Eduki publikatzailea

Elordi Foruria, Gorka

(Unibertsitateko Irakasle Titularra)

Telefonoa

Posta elektronikoa

CV Laburra

Ingeniaritza Kimikoan titulatua (UPV/EHU, 2005). PROCAT-VARES ikerketa taldean sartu nintzen FPU beka batekin doktoretza tesia egiteko. 2010ean aurkeztu nuen Tesia monomeroak edo gasolina lortzeko hondakin plastikoen, poliolefinen, balioztatzearen inguruan. Hainbat hilabetetako ikerkuntza egonaldia egin nuen Western Ontarioko Unibertsitatean (Kanada) 2008an.

2009an hasi nuen irakaskuntza lana Barneko Lan Irakasle gisa ZTFn. Ondoren, Bilboko Industri Ingeniaritza Teknikoko U.R.n (2010ean) eta Bilboko Ingeniaritza G.E.T.n (2010-2012) irakatsi dut. 2012an Irakasle Atxiki plaza lortu nuen UPV/EHUko ZTFko Ingeniaritza Kimikoa Sailean. Unibertsitateko Irakasle Titularra naiz sail berean 2020tik.

Nire ikerketa-jarduera honako gai hauetan zentratzen da: i) hondakinen balioztapena (plastikoak, pneumatikoak, biomasa, etab.) edo birfinketako korronte sekundarioak, pirolisi eta krakeo katalitikoaren bidez, erregaiak lortzeko edo monomeroak berreskuratzeko; ii) hidrogenoaren ekoizpena, etanola eta bio-olioa bezalako konposatu oxigenatuen erreformakuntzaz; baita CO2 in situ harrapatzea ere; iii) prozesu horietarako egokiak diren erreaktoreen diseinu, entsegu eta modelizazio zinetikoa, hala nola: iturri ohantze konikoa, ohantze fluidizatuak, edo FCC riser-en simulagailua, bai eta erreakzio-mekanismoen analisia ere, operando erreaktoreen bidez (FTIR eta UV-Vis gelda espektroskopikoa) eta hauek erreaktore konbentzionalekin duten korrelazioa; eta iv) katalizatzaileen sintesi, karakterizazio, hautaketa eta optimizazioa eta hautaketa, berauen desaktibazio eta birgaitze gaitasunean enfasia eginez. 31 Ikerkuntza proiektutan parte hartu dut. 3200 aipamen baino gehiago jaso dituzten 33 artikulu argitaratu ditut indexatutako aldizkari internazionaletan (JCR) eta nire h indizea 24koa da. Kongresuetara, internazionaletara batez ere, 80 lan baino gehiago aurkeztu ditut, eta horietako 3 bertako ekarpenik onenak bezala izan dira baloratuak.

ZTFeko Ikerkuntza Batzordeko partaide naiz, bai eta Bioteknologia Graduko 3. mailako eta Materia Transferentzia irakasgaiko koordinatzailea ere. Ingeniaritza Kimikoa Graduko 3. kurtsoko eta Practicumeko koordinatzaile zein Ingeniaritza Kimikoa saileko Batzorde iraunkorreko partaide izan naiz 4 urtez. Ingeniaritza Kimikoa Masterrean irakasten dut bai eta Ingeniaritza Kimikoa eta Bioteknologia Graduetako 3 irakasgai ere ingelesez. 30 GrAL/MAL baino gehiago zuzendu ditut.

Irakasgaiak

INGENIARITZA KIMIKOKO ETA BIOTEKNOLOGIAKO GRADUAK; Basics of Chemical Engineering, Fluid Mechanics, Mass Transfer

INGENIARITZA KIMIKOA UNIBERTSITATE MASTERRA: Modelado y Simulación de Procesos Químicos

Bulegoa

B1.P2.8 (ZTF-FCT)