Komunikazioaren Teoriak25044
- Ikastegia
- Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
- Titulazioa
- Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Gradua
- Ikasturtea
- 2022/23
- Maila
- 2
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Ingelesa
- Kodea
- 25044
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Komunikazioaren Teoriak irakasgaia komunikazioaren fenomenoa bere era eta eredu askotarikoak deskribatzeko helburuarekin sortu da. Irakasgaiak bilatzen du prozesu komunikatiboen eta masa-komunikazioaren eraginak azaltzea eta ikastea, beti ere komunikazioa gizarte zientzietarako objektu gisa ulertuta. Medioen aurrean (eta hauek gizartean zein kulturan duten eragina) ikaslearen izpiritu kritikoa sustatzea du helburu.
Soziologia eta Politika Zientzietako ikasleentzat, hau da komunikazioaren arloko ikasgai espezifiko bakarra. Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleentzat, ordea, graduan zehar ikasiko dituzten beste ikasgai teorikoekin egiten du bat, bereziki Komunikazio Sistemaren Egitura eta Komunikazioaren Egungo Joerak irakasgaiekin.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
1.Komunikazioari buruzko ezagutza teorikoa gure testuinguru sozialeko iritzi publiko zein masa kulturaren fenomenoak analizatzeko baliatu, hala bizi dugun errealitatea ulertu eta esplikatzeko nola teoriaren balioa aintzatesteko.
2.Masa komunikazioaren ikerkuntzarako metodologia eta teknika batzuk oinarrizko moduan aplikatu, haren gizarteko inplikazioak hobeto ulertzeko.
3.Masa komunikazioaren modu ezberdinak bereiztu era erlazionatu, tradiziokoetatik hasita sare gizartean sortutakoetaraino.
4.Merkatuak masa kultura eta komunikazioaren eragileetako baten gisa duen garrantzia aintzatetsi.
5.Informazioaren gizartean sortutako komunikazio moduen inplikazio sozial, kultural eta politikoak analizatu, era kritikoan.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
ATAL TEORIKOA
1 Komunikazioari buruzko pentsamendu teorikoa.
Komunikazioak gizartea eta kulturan duen eraginaren hausnarketa orokorra, bereziki masa hedabideak sortu direnetik. Hiru eredu analitikoen errebisioa.
2 Informazioaren gizartea.
Komunikazioa eta demokraziaren arteko harremana. Frankfurt eta Chicago eskolen ekarpenaren errebisioa.
3 Komunikazioa eta kultura.
Efektuen teoriatik erabileraren teoriara. Ikasketa kulturalak eta ikasketa etnografikoen ekarpenak.
4 Iritzi publikoa.
Iritzi publikoaren inguruko teoria desberdinen errebisioa (isiltasunaren kiribila, kultiboaren teoria, gatekeeping, agenda setting...)
ATAL PRAKTIKOA
Hedabide eta berri espezifikoen jarraipena.
Analisi filmikoa.
Irakurketak.
Audientzia ikerketak.
MetodologiaToggle Navigation
Ikastaro honek 6 kreditu ditu; horrek 150 orduko lan zama esan nahi du: 60 ordu ikasgelan irakaslearekin, eta 90 ikasgelatik kanpoko jardueretan.
Ondoko taulan lan ordu horien banaketaren estimazio bat adierazten da, aurreko urteetako esperientzian oinarrituta. Guztiaren batuketa 150etik behera egotea ikastaroan zehar izango diren jai egunen eta erabiliko dugun Kideen Arteko Tutoretzen eraginari zor zaio.
Gelako jarduerak (46 ordu)
-Informazio sistematizatua jaso: irakaslearen azalpenak
-Talde lana: talde txikian lan egin, testuak landuz, ariketak ebatziz e.a.
-Osoko bilkura: talde osoan solastu
Gelaz kanpoko jarduerak (89 ordu)
-Testuak eta bestelako materialak irakurri eta aztertu: artikuluak, ariketetarako materialk, e.a.
-Egunkaria edo zereginak: jasotako informazioa atondu, ebatzi beharreko ariketak burutu, aurrezagutza eta berreraikuntza ariketak idatzi, e.a.
-Bestelako jarduerak
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 30
- Ahozko defentsa (%): 10
- Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 60
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Azken kalifikazioa lortzeko ebaluazio jarraia erabiliko da. Horretarako egin beharreko ariketa eta aurkezpenak burutu beharko ditu ikasleak. Amaieran, gainditu beharreko proba idatzia ere egin beharko da. Ariketen balioa % 70a da (horien %10a ariketen ahozko defentsari dagokiolarik) eta proba idatziarena % 30 izango da.
Ikasleak ebaluazio jarraia alboratzen badu (beti ere UPV/EHUko araudiak aurreikusten dituen kasuetan), orduan azken froga egin ahal izango du. Froga honek bi zati izango ditu. Lehena garatu beharreko galderez osatuta egongo da, eta azken kalifikazioaren % 60 balioko du. Gainerakoa % 40, ikastaroan zehar egin beharreko lan eta aurkezpenek osatuko dute. Lan eta aurkezpen horiek azken frogaren unean aurkeztu beharko dira.
Ikasleak bigarren ebaluazio mota hau aukeratzen badu, azken frogaren data baino hilabete lehenago adierazi beharko dio, idatziz, irakasleari.
•Ebaluazio-sistema hau modu presentzialean nahiz ez-presentzialean aplikatuko da, egoerak hala eskatzen badu.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ez ohiko deialdietan, ebaluazio jarraiari uko egin dioten ikasleekin erabilitako azken frogaren ebaluazio sistema bera erabiliko da.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
eGelan egongo da eskuragarri nahitaez erabili beharreko materiala.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
Amezaga, J. ed. (1998) Komunikazioa eta gizartea. Gasteiz, Arabera.
Mattelart A. & Mattelart M. (1999) Komunikazioaren teorien historia. Gasteiz, Arabera
Gehiago sakontzeko bibliografia
Adorno T.W. (1966) Televisión y Cultura de Masas. Córdoba (Argentina), Eudecor.
Levy, P. (2007) Cibercultura. Barcelona, Anthropos
McQuail, D. (2000) Introducción a la teoría de la comunicación de masas. Barcelona, Paidós Comunicación.
Sartori, G. (2003) La sociedad multiétnica. Madrid, Taurus
Sennett, R. (2006) La cultura del nuevo capitalismo. Barcelona, Anagrama
West, R. & L.Turner (2005) Teoría de la comunicación. Análisis y aplicación. Madrid, Mcgraw Hill
Wolf M. (1987) La investigación de la Comunicación de Masas. Crítica y perspectivas. Barcelona, Paidós Comunicación.
Wolf M. (1994) Los efectos sociales de los media. Barcelona, Paidós Comunicación.
Aldizkariak
http://www.ehu.es/zer
http://www.felafacs.org/rederevistas/
http://www.portalcomunicacion.com/esp/d_doc_rev.asp
http://web.usal.es/-abadillo/recursosdeinvestigacion.htm
Web helbideak
http://www.ehu.es/zer
http://www.felafacs.org/rederevistas/
http://www.portalcomunicacion.com/esp/d_doc_rev.asp
http://web.usal.es/-abadillo/recursosdeinvestigacion.htm
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation
- JIMENEZ IGLESIAS, ESTEFANIA
- MARTINEZ MARTINEZ, JOSU
- NERECAN UMARAN, AMAIA
TaldeakToggle Navigation
01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-16 | 11:00-13:00 (1) | 11:00-13:00 (2) | |||
17-30 | 13:00-14:00 (3) | 11:00-13:30 (4) |
Irakasleak
01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
17-30 | 14:00-15:00 (1) |
Irakasleak
01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
17-30 | 14:00-15:00 (1) |
Irakasleak
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-16 | 12:00-14:00 (1) | 13:00-15:00 (2) | |||
17-30 | 13:00-15:00 (3) | 11:00-12:30 (4) |
Irakasleak
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
17-30 | 12:30-13:30 (1) |
Irakasleak
31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
17-30 | 12:30-13:30 (1) |
Irakasleak
66 Teoriakoa (Ingelesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-16 | 13:00-15:00 (1) | 15:00-17:00 (2) | |||
17-30 | 13:30-15:30 (3) | 15:00-16:00 (4) |
Irakasleak
66 Gelako p.-1 (Ingelesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
17-30 | 16:00-17:00 (1) |