Eduki publikatzailea

Tellabide Vecina, Mikel

(Irakasle Laguntzaile Doktorea)

Telefonoa

Posta elektronikoa

CV Laburra

Euskal Herriko Unibertsitatean Ingeniaritza Kimikoan lizentziatua (2014) eta Ingeniaritza Kimikoko Masterra burutua (2015) unibertsitate berean.

2014an ekin zion ikerketa jarduerari UPV/EHUko ingeniaritza kimikoko saileko laborategietan karrera amaierako proiektua egiteko, eta 2015ean jarraitu zuen ikerketarekin ingeniaritza kimikoko master amaierako lanerako. 2016an, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko FPU (Ayudas para la Formación de Profesores Universitarios) doktoratu aurreko beka eman zitzaion doktorego-tesia egiteko. Tesia oinarri konikoa duen iturri ohantze teknologiaren azterketa hidrodinamikoan oinarritu zen, hura eskalatzeko eta industrian ezartzeko. Tesiaren defentsa 2020an egin zen.

Gaur egun, bere ikerketa jarduera iturri ohantze teknologiaren eskala handitzearen azterketa fluidodinamikoan oinarritzen da, bereziki abiadura handiko kameren bidezko partikulen jarraipenean eta frogapen-eskalako ekipoen egonkortasun azterketan. Aldi berean, irakasle gisa egiten duen ikerketa-lana bateragarri egiten du, eta Irakasle Laguntzaile Doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Bertan hainbat irakasgai ematen ditu Ingeniaritza Kimikoa eta Bioteknologia graduetan.

Ikerketa jardueran Eusko Jaurlaritzak, Europako Batzordeak eta Ekonomia, Lehiakortasun zein Zientzia eta Berrikuntza Ministerioek finantzatutako 8 ikerketa-proiektutan parte hartu du (ikertzaile nagusia izanik horietako batean). Lorturiko emaitzen ondorio 37 artikuluren egilea izatea izan da, horietatik 32 Journal Citation Reports-eko aldizkari indexatuetan (gehienak lehen kuartilean kokatuak) eta beste 5ak indexatu gabeko aldizkarietan. Gainera, 31 ekarpen egin ditu kongresu nazionaletan eta nazioartekoetan.

Irakasgaiak

INGENIARITZA KIMIKOKO ETA BIOTEKNOLOGIAKO GRADUA: Materia Transferentzia

INGENIARITZA KIMIKOKO GRADUA: Esperimentazioa Ingeniaritza Kimikoan II

Laborategia

B1.P0.6 (ZTF/FCT)