Eduki publikatzailea

Martin Casado, Aimar

(PreDoc Ikertzailea)

Posta elektronikoa

CV Laburra

Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) Ingeniaritza Kimikoko Graduan (2023) praktikak Aquambiente Servicios para el Agua, S.A.U. enpresan eta Gaiker teknologia-zentroan egin zituen. 2024an Ingeniaritza Kimikoko Masterra egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean eta Kantabriako Unibertsitatean (UC), eta, aldi horretan, Norvegiako Zientzia eta Teknologia Unibertsitatean (NTNU) egonaldia egin zuen, Erasmus+Master programaren bidez.

2024an ikertzen hasi zen, UPV/EHUko Ingeniaritza Kimikoko Departamentuko laborategietan, Ingeniaritza Kimikoko Masterraren Amaierako Proiektua egiteko. 2025ean, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko doktoratu aurreko laguntza eman zion, doktore-tesia egiteko. Bere tesia oinarri konikoa duen iturri ohantzean altzairuzko zeparen karbonatazioan oinarritzen da, Martin Olazar eta Xabier Sukunzaren zuzendaritzapean, hormigoi berdea ekoizteko eta altzairuzko zeparen balioa handitzeko helburuarekin, CO2-a harrapatuz.

Prozesu Katalitikoen eta Hondakinen Balorizazioaren ikerketa-taldeko kidea da. Karbonatazio prozesuaren bidez CO2 harrapatzea helburu duen ikerketa-lerroaren parte da, ohantze iturritu teknologiaren bidez.