Sierra García, Irene
(Irakasle Agregatua)

Web helbidea
CV Laburra
Ingeniari Kimikoa (2004) eta Ingeniaritza Kimikoan Doktorea (2009). C2 maila euskaran, C1 ingelesean (CAE) eta B1 alemanean (Zertifikat Deutsch). Gasteizko Farmazia Fakultatean lan egiten du; eskolak ematen ditu Ingurumen Zientzietako eta Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Graduetan.
2008. urtean hasi zen irakasle lanean Zientzia eta Teknologia Fakultatean (Leioa). 2009. urtean Farmazia Fakultatera aldatu zen; 2017tik Irakasle Agregatua da. Titulazio hauetan eman ditu eskolak: Ingeniaritza Kimikoa, Ingurumen Zientziak (Lizentziatura eta Gradua) eta Elikagaien Zientzia eta Teknologia (Gradua).
2004tik aurrera PROCAT-VARES ikerkuntza-taldearekin lanean aritu da, katalisi-prozesuak ikertzen. Horretaz gain, Farmazia Fakultatean hondakinen balorizazioan ikertzen du.
17 ikerkuntza-proiektu lehiakorretan lan egin du. Indexatutako argitalpen hauen egilea: 35 (Scopus), 24 (Web of Science). 8 dibulgaziozko artikuluen eta liburu-kapitulu baten egilea. Kongresuetara 72 txosten bidali ditu (keynote bat barne). Nazioarteko kongresu batean chairperson gisa aritu da. CNEAIk bi ikerketa-seiurteko aitortu dizkio.
Irakas-prestakuntzako 40 ikastaro baino gehiagotan parte hartu du. Horien artean HASIBERRIAK nabarmendu daiteke; horren barruan, ERAGIN programan parte hartu du, metodologia aktiboetan prestatzeko (Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntzan espezializatu da). 8 irakaskuntza-material argitaratuta.
Irakasgaiak
ELIKAGAIEN ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIAKO GRADUA: Ingeniaritza Kimikoa
INGURUMEN ZIENTZIETAKO GRADUA: Ingurumen Ingeniarítzaren Oinarriak; Ingurumen Kutsaduraren Tratamendua