Eduki publikatzailea

Artetxe Uria, Maite

(Irakasle Agregatua)

Telefonoa

Posta elektronikoa

CV Laburra

2008an Ingenieritza Kimikoko ikasketak amaitu nituen Zientzia eta Teknologia fakultatean. Urte berean doktoretza ikasketak hasi nituen Prozesu Katalitikoak eta Hondakinen Balioztatzea ikerketa taldean. 2013an “Producción de olefinas a partir de pirolisis y craqueo en línea” tesiarekin Doktore titulua lortu eta Doktorego sari berezia jaso nuen. Ondoren, UPV/EHU-ko doktoreak espezializatzeko doktoretza ondorengo bi urterako laguntza jaso nuen eta 5 hilabetez Leeds-eko (UK) unibertsitateko ikerkuntza taldean aritu nintzen lanean.

Nire irakaskuntza esperientziari dagokionez, Farmazia Fakultatean, Donostia-San Sebastian-eko eskola politeknikoan eta Zientzia eta Teknologia Fakultatean aritu naiz irakasle lanetan. 2015ean Zientzia eta Teknologia Fakultateko Ingeniaritza Kimikoa departamentuan Irakasle Atxiki postua lortu nuen. Egun, 2019az geroztik, Irakasle Agregatu lanetan dihardut. Nire irakaskuntza ibilbidean 13 irakasgai desberdin irakatsi, 30 GrAL baino gehiago eta 4 TFM zuzendu, 3 Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektutan (HBP) parte hartu eta irakaskuntzari loturiko 2 artikulu argitaratu ditut. Irakaslana Ebaluatzeko Unibertsitateko Batzordeak, Docentiaz programan Gain Gaineko kalifikazioaz ebaluatu ninduten 2019-2023 irakaskuntza tartean. Era berean, irakaskuntzako bi bosturteko aitortuak ditut.

Nire ikerkuntza lana pirolisi eta gasifikazioaren bidez hondakinen (biomasa, pneumatikoak, plastikoak…) balioztatzean datza, balio altuko produktuak lortzeko asmoz. Honez gain, hidrogenoa lortzeko helburuarekin biomasa eta plastikoen pirolisi eta erreformakuntza prozesua ikertzen ari gara. 19 Ikerkuntza Proiektutan, hauetariko 2 Ikertzaile Nagusi bezala, eta enpresekin izandako 3 proiektutan hartu dut parte. Guztira 68 artikulu argitaratu ditut JCRak indexaturiko aldizkari internazionaletan. Artikulu hauek 6422 aipamen jaso dituzte eta ondorioz 40ko h indizea lortu dut. Doktorego tesi bat zuzendu dut eta egun beste bi zuzentzen dihardut. Bi ikerkuntza tarte (seiurteko) aitortuta ditut.

Irakasgaiak

INGENIARITZA KIMIKOKO GRADUA: Esperimentazioa Ingeniaritza Kimikoan I, Experimentación en Ingeniería Química, Diseño de Reactores, Tratamiento de Aguas

Bulegoa

B1.P2.7