu ondoren, doktoretza tesia egin zuen Dr. J.M. Seco eta Prof. E. Colacio-ren zuzendaritzapean (2021, EHU). Tesiak Nazioarteko aipamena eta Sari Berezia jaso zituen.



2021/2022 ikasturtea Bizkaiako eta Gipuzkoako Campusetan ordezkapen lanetan pasa ondoren, 2022/2023 ikasturtean Irakasle Atxiki plaza lortu zuen Donostiako Kimika Fakultatean Kimika Aplikatua sailean (Ez-organika jakintza arloan). Dozentziari dagokionez, irakasgai teoriko zein esperimentalak irakasten ditu, Kimika Ez-organikoa I eta II hain zuzen ere. 2022/2023 ikasturtean zuzendu zuen bere lehen GrAL-a eta gaur egun bi doktoretza tesiren kozuzendaria da Granadako Unibertsitatearekin eta DIPC-rekin elkarlanean.



Zabala-Lekuona doktorearen ikerketa, batik bat, lantanidoetan oinarritutako koordinazio-konposatuetan oinarritzen da etorkizunean informazio-gordailuen fabrikazioan erabiltzeko iman molekularren bila. Hala ere, koordinazio-kimikan oinarritutako nekazaritzan aplikatzeko ongarri, pestizida eta herbizida berrien bila ere badabil Granadako Unibertsitatekoekin elkarlanean. Egindako eta egiten ari den ikerketa gauzatzeko estatu eta autonomia mailako hainbat proiektutan hartu du parte. Ospe handiko aldizkaritan argitaratutako 14 artikulu zientifikoren egilekidea da eta estatu nahiz nazioarteko biltzarretan parte hartzen du maiz.



https://orcid.org/0000-0002-4666-991X

https://www.researchgate.net/profile/An