XSLaren edukia

Enpresaren Kanpo Merkataritza27541

Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Elcanoko Atala
Titulazioa
Negozioen Kudeaketako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
27541

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3050
Gelako p.3040

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Negozioen Kudeaketa Gradu berrian Nazioarteko enpresa kudeaketan sakontzea ezinbesteko betebeharra da. Enpresen nazioartekotze prozesua errealitatea da gaur egungo merkatu globaletan, bai kanpo eragiketa fluxuetan baita atzerrian egiten diren ekoizpen-eta merkataritza- ezarpenak kontutan hartuta ere.

Enpresan batetan dauden sail ezberdinak nazioartekotze prozezuan parte hartzen dute: komertziala, juridikoa, finantzarioa eta antolakuntza.

Euskarazko taldearen irakaslea Asier García Lupiola da (asier.garcialupiola@ehu.eus).

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasunak:

G002 (berezkoa)- Gero eta globalizatuago dauden merkatuetako ingurunean, ekonomi- eta empresa-errealitatearen eremua, elementuak eta harremanak ulertzea.

CMCM05 (berezkoa)- Kanpo merkataritzaren eta nazioarteko marketingaren oinarrizko lanabesak identifikatu eta era egokian erabili.

G007 (zeharkakoa)- Enpresa ekintzei buruzko arloetan era egokian adieraztea, ahoz eta idatziz, arrazoitzeko eta kritikak oinarritzeko gaitasunaz.



Irakasgaia ikastearen emaitzak:

- Nazioartekotze Prozezuaren testuingurua ezagutu

- Kanpo merkataritzak dituen tresna juridikoak identifikatu

- Esportazio-inportazio prozesuetan behar diren negoziazio, kontratazio eta finantza lanabesak erabiltzen ikasi

- Enpresa munduan aplika daitezkeen kanpo-merkataritzako oinarrizko tresnak ongi ezagutzea.

- Europako merkatuaren funtzionamendua ezagutzea, gaur egun “nazioarteko merkatu” tradizionala ez bezalakoa baita.

- Bateratze ekonomikorako eskualde-erakundeek kanpo-merkatuak izateko eskaintzen dituzten aukerak identifikatzea.

- Nazioartekotze Plan bat egiten ikasi

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

I.Enpresaren nazioartekotze prozesua

II.Munduko merkatuaren eskualde geografikoak: nazioarteko erakundeak eta nazioarteko merkataritza

III.Nazioarteko kontratazioa: nazioarteko salerosketa, ordezkapen eta banatze kontratuak

VI.Nazioarteko merkataritzako eraman-ekarrien garraioa

V.Muga-zergen arauketa

VI.Ordainketa tresnak, finantzaketa eta aseguruak nazioarteko operazioetan.

MetodologiaToggle Navigation

Ikasleak 150 ordu lan egin beharko du irakasgaia gainditu ahal izateko; horietatik 60 ordu presentzialak eta 90 ez-presentzialak izango dira. 60 ordu presentzialetatik, 30 irakaskuntza magistralari dagokie eta 30 gelan egin beharreko praktikei. 90 ordu ez-presentzialetatik, ikasleak 50 erabili beharko ditu irakaskuntza magistralaren edukiak berenganatzeko eta 40 gelako praktiketakoak berenganatzeko.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1. Idatzizko lana azken notaren % 50 da. Ikasleak enpresa baten nazioartekotze prozesuaren azterketa egin behar du. Ebaluaketa G002, G007 eta CMCM05 gaitasunei dagokio.

2. Idatzizko lanaren aurkezpena azken notaren % 20 da. Ikasleak aztertutako nazioartekotze prozesua azaldu behar du. Ebaluaketa G007 eta CMCM05 gaitasunei dagokio.

3. Gelan egin beharreko ariketa praktikoak egitea eta bestelako ekintzetan parte hartzea azken notaren % 30 dira. Ikasleak ariketa praktikoetan aktiboki parte hartu behar du, baita edukien azalpenetan eta lanen aurkezpenetan sortu daitezken eztabaidetan ere. Ebaluaketa G002, G007 eta CMCM05 gaitasunei dagokio.



Lan idatzia ez egiteak Ez Aurkestuaren kalifikapena ekarriko du.



Ebaluazio jarraitutik kanpo dauden ikasleen kasuan, idatzizko froga egiteko eskubidea izango dute. Horren bidez ikasleek irakasgaiaren edukiak ulertu eta barneratu dituztela frogatu behar dute. Ebaluaketa G002, G007 eta CMCM05 gaitasunei dagokio. Idatzizko froga ez egiteak Ez Aurkestuaren kalifikapena ekarriko du.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdian irakasgaia gainditzen ez duen ikasleak ez ohiko deialdira jo beharko du. Bertan ebaluaketa irakasgaiaren eduki osoa jorratuko duen idatzizko frogaren bitartez egingo da. Ebaluaketa G002, G007 eta CMCM05 gaitasunei dagokio. Idatzizko froga ez egiteak Ez Aurkestuaren kalifikapena ekarriko du.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Urtero berrizten eta eguneratzen den materiala ematen zaie ikasleei kurtso hasieran eta eGelan ere eskegitzen da.
-García Lupiola, A., Kanpo-Merkataritza eta Nazioarteko Elkarkidetza Ekonomikoa, Euskara eta Eleaniztasuneko Errektoreordetzaren Sare Argitalpena (UPV-EHU), 2011.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Bescós Torres, M., La Contratación internacional, Madrid, ICEX, 2005.

- Chabert Fonts, J., Manual de Comercio Exterior, Barcelona, Gestión 2000, 2005.

- Díaz Mier, M.A., Técnicas de Comercio Exterior, Madrid, Pirámide, 2004.

- Díez Vergara, M., Manual Práctico de Comercio Internacional, Bilbao, Universidad de Deusto, 2001.

- Guardiola Sacarrera, E., Contratos de colaboración en el Comercio Internacional, Valencia, Bosch, 2004.

- Instituto Español de Comercio Exterior, Claves de la economía mundial, Madrid, ICEX, 2007.

- Instituto Español de Comercio Exterior, Operativa y práctica del comercio exterior: curso básico, Madrid, ICEX, 2005.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- Calvo Hornero, M.A., Integración económica y regionalismo: principales acuerdos regionales, Madrid, Centro de Estudios Ramón Areces, 2003.
- Calvo Hornero, M.A., Fundamentos de la Unión Europea, Madrid, Editorial Ramón Areces, 2009.
- Chaliand, G., Atlas del Nuevo Orden Mundial, Barcelona, Paidós, 2004.
- Díez de Velasco, M., Las Organizaciones Internacionales, Madrid, Tecnos, 2008.
- Pastor Ridruejo, J. A., Curso de Derecho Internacional Público y Organizaciones Internacionales, Madrid, Tecnos, 2009.

Aldizkariak

-Economía Exterior, http://www.politicaexterior.com/economia-exterior/

Web helbideak

- ICEX: http://www.icex.es
- https://es.santandertrade.com
- Bilboko Merkataritza Ganbera, nazioarteko merkataritza: http://www.camarabilbao.com/ccb/menus.interes.action?menuId=7426923

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:00-17:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2023-01-11 00:00
  • Maiatz : 2023-05-04 00:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 0.3 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO (1)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:00-16:00 (1)

16:00-17:00 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2023-01-11 00:00
  • Maiatz : 2023-05-04 00:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 0.3 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO (1)
  • eAULA INFORMATICA I - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO (2)