Eduki publikatzailea

García González, Irati

(PreDoc Ikertzailea)

Posta elektronikoa

CV Laburra

2016an Ingeniaritza Kimikoko Gradua lortu nuen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Azken urte horretan, nire Gradu Amaierako Lana Departamentuko laborategietan egin nuen, "Hidrogenoaren ekoizpena biomasaren pirolisia eta

erreformatzearen bidez, nikelezko katalizatzaileen eragina ikusiz" izenburua zuena. Proiektu honekin ikerketa talde hau ezagutu nuen. 2017an, "Energiaren eraginkortasuna eta iraunkortasuna industrian, garraioan, eraikuntzan eta hirigintzan inguruko ikerketa"

Masterra ikasi nuen, baita Euskal Herriko Unibertsitatean ere.

2019ko irailean, ikertzaile ez-doktore gisa kontratatu ninduten EHUko Ingenieritza Kimikoko Departamenduan, nire Gradu Amaierako Lana (lehen aipatua) egin nuen ikerketa-bide beretik jarraitzeko. Hau da, aurreko prozesuaren eskala-igoera mugatzen duten erronka nagusiak konpontzeko asmoz, ikerketa honetan oxigenoa erreforma-etapan sartzea planteatzen da, erregimen autotermikoan jardutea lortzeko eta, aldi berean, koke-deposizioa murrizteko.

2020ko martxoan Euskal Herriko Unibertsitateko doktoretza aurreko kontratua lortu nuen, eta ikerketa-bide horretan lanean jarraitzen dut. Ordutik hona, lanpostu honek ematen dituen konpetentziak garatzen aritu naiz, hala nola: instalazioa muntatzea, esperimentuak planifikatzea eta egitea; biltzar nazional eta internazionaletan parte hartzea, non ahoz zein poster zientifikoen bidez azaldu baitira ikerketaren emaitzak; artikuluak argitaratzea aldizkari zientifikoetan; nazioarteko egonaldia egitea Columbia Britainiarreko Unibertsitatean, Vancouverren (Kanada), non Ingeniaritza Kimiko eta Biologikoko Departamentuko laborategian aritu bainintzen lanean, Mikrouhin Pirolisiko taldearekin batera; "Esperimentazioa Ingeniaritza Kimikoan" irakasgaian irakasle gisa egitea; eta, gainera, Graduko eta Masterreko ikasleei, bai eta Doktorego Aurreko Ikertzaileei (nazionalak eta nazioartekoak) ere, gainbegiratzea eta orientatzea beren proiektuak garatzeko.

Gaur egun (2025an), doktore-titulua lortzeko prozesuan murgilduta nago "Potential of oxidative steam reforming of biomass pyrolysis volatiles for sustainable hydrogen production" izeneko tesiarekin.