XSLaren edukia

Irakasleak

ABIGAIL LAZCOZ SAEZ

Ezagutza arloa
Margolaritza
Saila
Margolaritza
Ikastegia
Arte Ederren Fakultatea
Posta elektronikoa
abigail.lazcoz@ehu.eus

Bilbon jaioa, 1972an. Artista eta ikerlaria. Pintura saileko irakaslea.

1995ean, EHUko Arte ederretako fakultatean lizentziatua. 2012an, fakultate berean, Arte sorkuntza eta ikerkuntza Masterra burutu zuen. 2006an, Eusko Jaurlaritzaren Gure Artea saria jaso zuen. Bere lanak estatuko zein nazioarteko erakusketa anitzetan egon dira ikusgai, beste batzuen artean, ondorengo instituzioetan: MAMA Algeriako Arte garaikide museoan; New Yorkeko PS1-MoMa museoan; Washingtongo Museum of The Americas museoan; Budapesteko Mucsarnok museoan; New Yorkeko Drawing Center erakustokian; New Yorkeko Queens Museum of Art museoan; Brasiliako Museo Nacional Honestino Guimaraes museoan; Madrilgo La Casa Encendida erakustokian; Bartzelonako Joan Miró Fundazioan; Lleidako La Panera-n; Leongo MUSAC museoan; Santanderreko Botín Fundazioan; Gasteizko Artium museoan, Guggenheim Bilbao Museoan, Donostiako San Telmo Museoan, Bilboko Rekalde Aretoan, Burgoseko CAB museoan, Madrilgo ABC Museoan.