Iriarte Velasco, Unai
(Irakasle Agregatua)
Web helbideak
CV Laburra
Zientzietan Lizentziatua, Kimika Atalean, Kimika Industrial espezialitatean (UPV/EHU, 1999) eta baita B.Sc. (Honours) Applied Chemistry (University of Strathclyde). Ingeniaritza Kimikoan Doktorea (UPV/EHU, 2005).
Gaur egun Ingeniaritza Kimikoa Sailean, Farmazia Fakultatean (Arabako Canpusa, UPV/EHU) irakasle agregatu bezala dihardut. 2003an irakasle laguntzaile gisa hasi nintzen Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, 2004. urtean Zientzia eta Teknologia Fakultatera pasatu nintzen 2008. urterarte, zeinetan gaur egungo lanpostuan hasi nintzen. Elikagaien Zientzia eta Teknologia Graduan eta Ingurumen Zientzietako Graduan irakasten dut eta Docentiaz programan bikaintasun aipamena jazo dut, zeinek irakasleen jarduera ebaluatzen duen. Farmazia Fakultatean Kalitate batzordeko kide izan naiz, eta baita Irakaslana Ebaluatzeko Unibertsitateko Batzordeko kide. Halaber, Elikagaien Zientzia eta Teknologia Graduko bigarren mailako koordinatzailea naiz.
Teknologia Kimikoak Ingurumen Sostengarrirako (TQSA) ikerketa taldeko kidea naiz, hogeita hamarretik gora ikerkuntza proiektu lehiakorretan eta horren beste ikerkuntza kontratutan partaide naiz. Egun, katasisia energiarako eta hondakinen balorizazio estrategia berriak ikerkuntza lerroetan dihardut. JCRan indexaturiko berrogeita hamar artikulu, hiru indexatu gabe, sei irakaskuntza argitalpen eta kongresutara berrogeita hamarretik gora komunikazio aurkeztu ditut. Halaber, hainbat nazioarteko aldizkari zientifikotan begirale gisa dihardut.
Irakasgaiak
GRADO EN CIENCIA Y TECNOLOGÍA DE LOS ALIMENTOS: Ingeniería Química
GRADO CIENCIAS AMBIENTALES: Bases de la Ingeniería Ambiental (Euskera)
MASTER UNIVERSITARIO EN CALIDAD Y SEGURIDAD ALIMENTARIA: Tratamiento de Efluentes en la Industria Alimentaria
Bulegoa
L125 00C8 (FF)