Eduki publikatzailea

Santamaría Moreno, Laura

(PostDoc Ikertzailea)

Telefonoa

Posta elektronikoa

CV Laburra

Ingeniari Kimikoko tituluduna (UVA, 2011) eta Prozesu Kimikoen Ingeniaritzako eta Garapen Jasangarrian doktorea (UPV/EHU, 2019, Doktorego Sari Berezia). Nire ikerkuntza jarduera Prozesu Katalitikoak eta Hondakinen Balioztatzea ikerketa taldean (PROCAT-VARES) garatu da, doktorego aurreko ikertzaile kontratu batekin hasiz 2015 urtean. 2019tik geroztik PostDoc ikertzaile bezala aritu naiz lanean. Urte berean doktoratu ondoko beka bat lortu nuen [DOKBERRI 2019-II]) eta 2025an La Caixa Fundazioak finantziatutako “Postdoctoral Junior Leader Fellowship” beka lortu dut.

Nire ikerketa lana prozesu termokimikoen bidez hondakinak (biomasa, pneumatikoak, plastikoak...) balioztatzean oinarritzen da, balio erantsi handiko produktuak lortzeko, hala nola erregaiak, produktu kimikoak, sintesi-gasa edo hidrogenoa. Ikerketa jarduera honen bidez, 48 argitalpen argitaratu ditut JCRn indexatutako aldizkarietan (43 Q1 eta 5 Q2), eta 3 liburu-kapitulu. Argitalpen hauek 1900 aipamen jaso dituzte, 26ko h indizea (Scopus) lortuz. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak, Espainiako Ministerioak eta Europar Batasuneko Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza programak finantzatutako 12 Ikerketa Proiektu Lehiakorretan parte hartu dut.