XSLaren edukia

Irakasleak

MIREN BARRENECHEA AYESTA

Ezagutza arloa
Ekonomia Analisiaren Oinarriak
Saila
Ekonomia eta Kudeaketa
Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Posta elektronikoa
miren.barrenetxea@ehu.eus

Ekonomia eta Empresa Zientzietan lizentziatua eta doktorea UPV/EHUn. Egun, irakasle titularra Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Empresa Fakultatean. UPV/EHUk emandako Bikaintasun Diploma Irakaskuntzan dauka. Hezkuntza Berrikuntzarako Irakaskuntza Hobetzeko GiECUALE Talde Adituaren kidea da. Eta IKDit/edIKD zigilua eskuratu duen ECUALE-OM Irakasle Talde Egituratuaren kidea ere bai.

ECUALE ikerkuntza talde iberoamerikarraren kide fundatzailea da eta 39 ikerkuntza proiktuetan parte hartu du, horietatik 14tan ikertzaile nagusia izanik. Irakasle bisitaria izan da ondoko instituzioetan: Mexikoko Estatuko Unibertsitate Autonomoan, Guadalajarako Unibertsitatean (Mexikon), La Habanako unibertsitatean, Jesús Montané Oropesa Zentruan (Cuba), La Platako Unibertsitate Nazionalean (Argentina), Nikaraguako Unibertsitate Nazionalean, Ecuadorreko Pontifizia Unibertsitate Katolikoan eta Txileko Santiagoko Unibertsitatean.

Ikerkuntzan, batez ere, hezkuntza-berrikuntza, unibertsitatea gizartearen berraldatzaile agente aktiboa 2030 Agendaren eremuan eta goi mailako hezkuntzaren kalitatea ditu aztergai. Hainbat artikuluren, liburu-kapituluen eta liburuen egilekidea izan da eta nazio mailako eta nazioarteko kongresuetan aurkeztu ditu bere ikerkuntzen emaitzak.