XSLaren edukia

Irakasleak

IZASKUN ALONSO SARATXAGA

Ezagutza arloa
Margolaritza
Saila
Margolaritza
Ikastegia
Arte Ederren Fakultatea
Posta elektronikoa
izakun.alonso@ehu.eus

Izaskun Alonso Saratxaga margolaria eta azaleren diseinatzailea da.

Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatua (1994), Erasmus beka Boloniako Arte Ederren Akademian (1993-1994 ikasturtean), “Hizkuntza artistikoen praktika eta hizkuntza” doktoretza (1995-1997), Gaitasun Pedagogikoko Ziurtagiria (1995), Diseinu Grafikoko masterra INEDIn, Bilbon (2002) eta D.E.A (2010).

2002. urtean, E.H.Uko Arte Ederren Pintura Departamentuan Ikerketarako Kolaborazio Beka.

Hurrengo ikerketa-proiektuetan parte hartu du:

- Forma, kolore eta testuren garapena dekorazio mural oinarrietan. Beissier enpresaren Mural Artearen proiektuari aplikazioa. Zuzendaria: Santiago Ortega Mediavilla.

- Inprimaketak eta transferentziak. Oinarri modular dekoratiboentzako teknika artistikoen garapena. La Jirafa Proyectos Artísticos S.L enpresaren proiektu artistikoetan aplikazioa, 2007. urtean. Zuzendaria: Julian Irujo. 2007ko Zientziaren Astean parte-hartzea.

1998tik 2016ra La Jirafa Proyectos Artísticos S.L enpresaren sormen-zuzendaria, diseinatzailea eta margolaria izan da. Enpresa hau, diseinu eta mural-margoen eta barne zein hiriko site specific proiektuetan dedikatuta dago.

2006tik gaur egunerarte diziplina anitzeko proiektu bat lideratzen du “izetäka” izenarekin, margo garaikidea eta estanpazio digitala, azaleran egindako egunerokotasunaren objektuen diseinuarekin batzen dituena.

Bere ikerketa, pintura – arkitektura – hiri – komunitate elkarr