USE-Batxilergoa

Batxilergotik sartzea

Proba

Fase bi dauzka: sarbide fasea eta onarpen fasea.

Sarbide fasea:

Batxilergoa amaitzean ikasleek graduko unibertsitate-ikasketa ofizialak egiteko izan beharreko heldutasuna eta oinarrizko trebetasunak dituzten ala ez neurtzea du helburu. Honako azterketa hauek ditu:

  • Gaztelania eta Literatura II
  • Euskara eta Literatura II
  • Espainiako historia edo Filosofiaren Historia, ikaslearen aukeran.
  • Ikasitako atzerriko 1. hizkuntza II: ingelesa, frantsesa edo alemana
  • Batxilergoko 2. mailako ikasitako modalitateko derrigorrezko gaia:
    • Zientziak eta Teknologia: Matematika II edo Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika II
    • Giza eta Gizarte Zientziak: Latina II edo Matematika Gizarte Zientziei Aplikatua II
    • Arteak:
      • Arte Plastikoen, Irudiaren eta Diseinuaren adarra: Marrazketa Artistikoa II
      • Musikaren eta Arte Eszenikoen adarra: Analisi Musikala II edo Arte Eszenikoak II
    • Modalitate Orokorra: Zientzia Orokorrak

Azterketa bakoitzak ordu eta erdi iraungo du.

Azterketa bakoitzari 0 puntutik 10 puntura bitartean emango zaio. Kalifikazioa izango da azterketa guztietako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa, hiru dezimalekin.

Onarpen fasea:

Borondatezkoa da. Ikasleak batxilergoko bigarren mailako enborreko aukerazko irakasgaien artean gehienez lau azterketa egin ditzake. Nota igotzeko ere balio ahal dute Sarbide Fasean egindako irakasgaietako batzuek. Fase honetan egindako gaietan lortutako nota kontuan hartzeko, ikasleak 5 puntu edo gehiago lortu beharko ditu eta euren denbora-balioa Onarpen Faseko irakasgai guztien bezalakoa izango da. Onarpenerako, ikaslearentzat onuragarrienak diren 2 kalifikazioak erabiliko dira.

Onarpen Faseko kalifikazioa, proba gainditu eta hurrengo bi ikasturteetan ere erabili ahal izango da unibertsitatera sartzeko.

Izena ematen duenean, ikasleak adierazi beharko du zein irakasgaiaren azterketa egingo duen Onarpen Fasean, bigarren atal hau egingo badu.

Gai baten ariketak berak izango dira Sarbide Fasean nahiz Onarpen Fasean. Irakasgai bakoitzak galdera kopuru zehatz bat izango du, aukera emanez ikasleei galdera batzuen artean gehienezko puntuaketa emaitza lortu ahal izateko.

Azterketa bakoitzak ordu eta erdi iraungo du. Gai bakoitzari 0 puntutik 10 puntura bitartean emango zaio. Nota kontuan hartzeko, ikasleak 5 puntu edo gehiago lortu beharko ditu.

Proba gainditzeko zer behar den

Batxilergoko notaren eta sarbide faseren kalifikazioaren artean egindako batez besteko nota haztatuan (%60 batxilergoari dagokio eta %40 sarbide faseri) 5 puntu edo gehiago lortuz gero, proba gainditutzat joko da, baldin eta ikasleak sarbide fasean gutxienez 4 puntu lortu baditu.

Nota hobetzea

Nahi izanez gero, sarbide faseko kalifikazioa edo onarpen faseko gairen bateko kalifikazioa hobetzeko aukera ematen da. Azken deialdian lortutako kalifikazioa hartuko da kontuan, betiere aurrekoa baino hobea bada. Sarbide fasea gaindituz gero, nota hori gorde egingo zaio ikasleari mugarik gabe; onarpen faseko notak, berriz, azterketak egin eta hurrengo bi ikasturteetan bakarrik gordeko zaizkio.

Kalifikazioak berrikustea

  1. Azterketa berrikusteko eskaria eginez gero, azterketa hori lehenengo zuzenketa egin ez duen zuzentzaile batek egingo du.

  2. Lehenengo eta behin, egiaztatuko du nota kalkulatzean ez dela errakuntzarik egin eta galdera guztiak zuzendu eta kalifikatu direla.

  3. Errakuntzarik ez badago, azterketa zuzenduko du. Kalifikazioa lehenengo kalifikazioaren eta bigarrenaren arteko batez besteko aritmetikoa izango da. Lehenengo eta bigarren zuzenketaren arteko aldea bi puntutik gorakoa bada, hirugarren zuzenketa egingo da ofizioz. Azken kalifikazioa hiru kalifikazioen arteko batez besteko aritmetikoa izango da.

  4. Errakuntzarik badago, zuzendu egingo ditu, eta, ondoren, errakuntzarik ez daukan partea zuzenduko du. Azken nota honakoa izango da: errakuntzarik izan ez duen partean lehenengo eta bigarren zuzenketan lortutako kalifikazioen batez bestekoa, gehi errakuntzak zuzentzean lortutako puntuazioa.

  5. Berrikusketa denez, behin betiko nota hasiera bateko nota baino txikiagoa edo handiagoa izan daiteke, edo berdina. Eta, hain zuzen ere, errakuntzak zuzentzean litekeena da nota okerragoa lortzea.

  6. Epaimahaiak behin betiko nota jasotzeko erabakia emango du eta erreklamazio egileari jakinaraziko dio.

  7. Azterketak berrikusteko prozesua behin bukatuta, epea irekiko da berrikusitako azterketak ikusteko eskaria egiteko.

Unibertsitateko ikasketak egiteko onarpen-nota

Eskaera kopurua plaza kopurua baino handiagoa den graduetan, onarpen-nota erabiliko da plazak esleitzeko. Onarpen-nota formula honen arabera kalkulatzen da:

  • Onarpen-nota (GON) = 0,6* BK + 0,4* SFK + C1* M1 + C2* M2
    • BK = Batxilergoko kalifikazioa
    • SFK = Sarbide faseko kalifikazioa
    • M1 eta M2 = Onarpen Faserako gainditutako irakasgaien kalifikazioak
    • C1 eta C2 = Haztapen koefizienteak