XSLaren edukia

Irakasleak

DORLETA APAOLAZA LLORENTE

Ezagutza arloa
Gizarte Zientzien Didaktika
Saila
Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika
Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Posta elektronikoa
dorleta.apaolaza@ehu.eus

Artearen historian lizentziatura egin ostean, Amerikaren Historian doktoregoa defendatu zuen UPV/EHU unibertsitatean. Geroztik, Artearen eta Musikaren Historiaren Sailean irakasle moduan egon ondoren, Gizarte Zientzien Didaktika Saileko kidea izan da. Bere nazioarteko profila Kuban, Txekiar Errepublika eta Italian egindako nazioarteko ikerketa egonaldietan islatzen da; horrez gain, hainbat nazioarteko kongresuetan partehartzean eta nazioarteko proiektuetan egindako lanean, konkretuki, gaur egun Eramus+ 17/02 AAC@school for social inclusion (2017-1-IT02-KA201-036667) proiektuaren kide da. Bere ikerketa lana “País Vasco, Europa y América: vínculos y relaciones atlánticas” (IT938-16) ikerketa taldean bete izan du, monografia eta indexatuta dauden artikuluak argitaratuz. Gaur egun bere ikerketa lerroak gizarte zientzien didaktika arloan daude kokatuta, konkretuki, ondarea eta arte historiaren erabilera erreminta didaktiko bezala pentsamendu historikoa eta inklusio soziala sustatzeko.



orcid: https://orcid.org/0000-0003-0228-1478