Gil Barbarin, Amaya
(PostDoc Ikertzailea)

Posta elektronikoa
Web helbideak
CV Laburra
Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) Ingeniaritza Kimikoan graduatua (2016) eta Ingeniaritza Kimikoan Masterra egina Euskal Herriko Unibertsitatean eta Kantabriako Unibertsitatean (UPV/EHU eta UC, 2018). Bere Doktoretza tesia TQSA (Ingurumenaren Jasangarritasunerako Teknologia Kimikoak) ikerketa-taldean burutu zuen, Ingeniaritza Kimikoko Sailean, UPV/EHUko doktoretza bekari esker (2019–2023). Ingeniaritza Kimikoan Doktorea da (UPV/EHU, 2024), Cum Laude aipamen bereziarekin.
Gaur egun ikertzaile doktore gisa lanean ari da dedikazio osoz. Bere ikerketa jarduera goi-errendimenduko kobalto oxidozko katalizatzaileen diseinuan oinarritzen da, konposatu organiko lurrunkor kloratuak ezabatzeko helburuarekin. Halaber, hainbat prozesuren modelatze kinetikoan dihardu eta taldeko beste ikerketa lerroei laguntza teknikoa eskaintzen die. 5 JCR-n indexatutako artikuluren egilekidea da, eta 3 ikerketa-proiektutan kolaboratzaile gisa parte hartu du.