XSLaren edukia

Lan Arloko Soziologia27648

Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
Titulazioa
Gradu Bikoitza: Negozioen Kudeaketa + Lan Harremanak eta Giza Baliabideak
Ikasturtea
2022/23
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27648

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4567.5
Gelako p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Lan harremanen kokapena egungo gizartearen testuinguru zabalaren barruan izango da irakasgai honen xede nagusia. Horretarako gizarte egituraren oinarrizko kontzeptuak deskribatuko dira, lan arloaren inguruan sortzen diren antolaketak eta banaketa sozialak azpimarratuz.Demografiak, mailaketa sozialak eta egituraketa politikoak dituzten dinamikak izango dira testuinguru horren oinarrizko ardatza.

Lanaren Soziologia ikasgaia lehen ikasturteko oinarrizko ikasgaien moduluan kokatzen da, gizarte zientzien arloko beste ikasgaien ikuspegia osatuz.Ikasgaiak ematen dituen ezagupenak oinarri beharrezkoa izango dira beste ikasturteetan ikusiko diren "Laneko Harremanen Teoria eta Egitura", baita "Globalizazioa eta lan mundua" edota "Sindikalgintzaren egungo erronkak".

Ikasgai honek eskatzen duen aurretiazko ezagupenak, estatistika deskribatzailearen oinarrizko kontzeptuak dira.

Ikasleak barneratuko dituen ezagupenak, gehienbat, lan harremanen inguruan ematen den egitura sozial aldakorrarekin egongo dira lotutar. Beraz, oinarrizko ezagupen baliagarriak izango dira giza baliabideen kudeaketan eta lan harremanen inguruko jarduera profesionalean.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

IRAKASGAIAREN GAITASUN ESPEZIFIKOAK.

1.Begirada soziologikoak eskaintzen dituen baliabideak, errealitate sozial baten irakurketa itxuratu, mugatu edo baldintzatzen duten interes, botere eta jarrera ezberdinak aztertu eta interpretatzeko erabiltzea.

2.Soziologiak giza joera eta lehentasunari buruz eskaintzen dizkigun ideien baitan, errealitate sozio-kultural zehatz baten aurrean gizakiok hartu ditzakegun jarrera ezberdinak eta hauen zergatiak interpretatzea eta azaltzea.

3.Errealitate sozial-kultural-laboral baten eraikuntza prozesua eta bere legitimazio eta naturalizazio soziala, ikuspuntu soziologikoaren baitan interpretatu eta azaltzea.

4.Soziologiak eskaintzen dituen baliabideak eta begirada honen ezaugarriak bapatean gogoratzea eta begirada osatuko duen materiala bilatu eta selekzionatzea.

5. Soziologiaren bitartekoak, neoliberalismoaren-globalizazioaren baitan eta malgutasunaren bultzadapean, gizartean eta lan munduan burutu diren aldaketa ezberdinak, lan harremanetan izan duten eragina definitu eta interpretatzeko egoki erabiltzea.

6.Lan munduan gizon eta emakumeen arteko ezberdintasuna egituratzen duten faktore edo elementuak analizatu eta bereiztea.



GRADUKO GAITASUN GENERIKOA

-Lan merkatuarekin lotutako datu eta adierazle soziodemografikoak interpretatzea, baita lan arloko ikerketak bideratzeko teknika egokiak erabiltzea.



GRADUKO ZEHARKAKO GAITASUNA

Informazioa behar bezala bildu eta hautatzea, eta, horretarako, iturri egokietara jotzea.



IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

1.-Girartearen errealitatea ikertzeko erabiltzen diren oinarrizko kontzeptuak identifikatu eta erabiliko ditu.

2.- Bere eguneroko bizimodua zein egitura zabalagoetan ematen den errealitate sozialaren ekoizpen, mantenketa eta aldaketan erabiltzen diren oinarriko kontzeptuak menperatu eta erabiliko ditu.

3.Egitura soziala deskribatzeko erabiltzen diren oinarrizko teknika estatistikoak menperatu eta dagokien testuinguruan erabiliko ditu.

4.- Kontzeptu teorikoak bere eguneroko bizimoduarekin lotuko ditu zenbait ariketa praktikoak ebatziz.

5.- Lan arloko errealitatea ikuspegi soziologikotik interpretatuko du.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1.SOZIOLOGIAREN IKUSPEGIA.Gizartearen esperientzia.- Soziologiaren agerpena eta lehenengo garapena.- Soziologia kontzientzia era bezala.- Metodo zientifikoa soziologian.- Ikerketaren faseak.- Arazo metodologikoak: Baloreak, objetibotasuna, e.a.

2. KULTURA ARLOA.Kulturaren esanahiak eta edukiak.- Gizarteratze prozesua.- Nortasunaren eraikuntza.- Gizarteratzearen eragileak.- Kontrol soziala eta desbideraketa.

3.EGITURA SOZIALA.Elkarrekintza sozialak.- Rola eta statusa.- Taldeak: primarioak eta sekundarioak.- Erakunde formalak.- Instituzioak.

4.DEMOGRAFIA.Biztanleriaren bilakaera historikoa.- Datu demografikoen iturriak.- Oinarrizko prozesu demografikoak: ugalkortasuna, hilkortasuna eta mugimendu migratzaileak. Egitura demografikoa .- Teoria demografikoak

5.MAILAKETA SOZIALA.Mailaketaren historia.- Mailaketaren teoriak: Marx, Weber eta funtzionalistak.- Mugikortasun soziala.- Mailaketa soziala egungo gizartean.



6.BOTERE POLITIKOA ETA ESTATUA.Estatu modernoaren agerpena.- Boterearen kontzeptua.- Boterearen legitimotasuna.- Politikagintzaren ezaugarri mitikoak.



II Atala: Lan arloko Soziologia

7. LANA:GIZARTE AURREINDUSTRIALETIK GIZARTE POSTINDUSTRIALERA.Lana, jarduera eta langabezia. Lanaren zatiketa: teknikoa eta soziala. Lanbide profesionalak. Nazioarteko lanaren banaketa.

8.LANAREN BANAKETA SEXUALA.Produkzioa eta birprodukzioa. Etxeko lanak . Lana eta soldatapeko lana. Emakumeen lan jardueraren ibilbideak.

9.ALDAKETA TEKNOLOGIKOA ETA LANAREN BIRRANTOLAKETA.Lanaren antolaketa zientifikoa. Taylorismoa, fordismoa eta posfordismoa. Lanaren malgutasuna. Lanaren antolaketa modu berriak.

10.LANGILERIAREN MUGIMENDU SOZIALAK ETA SINDIKALGINTZA.Langileriaren mugimenduak eta gatazka sozialak. Arazo sozialaren antolaketa instituzionala. Lan harremanen eredu ezberdinak. Sindikalgintzaren etorkizuna.

11.LAN MERKATUAREN ERRONKA BERRIAK.Langabeziaren ondorioak: Pobretasuna eta bazterketa soziala. Lan denboraren banaketa. Oinarrizko errenta unibertsala.

12.ONGIZATEZKO ESTATUAREN KRISIA.Gizarte politikak:estatu liberaletik ongizatezko estatura. Ongizatezko estatuaren ereduak. Ongizatezko estatuaren krisia. Pentsioen eta babes sozialen etorkizuna.

MetodologiaToggle Navigation

Gaiaren apunteak eta irakurgai osagarri batzuk emango zaizkio ikasleari. Apunteek oinarrizko edukiak jasotzen dituzte eta irakasleak, azalpen klaseetan bertan jasotakoa zehaztu, argitu eta zenbait kasutan zabaldu egingo du (klasean ikusitako zehaztasunak ere azterketa gai izango dira ikaslearentzat). Goian nioen bezala, apunteekin batera irakurgai osagarri batzuk izango ditu ikasleak eta hauen bidez gai bakoitzean ikusitakoa osatu eta landuko dugu. Klase praktikoetan irakurgaiekin batera gizarte eta lan-munduari buruzko zenbait gai aztertu eta eztabaidatuko ditugu. Irakasleak, gaiak eta irakurgaiak aurkeztu ostean, ikasleek taldeetan landu eta aztertuko dituzte, ondoren emaitzak ikasgelako partaide guztien aurrean aurkeztuko dituzte, guztien artean eztabaidatzeko; ondoren, landutako gai bakoitzari buruzko galdetegi bat emango die irakasleak ikasleei etxean erantzun dezaten.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 5
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 5

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1.EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA.

Ebaluaziorako ikasturte osoan zehar egingo diren hainbat ekintza eta ariketa baloratuko dira.

1.1.- Honaho hauek dira ebaluaketarako eginbeharrak:

Lanak eta ariketa praktikoak: azken notaren %50a.

Azterketa idatzia ikasgairen hainbat galderen inguruan: beste %50a.



1.2.- Uko egitea:

Araudi akademikoaren arabera edozein ikasleak izango du azken ebaluaketarako eskubidea. Horretarako uko egin behar dio ebaluaketa jarraituari ikasturtearen lehengo 9 aste barruko epean. Uko egitearen prozedura irakasleari bidalitako idazki bat izango da.



Ohiko deialdiari uko egiteko , ikasturtea amaitu baino hilabete lehenagoko epean, irakasleari bidalitako idazki baten bidez egin daiteke.

"Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazoaren %

40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

3.- Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea" (12.2 art.).





2.-AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA

Ebaluazio jarraituari uko egiten dion ikasleak azken ebaluaziorako sisteman sartzen da. Lehen aipatu den moduan, ikasturtearen lehen 9 asteetan bidali behar dio idazki bat irakasleari, uko egite horren adierazpen argia izateko.

Azken ebaluaziorako sisteman hainbat egin behar entregatu edo egin behar dira azterketaren data ofizialean.

a)Lan eta ariketa praktikoak, une horretan entregatu beharrekoak, notaren %50a izango dira.

b)Froga idatzia: beste %50a.



Azken azterketa honetara ez agertzeak deialdira uko egitea suposatuko du.





Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian azken ebaluazioren sistema bakarrik erabiliko da.

Ezohiko deialdian ere e-gelan emango diren materialak izango dira azterketaren ardatza. Hala ere, kalifikazioaren erdia azterketa egunean entregatu beharreko lanak ere izango dira. Lan horiek e-gelan argitaratuko dira, eta aukera egongo da ikasturtan zehar entregatu ahal izateko, nahiz eta klasera ez etorri.

Ohiko deialdian gainditu badira ariketak eta lanak, horien kalifikazioa mantendu egingo da ezohiko deialditarako.



Aparteko deialdiari uko egiteko nahikoa izango da bertara ez aurkeztea.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

e-gelan emango diren materialak. Gai bakoitzeko zenbait material eta sarerako estekak emango dira.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

I Atala: Soziologia orokorra

BERGER, Peter L. “Soziologiarako gonbitea”; Arg. EHU-UPV; 1993

HORTON, P.B. & HUNT, C.L.; “Soziologia”; Arg. EHU-UPV; 1995

CALHOUN, Craig, LIGHT, D. & KELLER, S. “Sociología”; Arg. Mc. Graw Hill, 2002



II Atala: Lan arloko Soziologia

DORRONSORO, Juanjo; “Zergatik lana?; Arg, Mensajero; 1988

SANTO ORTEGA, J.A.; “Sociología del trabajo”; Arg. Tirant lo blanch, 1995

Gehiago sakontzeko bibliografia

PENSAMIENTO CRÍTICO VS.PENSAMIENTO ÚNICO Le Monde diplomatique Edit.Española. Temas de Debate. Madrid 1998.
CÓMO NOS VENDEN LA MOTO Noan Chomsky Ignacio Ramonet- Edit. Icaria.Barcelona 1993.
OBREROS Y CIUDADANOS Andrés Bilbao Edit. Trotta.Madrid 1995.
LA SOCIEDAD DEL TRABAJO Claus Offe - Alianza Editorial. Madrid 1992.
LAS NUEVAS FRONTERAS DE LA DESIGUALDAD-Margaret Maruani Ed.Icaria 156.Barna.2000.

Aldizkariak

Uztaro
Lan Harremanak
Jakin
Inguruak
Argia
Berria

Web helbideak

http://www.gaindegia.eus/es
http://www.eustat.eus
http://www.ine.es
http://www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.eus/r48-subpros/eu
http://www.rebelion.org
http://wwwataccmadrid.org

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • APELLANIZ VALLE, KEPA XABIER
  • BELAUSTEGUI IBARLUCEA, LUIS
  • CARBAJO PADILLA, DIEGO

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:00-14:00 (1)

10:00-11:00 (2)

13:00-14:00 (3)

Irakasleak

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:00-15:00 (1)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-10:00 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:00-11:00 (1)

09:00-10:00 (2)

13:00-14:00 (3)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:00-12:00 (1)

Irakasleak