XSLaren edukia

Irakasleak

FELIPE IBAÑEZ ANFURRUTIA

Ezagutza arloa
Hizkuntza eta Sistema Informatikoak
Saila
Lengoaia eta Sistema Informatikoak
Ikastegia
Informatika Fakultatea
Posta elektronikoa
felipe.anfurrutia@ehu.eus

Felipe Ibañez Ingeniaritza Informatikoan doktorea da (2016), Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU. Gaur egun, unibertsitate horretako Lengoaiak eta Sistema Informatikoak sailean lan egiten du irakasle lankide gisa. Honako ikasgaiak irakasten ditu gradu mailan: Oinarrizko Programazioa, Programazio Modularra eta Objektuetara Bideratutakoa eta, Datu Egitura eta Algoritmoak.

2000. hamarkadaren hasieratik Eusko Jaurlaritzako talde kontsolidatu den Onekin ikerketa-taldeko (http://www.onekin.org) kide da. Bertan, bere ikerketa-lana Software-Ingeniaritzako arloan egiten du. Funtsean, honako gai hauek landu ditu: Web aplikazioen garapena Domeinu Espezifikoko Lengoaiak eta Software Produktu Lerroen teknologiak erabiliz. Gaur egun, batez ere, Literaturaren Azterketa Sistematikoki egiteko metodologia aurrera eramateko edo hobetzeko laguntza-tresna espezifikoen garapenean ari da lanean, baita bertan sortzen den ezagumendua kudeatzeko sistemen azterketan ere, adibidez Web Anotazioen teknologiak baliatuz.