2016-1 Euskara eta gazteak

Euskara eta gazteak

Irrati maratoia "Euskara eta gazteak" sekzioak irekiko du, irratsaioari hasiera dinamiko eta unibertsitateko ikasleekiko hurbila emateko. Sekzio hau hiru azpi-sekzioetan banatuta dago: euskara aisian, kulturan, eta, azkenik, euskaldun berrien egoera eta euskalkiak aztertzen dituen atala. Lehenengoan gazteek juerga, ligoteo eta antzeko egoeretan euskararen zein erabilera egiten duten aztertuko da, juerga gau baten kronikarekin eta gai horiek jorratzen dituen mahai-inguru batekin. Kulturaren atalean albiste laburren tartea egongo da lehenengoz, ondoren zinema eta musikan barrena sartzeko erreportaje eta elkarrizketen bidez. Sekzioa ixteko, gazte euskaldun berrien egoera, bai eta euskalkiak erabiltzen dituztenen egoera aztertuko da. Gaian adituak diren pertsonak ere izango ditugu bai elkarrizketatuak izateko, bai solasaldi batean parte hartzeko.

2016_Gaiak

Gaiak

Euskara eta gazteak, 11:00-12:00 bitartean Euskara eta kazetaritza, 12:00-13:00 bitartean Euskara eta unibertsitatea: 13:00-14:00 bitartean

Sare sozialak