Eduki publikatzailea

Bolaños Oribe, Maider

(PreDoc Ikertzailea)

Posta elektronikoa

CV Laburra

2020an Ingeniaritza Kimikoan graduatu nintzen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). 2021ean Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) eta Kantabriako Unibertsitatearen arteko Ingeniaritza Kimikoko Masterra lortu nuen. Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Prozesu Katalitikoak eta Hondakinen Balioztatzea ikerkuntza taldean hasi nintzen ikertzen Gradu Amaierako Lana egin nuenean. 2021eko ekainean Ikasiker beka jaso nuen biomasaren pirolisi katalitikoa aztertzeko. 2022ko apirilean Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) doktoregai kontratua jaso nuen. Nire tesiaren helburua spouted bed konikoetan ematen den gas-solido kontaktua aztertzea da spouted bed teknologia industrian inplementatzeko helburuarekin.