Ikasle Kontseiluentzako banaketa

Info_reparto_de_consejos

UPV/EHUko Ikasle-Kontseiluentzako banaketa

Banatze irizpideak

Ikastegietako Ikasle Kontseiluetako Kultur Jarduerak finantzatzeko EHUko Ikasle Kontseiluko aurrekontuaren %50 zuzenduko da, beti ere gehiengoa 25.000 euro izanik.

Banatzea egiterakoan Esperientzia Gelak izan beharko dira kontuan, Campus bakoitzean bereizirik egon beharko direlarik euren aurrekontuak.

Zentru bakoitzari aurrekontu global bat esleituko zaio, Irakaskuntz Gune edo Ikastegietako Atalen bereizpenik egin gabe eta Zentruetako Ikasle Kontseiluen autonomia errespetatuz.

Ikastegi bakoitzaren aurrekontua kopuru finko eta aldakor batez osaturik egongo da.

  • Kopuru finkoa: 100 eurokoa
  • Kopurua aldakorra: soberan dagoenaren banaketa proportzionala Ikastegian matrikulaturiko ikasleekiko.

Material suntsikorrerako aurrekontu-saila EHUko Ikasle Kontseiluko aurrekontutik ezabatu da, EHUko Estatutuek eta Ikastegietako Oinarrizko Arautegiaren arabera Zentru bakoitzeko aurrekontuetan jaso beharko delako.

Ekainak 30erako eskaerak aurkeztuko ez balira, banatu egingo da eskatu ala soberako dirulaguntza eskaria aurkezten duten Ikasle Kontseiluei.


(Asanbladan onartua, 2011ko urriaren 27an. 2013ko maiatzaren 22(a)n aldatutakoa)