XSLaren edukia

Irakasleak

Elisa Sainz de Murieta Zugadi

Ezagutza arloa
Ekonomia Aplikatua
Saila
Ekonomia Aplikatua
Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Posta elektronikoa
elisa.sainzdemurieta@ehu.eus

Nire ikerketa interes nagusia klima-aldaketaren arrisku eta egokitzapenarekin erlazionatuta dago, bai eta ziurgabetasunak izan dezakeen eraginarekin ere. Honen baitan, kostaldeko guneak aztertu ditut nagusiki, eskualde zein tokiko eskalan, eta baita klima-aldaketaren inpaktu eta egokitzapen politiken eragin sozioekonomikoak ere.

Ikerketa-ibilbidea 2010ean hasi nuen, BC3 Basque Centre for Climate Change erakundean. Bertan egin nuen doktoretza-tesia, itsas mailak euskal kostaldean izan dituen aldaketei eta horri lotutako eragin ekonomikoei buruz (2016). 2017tik 2019ra, Eusko Jaurlaritzaren doktoretza-ondoko beka bati esker, Grantham Research Instituteko (London School of Economics) ikertzaile bisitaria izan nintzen. BC3ko ikertzaile gisa, klima-aldaketaren eraginak eta egokitzeko neurriak ikuspegi sozioekonomikotik aztertzen espezializatu naiz, eta estatu zein nazioarteko hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu dut (adibidez, COACCH, Econadapt, Governadapt).

Nire ikerketa-jarduerari buruzko informazio gehigarria:

Argitalpenen zerrenda eguneratua eta parte hartu dudan proiektuak hemen ikus daitezke:

* ORCID: https://orcid.org/my-orcid?orcid=0000-0001-8120-3392

* Google Scholar: https://labur.eus/xe3Zc

* ResearchGate: https://www.researchgate.net/profile/Elisa-Sainz-De-Murieta