Cano Alquegui, Álvaro
(PreDoc Ikertzailea)
Posta elektronikoa
CV Laburra
2023an Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) ingeniaritza kimikoko gradua bukatu nuen, eta jarraian ingeniaritza kimikoko unibertsitate arteko masterra egin nuen, UPV/EHUk eta Kantabriako Unibertsitateak batera eskainitakoa. 2025eko urtarrilean PROCAT-VARES ikerketa taldean sartu nintzen, Eusko Jaurlaritzak emandako beka bati esker, doktorego tesia aurrera eramateko. Nire ikerketak biomasaren torrefakziorako iturri ohantze konikoen hidrodinamika aztertzea du helburu, Roberto Aguadoren eta Mikel Tellabideren zuzendaritzapean.