Ateka Bilbao, Ainara
(Irakasle Laguntzaile Doktorea)
Web helbideak
CV Laburra
Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultatean Ingeniaritza Kimikoan titulatu ondoren 2009an, Prozesu Katalitikoak eta Hondakinen Balioztatzea ikerketa taldean sartu nintzen doktoretza tesia egiteko. "Innovaciones en el proceso de síntesis de dimetil éter en una etapa con secuestro de CO2" tesia 2014an aurkeztu nuen. Jarraian, UPV/EHU-ko doktoreak espezializatzeko doktoretza ondororengo laguntza jaso nuen, 2015 urtera arte. 2015 eta 2022 urteen bitartean, Ikertzaile Doktore eta Unibertsitateko Aldi Baterako irakasle bezala aritu naiz 2022tik Aurrera.
Gaur egun, nire zeregin nagusiak Ingeniaritza Kimikoko Graduan (Prozesu bioteknologikoen ingeniaritza eta Esperimentazioa Ingeniaritza kimikoan I, azken hau euskaraz zein gaztelaniaz) eta Bioteknologiako Graduan (Bioteknologiako laborategi integratua) klaseak eman eta nire ikerkuntza jarduerekin aurrera jarraitzean datza. Azken hau petrolioaz beste bide batzuetatik lorturiko erregai desberdinen lorpenerako prozesu katalitikoetan zentratzen da, batez ere, CO2-aren balorizazioan konposatu oxigenatuak edo balio erantsiko hidrokarburoak (olefinak, aromatikoak edo gasolina) lortzeko, eta baita, katalizatzaileen hobekuntza eta desaktibazioa aztertzean, eta mintz-hidrofilikodun erreaktore berrien diseinu eta inplantazioaan diardut. Ikerkuntza lan honek ~50 artikulu indexatu publikatzea baimendu du gaur arte, h=23 indizea lortuz.
Irakasgaiak
INGENIARITZA KIMIKOKO GRADUA: Ingeniería de Procesos Biotecnológicos, Experimentación en Ingeniería Química I, Esperimentazioa Ingeniaritza Kimikoan I
BIOTEKNOLOGIAKO GRADUA: BIoteknologiako Laborategi Integratua
Laborategia
B1.P2.12 (ZTF-FCT)