Amutio Izagirre, Maider
(Irakasle Titularra)

Web helbideak
CV Laburra
Ingeniaritza Kimikoko tituluduna (UPV/EHU, 2006) eta Prozesu Kimikoen Ingeniaritza eta Garapen Jasangarrian doktorea (UPV/EHU, 2011, Doktoregoko Sari Berezia). Nire jarduera profesionala UPV/EHUn garatu da, Ikertzaile Doktoreen Espezializaziorako kontratu batekin hasiz (2012). 2014an Irakasle Atxiki plaza bat lortu nuen Ingeniaritza Kimikoa Sailean, eta 2019an Irakasle Agregatu eta 2022an Irakasle Titular izatera igaro nintzen.
Prozesu Katalitikoak eta Hondakinen Balioztatzea (CPWV) ikerketa-taldean egiten dudan ikerketa-lana prozesu termokimikoen bidez hondakinak (biomasa, pneumatikoak, plastikoak...) balioztatzean oinarritzen da, balio erantsi handiko produktuak lortzeko, hala nola erregaiak, produktu kimikoak, sintesi-gasa edo hidrogenoa. Hondakinen pirolisi eta gasifikazio termiko eta katalitikorako iturri ohantze konikoko (conical spouted bed) erreaktorearen teknologia garatu dugu, baita pirolisi eta erreformakuntza edo cracking katalitikoko prozesu integratuak ere. Ikerketa jarduera honen bidez, 94 argitalpen argitaratu ditut JCRn indexatutako aldizkarietan, 8438 aipamen jaso dituztenak, 54ko h indizea lortuz (WoS). CSICeko emakume ikertzaileen rankingean sartu naute, baita Stanfordeko Unibertsitateko Ranking of the World Scientists: World 's Top 2% Scientists delakoan ere. Ikerketako 2 seiurteko aitortuta dauzkat (2007-2012 eta 2013-2018). Horrez gain, 26 ikerketa-proiektutan parte hartu dut, horietako hirutan Ikertzaile Nagusia izanik, eta baita enpresekin egindako 8 ikerketa-kontratutan ere. Azkenik, 2 doktorego-tesi zuzendu ditut (beste 4 burutzen ari dira), baita 25 gradu- eta master-amaierako lan ere.
Gaur egun Erreaktoreen Diseinua eta Bereizketa Prozesuak ikasgaiak irakasten ditut Ingeniaritza Kimikoko eta Bioteknologiako graduetan (UPV/EHU), baita Erreaktore Kimikoen Hedapena ikasgaia ere Ingeniaritza Kimikoa Masterrean (UPV/EHU-UC). Irakaskuntzako bosturteko bat aitortuta daukat (2013-2019), eta bi aldiz parte hartu dut irakasleen jarduera ebaluatzeko Docentiaz programan (2013/14-2018/19 eta 2018/19-2022/23, Oso ondo eta Bikain balorazioekin, hurrenez hurren).
Irakasgaiak
INGENIARITZA KIMIKOA ETA BIOTEKNOLOGIA GRADUAK: Erreaktoreen diseinua (euskaraz), Bereizketa prozesuak (ingeleraz)
INGENIARITZA KIMIKOA UNIBERTSITATE MASTERRA: Erreaktore Kimikoen Hedapena (gazteleraz)
Bulegoa
B1.P2.7 (Bulegoa, ZTF-FTC)
B1.P2.9 (Laborategia, ZTF-FCT)