Vicente García, Hector
(PostDoc Ikertzailea)
Web helbideak
CV Laburra
Ingeniaritza Kimikoko gradua (2017) eta masterra (2018) Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultatean (ZTF). Ingeniaritza Kimikoan doktorea EHUko ZTFn 2023an.
2024tik Eusko Jaurlaritzaren beka batekin doktoratu ondoko ikertzaile bezala lan egiten dut, Institut für Katalyseforschung und -technologie-n (IKFT) Karlsruhe-ko Unibertsitate Teknologikoan (KIT), Alemanian, eta EHUko ZTFn.
Nire ikerketa-ibilibidea Gradu eta Master Amaierako Lanak egiten ari nintzela hasi nuen. Lan horiek mintz-erreaktore bat ezartzean zentratu ziren, dimetil eterra (DME) ekoizteko CO/CO2 hidrogenazioaren bidez.
Ondoren, methanol-to-hydrocarbons (MTH) prozesuan espezializatu nintzen, H-ZSM-5 zeoliten bidez, “Methanol-to-hydrocarbon (MTH) processes over H-ZSM-5 zeolites: New kinetic modeling methodology using forced periodic operation and improvements in catalyst formulation” doktore-tesia garatzen ari nintzela. Tesia EHUko Prozesu Katalitikoen eta Hondakinen Balorizazioaren (ProCat-VaRes) taldean egin nuen, eta, tesian, zeolitak sintetizatzen, laborategiko eskalan erreaktoreak doitzen eta erabiltzen eta karakterizazio- eta analisi-ekipoak erabiltzen ikasi nuen. Gainera, tesiaren zati handi bat MTH prozesua simulatzeko eta optimizatzeko eredu zinetikoen garapenean zentratu zen. Nire tesia egiten ari nintzela, egonaldi bat egin nuen Delft-eko Unibertsitate Teknikoan (TUDelft), Herbehereetan, Inorganic Systems Engineering (ISE) taldean. Egonaldi horrek MTH prozesuari aplikatutako katalizatzaileak hobetzen lagundu zidan.
Gaur egun, nire lana MTHaren ikerketan zentratzen da ikuspuntu teoriko batetik, kimika konputazionalaren arloan kalkuluak ebazteko softwareak aplikatuz (VASP, ORCA…), MTH prozesua maila mikrozinetikoan aztertzeko eta dagoeneko garatuta dauden eredu zinetikoen zehaztasuna eta aplikagarritasuna handitzeko.